Arrazionalismoa, Enpirismoa eta Zientzia

Filosofia eta etika4,58 KB

1. Arrazionalismoa eta Enpirismoa

Arrazionalismoa

  • Egia aurkitzeko zalantza metodikoa erabiltzen du: munduaren ezagutza, ametsa eta errealitatea, eta egia matematikoa.
  • Ukatu egiten du zentzumenen ezagutzaren balioa.
  • Ordezkari ezagunena René Descartes da.
  • Oinarria berezko ideiak dira: Jainkoa, arima…
  • Helburua egia edo ziurtasun bat aurkitzea da (pentsatzen dut, beraz banaiz; zalantza metodikoa).
  • Lehen egia zihurra dogmatismoan erortzen da (arrazoimenak mugarik ez).
  • "A priori"-zko ezagutzeko formak dira, posible egiten dute ezagutzea zentzumena eta arrazoimena.

Enpirismoa

  • Ordezkari nagusiak John Locke eta David Hume.
  • Eszeptizismoan erortzen da, gauzak ezin ezagutu, eta inpresioak ezagutu.
  • Errealitate ez-enpirikoa ezin ezagutu (Jainkoa, arima…).
  • Arrazionalismoaren kritika egiten du, "berezko ideiarik" gabe.
  • Ezagutzaren jatorria eta ezagutzaren mugak esperientzia da.
  • "Errealitate enpirikoa" erabili, zentzumenen bidezko ezagutza.

Kant

  • Gaztetan autore arrazionalista izan zen, baina ezagutu egiten du Humen pentsamendua, enpirismoa.
  • Arrazionalismoaren dogmatismoa kritikatzen du, baina enpirismoaren eszeptizismoa gainditu nahi du, zalantzan jartzen ezagutza.
  • Arrazionalismotik zientzia zihurra hartzen du, "a priori"-zko ezagutzeko formak, zentzumena eta arrazoimena.
  • Enpirismotik esperientzia hartzen du, ezagutzaren mugak.

3. Zientziaren Ezaugarriak

  • Frogapen logikoa: aldez aurretik ezarritako premisa batetik, edo batzuetatik, ondorio koherente bat ondorioztatzea.
  • Frogapen enpirikoa: indukzioaren bidez enuntziatu orokorrak lantzea eta haietatik ondorio partikularrak ondorioztatzea da. Gero, behaketaren bidez aztertu behar da errealitatearen gertakariekin bat egiten duten ala ez.

Zientzia Mota

  • Zientzia formalak: ezagutza-sistema arrazionalak, zehatzak eta koherenteak dira, eta prozesu mental logikoez eta matematikoez arduratzen dira. Edukiz hutsak diren formak, baina egoera bakoitzean elementu desberdinekin bete daitezkeenak dira zientzia hauen aztergaiak.
  • Zientzia enpirikoa: errealitateko gertakariak eta prozesuak azaltzen dituzte. Arrazionalak, sistematikoak eta koherenteak izateaz gain, objektiboak, esplikatiboak, prediktiboak eta kontrastagarriak izan behar dira.

Zientzia Metodoak

  • Metodo induktiboa: esperientzia-gertakarien behaketatik, sailkapenetatik, ikerketatik eta konparaziotik abiatzen da. Esperientzia datuak orokortzen ditu.
    - Indukzio osoa: kasu posible guztiak aztertu behar dira (ziurra).
    - Indukzio osagabea: ez dira kasu posible guztiak aztertzen (ezagutza probablea).
  • Metodo deduktiboa: logikako eta matematikako eragiketen metodo komuna da. Logikak bermatzen du egiazko premisetatik ez dela ondorio faltsurik ateratzen. Metodo huts-hutsean logikoa da eta ez du esperimentaziora edo behaketara jo beharrik.
  • Metodo hipotetiko-deduktiboa: Galileo Galileik eman zuen. Hiru urrats:
    - Ebazpena: zehaztu ikertu nahi den esparrua (arazoak).
    - Konposizioa: eratu hipotesia aztertutako arazoa azaltzeko, eta hare emaitzak ondorioztatzen dira.
    - Frogapen enpirikoa: hasierako hipotesitik ondorioztatutako emaitzak gertakariekin kontrastatzea da. Ondoren, hasieran egindako hipotesia egiaztatzen bada, lege bihurtzen da eta, egiaztatzen ez bada, beste hipotesi bat egin beharko da.
  • Metodo hermeneutikoa: giza jokabidea da giza zientzien berezko aztergaia.

Zientzia eta Filosofia

Desberdintasunak

  • Filosofia orokorra da, errealitatea bere osotasunean aztertzen duelako, eta zientzia partziala eta espezifikoa da, errealitatearen esparru jakin batez arduratzen delako eta aztergai mugatua duelako.
  • Filosofiak ez du metodorik erabiltzen, eta zientziak metodo zientifikoa erabiltzen du.
  • Zientziak ez du hausnarketarik egiten (metodologia, oinarri akritikoa ustea, hipotesia…), eta filosofiak zientziaren edukiak, metodologia, helburuak eta ikuspuntuari buruzko hausnarketa egiten du.
  • Zientziak ez du kritikarik egiten bere helburuei buruz, ez bere mugei buruz, eta filosofiak zientziaren metodoen baliagarritasunaren kritika egiten du.

Harremanak

  • XVI. mendean ez zen bereizketa argirik egiten haien artean.
  • Filosofiak eta zientziak arrazoimena hartzen zuten ezagutza lortzeko tresnatzat.

Deskargatu

PDF Word HTML