Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

San Agustin: Zoriontasuna, Ezagutza eta Historiaren Filosofia

Filosofia eta etika16,67 KB

Zoriontasuna eta Jainkoa San Agustinen

Zorionaren bila aritzea barne prozesu gatazkatsua bilakatu zen Agustinentzat. Gaztaroan, bere bizitzan bertan aurkitu zuen zoriona: zoriona gauza zehatzak dira, plazera. «Maitatzea eta maitatua izatea zen niretzat gauzarik gozoena, batez ere maitalearen gorputzaz gozatzerik izanez gero».

Manikeismora hurbildu zen garaian bi kezka nagusi sortu zitzaizkion: Jainkoa eta gaizkia, hain zuzen ere.

Baina, manikeismoarekin izan zuen esperientzia hori ez zen ona izan: «Egia! Egia! esaten zuten. Askotan esaten zidaten, baina ez nuen inoiz haiengan topatu». Bestalde, errealitatearen interpretazioan materiazkoa baino ez zuten onartzen: «Gorputz masa zena baino ez nuen ulertzen».

Aristoteles irakurri zuenean, Agustinek...

Jarraitu irakurtzen "San Agustin: Zoriontasuna, Ezagutza eta Historiaren Filosofia" »

Descartes: Jainkoa, Mundua, Pasioak eta Askatasuna

Filosofia eta etika5,11 KB

Jainkoaren eta Munduaren Existentzia

Aurreko pentsalariek mundua abiapuntutzat hartuz, Jainkoaren existentzia frogatzen saiatu ziren. Descartesek, “Ni”-aren existentzia frogatu ondoren, Jainkoaren eta munduaren existentzia frogatzen saiatuko da.

Jainkoaren existentzia frogatzeko, hark duen gauza bakarretik abiatzen da, hots, res cogitansetik (substantzia pentsakorra). Horrela, lehenengo froga substantzia infinitua da. Descartesek zioenez, izaki perfektuaren ideia ezin daiteke ezerezetik etorri, ezta gugandik ere, izaki inperfektuak baikara. Hortaz, izaki perfektuaren ideia izaki perfektu batengandik etorri behar da, bere existentzia frogatuz (Jainkoa izanik).

Bigarren froga izaki perfektuarena da. Froga hau perfektutasunaren ideian oinarritzen...

Jarraitu irakurtzen "Descartes: Jainkoa, Mundua, Pasioak eta Askatasuna" »

Gorputza, Arima eta Zoriona San Agustinen Filosofian

Filosofia eta etika2,51 KB

Gorputza eta Arima

Gizakia, arima eta gorputzez osatutako izaki sortua da. Kreazionismoaren arabera, Jainkoak gorputz bakoitzean jartzeko sortzen ditu arimak. Arimak du lehentasuna. San Agustinen ustez, arima bizitzaren parte da, bere esentzia bizitza da eta, beraz, ez-materiala, Jainkoak sortua eta hilezkorra da. Gorputza, aldiz, materiaz egina, sortua eta hilkorra da. Arimak gorputza zaindu eta gobernatu egiten du. Munduaren amaieran, gorputza hilkorra izan arren, arimarekin berpiztuko da.

Arima, Espiritutik Lohitik Garbi

San Agustin Hiponakoaren teoriaren arabera, arima garbia izateak Jainkoaren bidea jarraitzea edo bera zerbitzatzea adierazten du, bizioetan erori gabe. Gizakiok bekatuetara erortzeko joera dugu. Bekatua gure askatasunari erabilera...

Jarraitu irakurtzen "Gorputza, Arima eta Zoriona San Agustinen Filosofian" »

Agustin eta Tomas: Fedea, Arrazoimena eta Zoriontasuna

Filosofia eta etika3,14 KB

Agustin Hiponakoa: Fedea eta Arrazoimena

“Ulertzeko sinesten dut eta sinisteko ulertzen dut” formula honen bitartez laburbiltzen du Agustinek bere jarrera. Horrenbestez, Agustinentzat fedeak ez du arrazoimena ordezkatzen eta ezabatzen; alderantziz, fedeak arrazoimena eta ezagutza sustatzen ditu. Hots, arrazoimenak fedea indartzen du, bateragarriak baitira. Hortaz, Jainkoaren grazia beharko genuke arimaren purifikazioa lortzeko, eta beraz, zoriontasuna eta jakintza lortzeko. Izan ere, Agustin Hiponakoaren arabera, zoriontasuna arimari lasaitasuna ematen diona da, eta era berean jakinduria da, Agustinek lotura zuzena ezarri baitzuen jakinduriaren eta zoriontasunaren artean. Beraz, zenbat eta gehiago jakin, orduan eta Jainkotik gertuago egongo...

Jarraitu irakurtzen "Agustin eta Tomas: Fedea, Arrazoimena eta Zoriontasuna" »

Gnoseologia: Ezagutza, Fedea eta Arrazoiaren Harmonia

Filosofia eta etika1,85 KB

Gnoseologia: Ezagutza eta Egiaren Bideak

Gnoseologiaren arabera, egia absolutua ezagutuz gara zoriontsu, eta egia absolutu hori Jainkoa da.

Sinesmena eta Arrazoimena

Sinesmenaren eta arrazoimenaren arteko harremana konplexua da:

  • Hasieran, arrazoimenak dakar sinestea.
  • Gero, sinesmenak arrazoimena argitzen du.
  • Azkenik, arrazoimenak sinesmenaren edukiak aztertzen ditu.

Ezagutza Motak

Ezagutza eskuratzeko hainbat modu daude:

  1. Sinetsi ezean, ezin da ezagutzarik eskuratu (egiak aurkitu).
  2. Ezagutza sentikorra: Zentzumenen bidez gure gorputzean eta inguruko munduan gertatzen denaren ezagutza lortzen dugu. Baina hau ez da egia osoa, zati bat baino ez.
  3. Arrazoizko ezagutza: Arrazoiak aurreko ezagutza arimaren baitan dauden egiekin (ideia eredugarriekin) alderatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Gnoseologia: Ezagutza, Fedea eta Arrazoiaren Harmonia" »

Ezagutza eta Bizitzaren Oinarrizko Definizioak

Filosofia eta etika2,13 KB

Ipuina

Gizakiak denbora pasatzeko asmatzen duen fikziozko kontakizuna.

Natura

Berez sortutako mundu fisiko eta materiala.

Mitoa

Gauza ezezagun bat azaltzeko gizakiak sortutako kontakizun fantastikoa.

Anonimoa

Egilea ezezaguna den edozer gauzaren ezaugarria.

Fikziozko Azalpena

Irudimenaren bitartez gizakiak sortutako azalpenak.

Antropomorfikoa

Gizaki itxura duen edozer gauzaren ezaugarria.

Teknika

Zientziari tresnak eta erronkak proposatzen dizkion jakintza.

Hitz Artikulatua

Gizakiak gure artean komunikatzeko erabiltzen dugun soinu multzoa.

Arrazoia

Gizakiak argudiatzeko duen ahalmena.

Animalia

Instintoen bitartez jokatzen duen izaki biziduna.

Informazioa

Edozein gauzari buruz lortzen dugun datu multzoa.

Esperientzia

Gizakiak bizitzan zehar berez ikasitako bizipenak....

Jarraitu irakurtzen "Ezagutza eta Bizitzaren Oinarrizko Definizioak" »

Platonen Filosofia: Ongia, Egia, Estatua eta Zoriontasuna

Filosofia eta etika2,75 KB

Ongia ezagutu gabe, zentzuz ondo jokatzea ezinezkoa da.

Ongiaren Ideia

Gizakia ona eta gaitza ezagutzen lortzen duenean da. Platonen ustez, ongiaren ideia garrantzitsuena da berak sortutako hierarkian, goi-goian dagoelako. Ongiaren ideiak mundu adigarria argitzen du, eguzkiak mundu sentigarriarekin egiten duen moduan. Bere ustez, ongiak dakienak beti ondo egingo du (intelektualismo morala). Planteatutako politikan, filosofo-gobernariak ongiaren ideiaz jabetu behar da, modu justu batean aritzeko.

Egia

Esaten denaren eta errealitatearen arteko adostasuna. Platonen ikuspuntutik, egia ideien mundutik lortzen dugun ezagutza da. Egiazko bakarra ideia bera da eta beste gauza guztiak, kopiak dira. Arrazoimenaren bidez lortzen da, eta lortzeko Platonek...

Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia: Ongia, Egia, Estatua eta Zoriontasuna" »

Filosofia: Mitotik Logosera

Filosofia eta etika1,08 KB

Mitologia eta logika arteko trantsizioa azaltzen duen filosofia historia.

Mitoak

Alegiazko kontakizunekin zerikusia, mitoak antzinan pasatako gertaerak kontatzen du, munduaren jatorria eta gertaera azaltzen du.

Logos

Arrazoituz eta kritikarekin zerikusia, arrazionala da zergatia eskatzen digulako eta kritikoa baieztapenak eztabaidan jarri.

Presokratikoak

Lehen filosofoi deituak, sokrates baino lehenagokok zielako eta gai desberdinak lantzen zituztelako.

Ezagutza

Ezagutza buruzko ikuspegiak:

  • Eszeptizismoa
  • Subjektibismoa
  • Erlatibismoa
  • Pragmatismoa
  • Dogmatismoa
  • Kritizismoa
  • Perspektibismoa

Ezagutzaari buruzko ikuspegiak:

  • Errealismoa
  • Idealismoa

Ezagutzaren jatorriari buruzko ikuspegiak:

  • Arrazionalismoa
  • Enpirismoa

Egi irizpideak:

  • Autoritatea
  • Tradizioa
  • Egokitasuna
  • Koherentzia
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofia: Mitotik Logosera" »

Ezagutzaren Teoria: Ikuspegiak, Jatorria eta Egia Irizpideak

Filosofia eta etika2,69 KB

Ezagutzeko Aukerari Buruzko Ikuspegiak

Eszeptizismoa: Egia bakarra ukatzen du, iritziak bakarrik daudela baieztatuz. Kontraesana sortzen da, egia ez egotea egia dela esatean.

Subjektibismoa: Egia asko daudela dio, norberak bere egia propioa duela (egia partikularrak edo indibidualak). Ez dago egia unibertsal edo absoluturik.

Errelatibismoa: Egiaren definizioa aldatu egiten da denboraren, lekuaren eta egoeraren arabera. Egia erlatiboa da. Garai batean eta giza talde batentzat egiazkoa dena, ez da zertan egia izan behar beste garai edo giza talde batzuentzat.

Pragmatismoa: Egia praktikoa dena da. Gauza bat egia izango da aurkitzen garen egoeraren arabera.

Kritizismoa: Ezagutza lor daiteke baldintza batzuen bidez, baina prozesua ez da beti automatikoa....

Jarraitu irakurtzen "Ezagutzaren Teoria: Ikuspegiak, Jatorria eta Egia Irizpideak" »

Gizartea eta Generoa: Ikuspegi Soziologikoak

Filosofia eta etika2,3 KB

Sexu edo Genero Identitatea

Sexu edo genero identitatearen arabera, gizakien gaitasunak rol zehatz batera murriztu daitezke. Rol hori sexuaren bidez justifikatzen da. Gizarte bakoitzak ezaugarri eta jokabide batzuk esleitzen dizkio sexu biologiko bakoitzari, eta horiei gizarte genero deitzen zaie. Gizarte generoek sexu bakoitzeko pertsonek nola jokatu edo sentitu behar duten definitzen dute.

Gizarte generoek ez dira unibertsalak. Nahikoa da pentsatzea emakume edo gizon izateak ez dituela jokabide berdinak iradokitzen kultura eta garai guztietan. Generoak ez dira desberdintasun natural batean oinarrituta ezartzen. Genero identitatea sexu bateko kide izateko kontzientzia da, eta jokabide-ereduekin lotuta dago.

Sexu genetikoa, genitalekin eta gonadekin...

Jarraitu irakurtzen "Gizartea eta Generoa: Ikuspegi Soziologikoak" »