Aro Modernoko Metodo Berriak: Descartes eta Bacon
Aro Modernoko Metodo Berriak
Zientzian eta filosofian, Aro Modernoa metodo berri baten bilaketan hasten da. Garai honetako pentsalari guztiak egia bilatzeko bide berri bat urratzen ahalegintzen ziren.
Descartes eta Metodoaren Diskurtsoa
Descartesek, bere "Metodoaren diskurtsoa" idazlanarekin, metodo berri bat aurkitu zuen. Hala ere, Francis Bacon izan zen hori egin zuen lehena "Novum Organum" idazlanarekin. Bi pentsalari horien ustez, metodo egoki baten falta izan da zientziaren gaitz gehienen oinarria eta zergatia.
Silogismoaren Ordezkoa
Aristotelesek Erdi Aroan erabilitako silogismoa ordezkatuko duen metodo berri bat aurkitzea da gakoa. Silogismoa egia orokor batean oinarritzen den arrazoibide deduktiboa da. Descartesen ustez, silogismoa guztiz alferrikakoa da egia aurkitu nahi dutenentzat. Zerbait ezaguna denean azaltzen balio du, baina ez, Aristotelesek uste bezala, egia berriak ikertzeko. Horregatik, silogismoan erabilitako metodo deduktiboa desegiten denean, beharrezkoa ikusten du Descartesek metodo berri bat aurkitzea.
Metodo Berriaren Oinarriak
Metodo berri horren sorkuntzarako, Descartesek hiru zientzia hartzen ditu kontuan: logika, eta matematikaren arlotik datozen geometriaren analisia eta algebra.
Descartesen Lau Arauak
Descartesek autoritatearen irizpidea ukatzen zuenez, bere metodoak lau arau zituen:
- Egiatzat hartuko diren ideia eta kontzeptuak, nabaritasunez eta argitasunez ezagutuko ditugu. Horretarako bi oztopo ditugu: urdurikeria eta errezeloa.
- Analisian oinarritzen da, hau da, zailtasun bakoitza elementu sinpleetan zatitu behar da intuizioa erabiliz. Intuizioa, Descartesen ustez, espirituaren hautemate soila eta berehalakoa da, eta ez du zalantzarako tarterik uzten, hain da bereizkorra eta erraza.
- Sintesian oinarritzen da. Intuizioaz gain, dedukziorako sistema bat ere erabili behar da. Dedukzioa, ziurtasunez dakizkigun gauza batzuen ondorioz beste batzuk ulertzean datza. Ez da intuizioa bezain ziurra baina huts egin gabe joka dezake. Hau da jarraitzen den prozesua: ezagutzeko errazak diren kontzeptuetatik hasi eta gutxinaka konplexuenetara igoz.
- Berrikusketa prozesua da: analisian edo arrazoiketa induktiboan huts egiterik ez dugula egin ziurtatzeko da, beraz, ideia horiek seguruak eta nabariak bilakatzeko.