Platonen Filosofia: Arima, Gobernua eta Sofisten Ikuspegia
Platonen Pentsamendua: Arimaren Hirukoitza eta Justiziaren Bilaketa
Platonek izugarrizko garrantzia ematen zion arimari, jainkozkoa, betierekoa eta hilezkorra zena bere aburuz. Arimaren oreka eta zuzentasuna bilatzea beharrezkoa zela baieztatzen zuen. Filosofoaren arabera, arimaren izaera hirukoitza da eta gurdi hegadunaren alegiaren bidez azaltzen du, zeinen helmuga justizia den.
Arimaren Hiru Zatiak eta Beraien Sinbolismoa
- Gurdizaina: Arrazoimena eta zuhurtzia ordezkatzen ditu.
- Zaldia (suminezkoa): Oldarkorra da, eta bertutea, sendotasuna edo kemenaren irudia litzatekeena, zaldiaren zauriak adierazitakoa.
- Zaldi beltza (irritsezkoa): Gorra eta sabelkoikeriaz betea.
Azkenik, neurritasuna dugu bertute nagusi gisa.
Gobernu Demokratikoaren Kritika eta Filosofoen Rola
Platonek arrazoi bat aurkitu zuen sistema demokratiko batekin bukatzeko: gizaki guztiak ezberdinak garela; batzuk ausartagoak, beste batzuk arrazionalagoak eta beste batzuk beraien betebeharrak betetzea nahiago dutenak. Ideia honen oinarria Sokratesek irakatsi zion Platoni, bere maisua izan zen eta. Sokratesen heriotzaren ondoren, Platonen pentsamenduak erabat aldatzen hasi ziren, nahiz eta Sokratesek irakatsitako oinarriak mantendu.
Platonen arabera, gobernua pertsona guztion esku egongo balitz, kaos bat izango litzateke. Gobernatzaileak bere lana betetzeko gaitasuna izan behar du, eta gaitasun hori, Platonen iritziz, filosofoek duten gaitasuna da. Izan ere, filosofoek ongia eta gaizkiaren arteko desberdintasuna ezagutzen zuten, eta ezaugarri hau hiritarren gobernu egokirako ezinbestekoa da.
Sofisten Ikuspegia: Bertutea, Egia Erlatiboa eta Arrakasta
Hala ere, sofistek ziotenez, bertutea arrakastaren sinonimoa zen. Zentzumenez baliatzen ziren egia azaltzeko. Hauek, erretorika-eskolak eta elkarrizketarako teknikak saltzen zizkieten gazte aberatsei, horrela bizitzan arrakasta izan ahal zuten.
Haien ustez, ez dago egia absoluturik; pertsona bakoitzak egia bat antzematen du, bakoitzak errealitatearekiko ikuspuntu ezberdina dauka. Protagorasen arabera, “Gizakia da gauza guztien neurria” (homo mensura), hau da, gizaki bakoitza errealitatea ezberdin interpretatuko du; gauzak ederrak, bidezkoak eta ongiak diren esanez.