San Agustinen Zoriontasunaren Bilaketa: Manikeismotik Kristautasunera

Filosofia eta etika2,61 KB

K.o. V. mendean gaude, Kristautasunaren oinarriak ezartzen hasten diren garaian. Kontuan izan behar da prozesu bat eman zela 313tik, Konstantino enperadorearen eskutik sinismen askatasuna ezarri zenetik, 380ra arte, Teodosioren aginduz kristautasuna Erromatar Inperioaren erlijio ofizial bilakatu zen arte.

Ingurune honetan aurkitzen dugu Agustin Hiponakoa. Berak bere bizitza osoan zehar zoriontasunaren bilaketa izango du helburu. Prozesu horretan hiru eragin garrantzitsu izango ditu:

  • Zizeronen Hortensius: Honen bidez, jakinduria hilezkorra existitzen dela ondorioztatzen du.
  • Plotinoren Eneadak: Arimaren hilezkortasuna ondorioztatzen du.
  • San Pabloren Erromatarrei Gutunak: Jainkoaren graziari esker grinak gainditzen direla ondorioztatzen du.

Manikeismoaren Eragina

San Agustinek bizitza gorabeheratsua izan zuen, bilaketa honek markatua. Nahiz eta bere ama, Monika, Agustin kristau bihurtzen saiatu zen gaztaroan zehar, honek ez zuen nahi izan. Horrela, 19 urte zituenetik 29 urte bete zituen arte, sekta manikeoan egon zen.

Manikeismoaren Oinarriak

  • Erantzun arrazionalak bilatzen zituzten.
  • Itun Zaharra ukatzen zuten.
  • Ongia eta gaizkia momentu berean egon daitezkeela adierazten zuten.

Sekta manikeoan emandako garaian, maitasuna ezagutza fisikoan oinarritzen zen. Baina aldaketa helduko da Agustinek 29 urte dituenean: Italian Fausto de Milevo dagoela entzuten du, hau da, manikeoen apezpikua, eta hura ezagutzera doa.

Fausto de Milevorekin Topaketa eta Desilusioa

Agustinek, ordea, bera bezalako gizon bat aurkitzen du, inolako erantzunik ez duena, eta dezepzioz beteta sentituko da, sekta abandonatzera helduz.

Ambrosiorekin Topaketa eta Kristautasunerako Bidea

Italian geratzen da, eta han, bere tristurarekin, eliza batean sartzen da. Honetan meza ematen ari da apaiz bat, Ambrosio izenekoa. Agustin meza horietara joaten hasiko da Ambrosio ezagutu arte. Honek esango dio berak bilatzen dituen erantzunak Biblian daudela, eta berak irakatsiko diola hau ulertzen.

Konbertsioa: "Hartu eta Irakurri"

Egun batean, Agustin bere lagunekin baso batera doa. Han dagoelarik, ahots bat entzungo du, esaten diona: "Hartu eta irakurri". Hori entzutean, korrika ateratzen da, Alepo lagunarekin aurkitzen den arte, eta honi irakurtzen ari den liburua hartuko dio. Irekitzean, orri batean irakurtzen duena bere pentsamendua kristautasunerantz eramango du: "Utzi ezazu bizioz betetako bizitza eta kristautu zaitez".

Deskargatu

PDF Word HTML