Askatasunaren bilakaera: IV. mendeko ikuspegia vs. gaur egungoa

Filosofia eta etika1,23 KB

IV. mendeko ikuspegia eta gaur egungoa alderatzean, nabarmena da bien arteko aldea, batez ere askatasunaren kontzeptuan. San Agustinen ustez, askatasuna ongia egiteko gaitasuna zen; gaur egun, ordea, aurreratzeko ahalmenarekin lotzen dugu.

Agustinen arabera, gizakia bekaturako joera du, gorputzak arima menderatzen duelako. Bekatuak Jainkoarengandik urruntzen gaitu eta zoritxarrez eramaten. Zoriontasuna berreskuratzeko, Jainkoaren grazia ezinbestekoa da. Hori zela eta, Agustinek eztabaida sutunak izan zituen pelagianoekin, haiek gizakia berez gai zela ongia egiteko eta Jainkoarengana hurbiltzeko argudiatzen baitzuten.

Gaitzaren sorrerari dagokionez, Agustinek eztabaida izan zuen manikeoekin. Hauek gaitzaren eta ongiaren printzipioak bereizten zituzten bitartean, Agustinek gaizkia ongiaren gabezia bezala definitzen zuen.

Bi gaitz mota bereizten zituen Agustinek: gaitz fisikoak, naturako fenomenoetan agertzen direnak eta gauzen ustelgarritasunean oinarritzen direnak; eta gaitz moralak, gizakiaren ekintzetan islatzen direnak, hala nola mendekua, beldurra, gerra edo bakardadea. Azken hauek, Agustinen arabera, garai hartako eta gaur egungo askatasunaren ikuspegia nahastean sortzen ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML