Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Hegel-en Dialektika Teoria: Arrazionala eta Errealitatea

Filosofia eta etika2,9 KB

Hegelen ustez, mundua bere osotasunean arrazionala da eta munduaren ezagupenak ere arrazionala izan behar du. Oinarrian, bada, dena izango litzateke arrazoiaren, lege arrazionalen, ondorioa. Bai mundu fisikoa, bai kulturaren mundua, arrazoiaren garapenaren emaitza dira. Hegelen esanetan: «Arrazionala den oro erreala da eta erreala den oro arrazionala».

Errealitatean, abiapuntua espiritua (arrazoia) da. Mundua espiritutik, arrazoitik, sortuko da (idealismoa); bai mundu fisikoa, bai kulturaren mundua (erlijioa, artea…). Mundua, beraz, bere osotasunean arrazionala da.

Ezagutzeko prozesuan, halaber, abiapuntua espiritua (arrazoia) da; eta ez guregandik kanpo dagoen mundu fisikoan edo kulturalean omen dauden objektuak, ezta kanpoan dauden objektu...

Jarraitu irakurtzen "Hegel-en Dialektika Teoria: Arrazionala eta Errealitatea" »

Filosofia: Begirada Kritikoa eta Historia

Filosofia eta etika2,17 KB

FILOSOFIAREN BEGIRADA

Esan dugu filosofia k.a. VI: mendean sortu zelan Grezian, Mileton hain zuzen. Filosofiak errealitate osoa azaltzeko mitoak zuen xedeari eutsi zion, baina pixkanaka fantasiara eta aprateko botereak dituzten pertsonaietara jotzeari utzi zion. Pentsamendu filosofikoaren erroa miresmena da, bai natura fenomenoen erregulartasunarekiko, bai eta unibertso osoko ordenarekiko ere, mitoek ez zuten erregulartasun eta orden hori azaltzerik lortu. Filosofia hitzak jakintzari maitasuna esan nahi du sokratesen ingurusn sortu zen.


FILOSOFIAREN HELBURUAK ETA OBJETUAK

-errealitatearen egia ezagutzea: begirada filosofikoa errealitate osoaren aalpena lortu nahi du, bai haren estruktura, bai zentzua azaleratzeko. Hori da filosofia teorikoaren
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofia: Begirada Kritikoa eta Historia" »

Kulturartekotasuna: Erlatibismoa ala Unibertsalismoa?

Filosofia eta etika5,35 KB

Gizakiaren Gizarteratzea: Gizartea, Naturala ala Kulturala? (4. gaia)

Askotariko Kulturen Aurreko Joerak (7. gaia)

Etnozentrismoa

Etnozentrismoa: Beste kulturak norberaren kulturaren arabera neurtzea da. Norberaren helburuen ezaugarrien arabera aztertzen eta interpretatzen dira beste kulturak.

Etnozentrismoaren Ondorioak

  • Beste kulturetako bizimoduak ulertzeko gaitasunik eza.
  • Norberaren taldearekiko kohesio-sentimendua gogortzea.

Sentimendu horien ondorioz, besteak baino hobeak direla pentsa daiteke. Horrek bi jarrera sor ditzake:

  • Paternalismoa: Besteekiko onginahia, baina gutxiagotasun-sentimendua adieraziz.
  • Inposaketa: Norberaren kultura besteei inposatzea.

Muturreko Etnozentrismoaren Adierazpenak

Etnozentriko batzuek honako jarrerak izan ditzakete:

  • Xenofobia:
...
Jarraitu irakurtzen "Kulturartekotasuna: Erlatibismoa ala Unibertsalismoa?" »

Mito, Literatura eta Erlijioaren Jakintza: Jatorria, Definizioa eta Ezaugarriak

Filosofia eta etika2,71 KB

Jakintza Mitikoa

Mitoak gure kulturan sortutako errealitatearen lehen azalpenak izan ziren. Narrazio miragarriak ziren, denbora historikotik kanpo gertatzen zirenak: pertsonaia jainkozkoak edo heroikoak izaten ziren protagonista narrazio horietan. Poetek egin zituzten mitoak, eta bi ezaugarri zituzten:

  • Mito guztiek elkarrekin, unibertsoaren, zibilizazioaren eta gizarte-antolaketaren jatorria azaltzen dute.
  • Pentsamolde bat ere badira mitoak. Natura-indarrak pertsonak eta jainkoak dira. Jainkoen borondate apetatsuaren menpe daude natura-fenomenoak eta giza jarrerak.

Mitoak, beraz, kontakizunak dira, errealitatea azaltzeko xedea dutenak, ipuinen asmo pedagogikoa eta denbora-pasakoa gainditzen dutenak.

K.a. VI. mendean Miletonen (Grezia) errealitatera...

Jarraitu irakurtzen "Mito, Literatura eta Erlijioaren Jakintza: Jatorria, Definizioa eta Ezaugarriak" »

Erlijio-jakintza eta filosofia

Filosofia eta etika2,22 KB

Erlijio-jakintza

Erlijio guztiak saiatzen dira biziaren zentzuarekin zer ikusia duten galderei erantzuten: nola, noiz eta zertarako sortu zen bizia, eta zer gertatuko zaigu hil ondoren. Galdera horiei erantzuteko ez dira liburu sakratuetan, hala nola Toran, biblian eta Koranean errebelatutakora mugatzen. Gainerako jakintzek ez bezala, erlijioek bizi alderdi eta alderdi pertsonal handia dute, sinestunen bizitzaren alderdi guztietan eragiten duena. Gainera, beren buruei buruz eta errealitateari buruz duten ikuskera haien fedeak baldintzatzen du. Erlijioa filosofiatik bereizten duen ezaugarri nagusia abiapuntua da. Erlijioak zalantzarik gabeko egietatik abiatzen dira; filosofiak, berriz, horiei buruz galdetzen du, eta ez du baieztapen eztabaidaezinik...

Jarraitu irakurtzen "Erlijio-jakintza eta filosofia" »

Arrasionalismoa eta Empirismoa: XVII. mendeko filosofia mugimenduak

Filosofia eta etika2,97 KB

Arrasionalismoaren ezarugarri orokorrak: XVII. mendean Europar Mendebaldean garatu zen pentsatzeko joera da. Honen arabera, arrazoia da ezagutzaren jatorria, arrazo horretaz gain goi mailako epaitegia da independiente eta autonomoa inguruko arauek nahi erlijioso nahiz sosialen baldintzatzen ez dutena. Erdia ardoan zegoen objetibotasuna alde batera utzi, subjetibismoa nagusitu zen arrazoiak jasotzen diten kontzeptuen bidez ezagutzen baitugu eta hauek norbanakoaren araberakoak dira. Metodo matematikoaren bidez bilatzen ziren egia unibertsal eta beharrezkoak eta horretarako axioma baten beharra dugu intuizioa gero arau hori arrazoiaren bidez aplikatuz beste egietara iristeko dedukzioa. Mugimendu honen ordezkari nagusiak Descartes, Malebranche,...

Jarraitu irakurtzen "Arrasionalismoa eta Empirismoa: XVII. mendeko filosofia mugimenduak" »

Antzinako eta Erdi Aroko Kosmologia Ikuspegiak

Filosofia eta etika2,46 KB

Grezia: Kosmosari buruzko ikuskerak

Unibertsoa kosmos bat zen, osotasun ordenatua eta ulergarria, kaosik eta arbitrariotasunik gabea. Azalpen naturalista emateko joera zuten eta errealitatea erabat ezagungarria dela pentsatzen zuten, naturan kausalitatearen printzipioa betetzen dela erabat sinetsita baitzeuden; baina Grezian bi ikuspegi kontrajarri zeuden:

  • Azalpen kualitatiboa: Platon eta Aristoteles ziren honen aldekoak.
  • Azalpen kuantitatiboa: Atomistak eta Epikuro ziren honen aldekoak.

Errealitateari buruzko ikuskera

Ikuspegi kualitatiboaren arabera, errealitatea osotasun ordenatu bat da, ikuspegi organizista eta teleologikoa oinarri hartuta; errealitate horretan, edertasuna, xedea eta ordena harmonian biltzen dira osotasun organiko baten baitan,...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako eta Erdi Aroko Kosmologia Ikuspegiak" »

Kulturaren analisia eta aniztasuna

Filosofia eta etika3,2 KB

Kulturaren analisia (2.3)

Antropologia kulturalak diziplina akademiko gisa izan duen garapenari esker, giza fenomeno kulturalaren hainbat alderdiren berri ematen diguten zenbait kontzeptu definitu dira.

Protokultura

Hitzez hitz denboran izan den lehenengo kulturaz ari da; ohiko protokultura, beraz, landu gabea da.

Kultura materiala eta ez-materiala

Kultura materiala giza talde batek ekoizten eta erabiltzen dituen objektuez eratuta dago, bai eta talde horren erakunde eta egitura politikoez ere. Lanabesak eta tresnak dira honen adibide.

Subkultura eta kultura nagusia

Pertsona talde bat deskribatzen du; taldeko kideek zenbait ezaugarri komun dituzte, gehienen bizimodu orokorraren edo kultura nagusiaren aldaerak direlarik. Adibidez, nekazal subkultura...

Jarraitu irakurtzen "Kulturaren analisia eta aniztasuna" »

Antropologia Kulturala: Gizakiaren Azterketa

Filosofia eta etika3,98 KB

Antropologia Kulturala

Antropologia kulturala XIX. mendearen amaieran sortu zen diziplina gisa. Gizakiaren bizimodua oinarri hartuta hura aztertzea zuen xede. Antropologia kulturalaren ikerketa-objektu dira hauek guztiak, horietako bakoitzak gizakia ezagutzeko bidea ematen baitigu: ahaidetasun-harremanak, antolaketa politikoa, ekonomikoa eta soziala. James George Frazer eta Bronisław Malinowski izan ziren diziplinaren aintzindari. Antropologia kulturalak bi azpidiziplina ditu zutabe: etnografia eta etnologia. Lehenengoak herri baten bizimodua aztertzen du eta etnologiak, berriz, alderdi edo ezaugarri bat ikertzen du.



Kulturaren Nozioa

  • Zentzu zabalean: gizateriaren ondare sozialaz ari da: gizakiek belaunaldiz belaunaldi transmititzen dugun ezagutza-
...
Jarraitu irakurtzen "Antropologia Kulturala: Gizakiaren Azterketa" »

Kristautasunaren Hastapenak: Ezaugarriak eta San Agustinen Eragina

Filosofia eta etika5,6 KB

Kristautasunaren Hastapenak

Duela bi milurteko sortu zenetik, kristautasuna mundu osoan zehar hedatu, ezarri eta nagusitu da. Gizakien historiaren gertakari nagusienetakoa izan da, historia modu nabarmenean eraldatu duena. Gaur egun, kristau kosmobisioak presentzia handia izaten jarraitzen du mendebaldeko kulturan.

Jesusek ez zuen inoiz ezer idatzi berari buruz (Sokratesek bezala). Hortaz, gutxi jakin daiteke “benetako Jesus” buruz: existitu bazen, bere ustezko mirariak, eliza berria fundatzeko intentzioa… Kontuan izan behar da, Bibliaren testu zaharrenak K.o. I. mendearen amaieran idatzi zirela (Lau Ebanjelioak). Beraz, historiak ezagutu duen Jesus Itun Berrikoa izan da, mendeetan zehar eraldatu, berrinterpretatu eta dekoratu dena.

Ezaugarriak

  • Monoteismoa:
...
Jarraitu irakurtzen "Kristautasunaren Hastapenak: Ezaugarriak eta San Agustinen Eragina" »