Karl Marx: Alienazioa, Erlijioa eta Humanismo Erradikala

Filosofia eta etika2,78 KB

Karl Marx: Humanismo Erradikala eta Gizarte Analisia

Marxen ardura teoriko eta iraultzailearen ideia zentrala **humanismo erradikala** dela esan daiteke. Gizaki gehienak esplotatuta eta umiliatuta bizi dira. Hori dela eta, baldintza materialak ezartzeko premia ikusten du, proletarioei kendutako duintasuna itzul dakien. Horren ardura izanik, Marxek gizarteari buruz egiten duen analisian filosofiara jotzen du, hura baita gizakiaren askatasuna lortzeko bidea.

Alienazioaren Kontzeptua

Alienazioak gizakiak bere baitako zerbait galtzea esan nahi du: norberaren buruarekiko arrotz bihurtu denaren egoera. Marxen iritziz, alienazio nagusia lanarena da, eta hortik sortzen dira beste alienazioak, sustrai ekonomikoa baitute. Marxek hiru alienazio mota nagusi bereizi zituen:

  • Ekonomia-alienazioa (lanarena)
  • Erlijio-alienazioa
  • Ideologia-alienazioa

Ideologia-alienazioa

Filosofiaren aburuz, ideologia gizakiak duen kontzientzia mota deformaturik bat da, gainegituraren parte dena eta baldintza sozialek adierazten dutena. Ideologia horiek lanaren banakuntzarekin sortzen dira. Gizakiaren eskuetan dago giza alienazioaren oinarrian dauden baldintza materialak eta sozialak aldatzea. Horretarako, giza jarduerak utzi behar dio jarduera teorikoa eta kontenplatiboa izateari, eta errealitatea aldatzeko jarduera aldatzailea eta **praktikoa** bihurtu. Ideologia-alienazioa kontraesan materialak deuseztatuz gaindi daiteke.

Erlijio-alienazioa: Herriaren Opioa

Marxek gizakiaren alienazio modu guztien eredutzat du erlijio-alienazioa. Erlijioak gizakia mundu errealetik hartu eta fikziozko mundu batera eramaten du. Modu horretan, erlijioak gizakia alienatu egiten du, bizi den mundu konkretuaren eta bidaltzen duen mundu idealaren arteko banakuntza eragiten baitio. Gizakia erlijioak promes egiten dion fikziozko munduaren bilaketaren bidez geratzen da alienaturik. Erlijio-alienazioak betetzen duen funtzio soziala **“herriaren opioa”** izatea da.

Elizaren Funtzioa

Eliza alienazio honen elementu bideratzailea da, gizakion ahaleginak errealitatetik kanpo dagoen justizia bat bilatzera bideratzen baititu, errealitatea aldatu ordez. Beraz, eliza menpeko klaseak zanpatzeko agintzen duten klaseen esku dagoen tresna da. Printzipio erlijiosoek justifikazioa ematen dute: Zerua da injustiziak ordaintzen edo konpentsatzen diren lekua; injustizia horiek Lurrean bere horretan diraute.

Marxen Erlijio-ikuspegiaren Kritika

Hala ere, Marxi kritika egin ahal zaio gai honen inguruan. Izan ere, oso **erredukzionista** da erlijioarekin, haren alde positibo asko (bereziki erlijioaren alderdi askatzailea) alde batera utziz. Gainera, haren ustez gizarte komunista batean erlijioa desagertu egingo zen, eta ikusi denez, hori ez da horrela izan.

Deskargatu

PDF Word HTML