Descartesen Zalantza Metodoa eta Cogitoaren Printzipioa
Descartesen Zalantza Metodoa eta Cogitoaren Printzipioa
Sarrera
Descartes, bere garaiko pentsalari guztiak bezala, egia aurkitzeko bide berri bat urratzen ahalegintzen zen. Descartesek horretarako metodo bat aurkitu zuen bere “Metodoaren Diskurtsoa” idazlanaren bitartez. Bere metodoa plazaratu nahian, dena jartzen du zalantzan lau kausaz bultzatuta:
- Zentzumenen iruzurra
- Arrazoimenaren huts egiteak
- Itzarrik eta ametsetan gaudeneko desberdintasunaren zailtasunak
- Jeinu edo Jainko maltzurraren hipotesia
Zalantzaren bidez, Descartesek garuneko hondakinak baztertu (garbiketa gnoseologikoa) eta ziurtasunak lortzeko lanabes gisa (ziurtasun-iturria) erabiltzea lortu nahi du. Descartesen ustez, zalantza adimen-jarrera nabaritasun osoz ez agertzean edo proposizio faltsuak egitean datza. Haren filosofian, zalantzak ezaugarri hauek zituen:
- Unibertsala
- Errotikoa (ez da azalean gelditzen)
- Metodikoa (tresna gisa erabilia)
- Behin-behinekoa
Zalantzaren Motiboak
Zalantza egiteko hiru motibo nagusi daude, diskurtsoaren motiboak:
- Sentimenduek batzuetan huts egiten digute
- Arrazoitzerakoan erratu gaitezke
- Ametsetan ikus den mundua ez da errealitatea, beste errealitate bat ikusten dugu eta benetako balitz bezala hartzen dugu
Gainera, Descartesek, Jainko maltzurraren hipotesia ere kontuan hartzen du. Honela azaltzen du berak: “Bere boterea ni engainatzeko erabili duen Jainkoa gaizkile edo maltzurra dela suposatuko dut”.
Lehen Egia: Cogito Ergo Sum
Lehen egia Descartesen filosofiaren oinarria da. Gauza guztiei buruz zalantza egiten duen bitartean, konturatzen da badagoela duda ezina den zerbait, bere pentsatzen ari dela eta horretan ez dagoela zalantzarik. Hortik dator bere esaldi famatua “Pentsatzen dut, beraz banaiz” (“Cogito ergo sum”). Egia hori guztiz segurua eta sendoa izango da eszeptikoek ere ezingo dutela zalantza jarri.
Cogitoaren Azalpena
Cogitoa, “pentsatu” esan nahi du latinez eta hori da Descartesen filosofiaren oinarri bihurtuko dena. Ikusi dugunez, Descartesek horrela definitzen du lehen egia. Haren bidez, nabaria den zerbait ulertzen du zuzenean, hots, gogamenaren intuizio soil giza. Beraz, lehen egiatik ateratzen da lehen egiaren irizpidea: nabaritasuna.