Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

San Agustin: Askatasuna, Gaitzaren Arazoa eta Platonen Eragina

Filosofia eta etika3,23 KB

Askatasuna eta Gaitzaren Arazoa San Agustinen

San Agustinen askatasunari buruzko pentsamendua teologikoa da. Jainkoak gizakia aukeratzeko gaitasunarekin sortu zuen, baina gizakiak bere askatasuna oker erabili zuen, eta horren ondorioz, bekatua sortu zen.

Bibliako jatorrizko bekatuaren ondorioz, gizakiok beti gaizki jokatzera kondenatuta gaude. Hau da, gaitza ez dator gaitzaren printzipio batetik, askatasunetik baizik (ongiaren falta). Jainkoaren grazia behar da ongia egiteko.

Bestalde, gizakia berez askea da; askatasunik gabe gizakia ezinezkoa baita. Gizakia gizakia da bere nahimena erabili dezakeelako; baina ongia egiteko kasuan, gizakiak Jainkoarenganako joera izan behar du. Azken finean, askatasuna ez dago aukeratzeko ahalmenarekin lotuta,...

Jarraitu irakurtzen "San Agustin: Askatasuna, Gaitzaren Arazoa eta Platonen Eragina" »

Nietzscheren Filosofia: Jainkoa, Bizitza eta Moralaren Kritika

Filosofia eta etika2,95 KB

Jainkoaren eta Moral tradizionalaren kritika nietzschearra

Testu honek Jainkoaren ideiaren eta bizitzarekin duen harremanaren ikuspegi kritikoa aurkezten du. Nietzscheren arabera, Jainkoaren kontzepzioak beldurgarria, kaltegarria eta mingarria den guztia biltzen du, bizitzaren beraren aurka eginez. Hori dela eta, arima hilezkorraren ideia baztertzeko beharra planteatzen da, kontzeptu horrek gorputzaren eta oraingo bizitzaren balioa gutxiesten baitu.

Ikuspegi horretatik, teologoak gizateriaren gidari dekadenteak izan dira, eta, ondorioz, haiek sustatutako balio guztiak kaltegarriak bihurtu dira. Morala, pertsona ahulen ezaugarri gisa, teologoek bizitzaz mendekatzeko eta gizaki indartsuen aurka egiteko asmatu dute.

Oinarrizko Kontzeptuak

Bizitza

Nietzscheren...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Filosofia: Jainkoa, Bizitza eta Moralaren Kritika" »

Ecce Homo: Nietzsche-ren Filosofia eta Kristautasunaren Kritika

Filosofia eta etika2,96 KB

Nietzsche-ren Ideia Nagusien Sintesia

Ecce Homo-k, Nietzsche-ren ideia nagusien sintesia egiteaz gainera, filosofia eta gizakiaren jokabidea nola uztar daitezkeen azaltzen du, bereziki, "nigan hezurmamitu eta jenio bihurtu dena". Zoriak "lehen gizaki zintzoa" bihurtu nau, "milaka eta milaka urtetako gezurraren aurrean" ezarri nau. Neuk aurkitu dut lehenik egia, neuk sentitu -usnatu- dudalako lehenik gezurra gezur. Protesta egiten dut, inoiz baino ozenago, eta, hala eta guztiz ere, ez dut ezer ikustekorik "ezezkoa baizik ematen ez dakiten ergelekin". "Mezu berri bat dakarren mandatari alaia" nauzue, eta horren garaia da nire eginbeharra, "ezen gaurdaino kontzepturik existitu ez dela esan baitaiteke". Ni iritsi artean ez da itxaropenik egon. Hala,...

Jarraitu irakurtzen "Ecce Homo: Nietzsche-ren Filosofia eta Kristautasunaren Kritika" »

Descartesen zalantza metodikoa

Filosofia eta etika4,01 KB

Descartesek zalantza metodikoaren esker hiru hipotesi garatu zituen. Lehena, sentimenduetatik lortzen dugun ezagutza ez dela fidagarria. Bigarrena, ezin direla loaldi eta esna-aldiak bereizi eta azkenik agian engainatzen gaituen jeinu maltzur bat existitzen dela. Beste aldetik, Descartesek zioen bezala dudatzen badut mugak ditudala esan nahi du eta hortaz ezingo naiz perfektua izan. Horren ondorioz, perfektua den beste substantzia bat ageri beharko da perfekzioaren ideia sortzeko eta susbtantzia hori Jainkoa izango da.

Lehenik eta behin, Jainkoaren existentzia frogatzeko hiru froga erabiltzen ditu eta hiru frogetan arrazoimena erabiliko du. Hortaz, esan daiteke Jainkoaren existentzia frogatzeko arrazoimena beharrazkoa dela. Lehenengo frogan...

Jarraitu irakurtzen "Descartesen zalantza metodikoa" »

Descartes: Filosofiaren Oinarriak

Filosofia eta etika3,51 KB

Nia (Res Cogitans)

Nia: guztiaren existentzia bakoitzaren existentzia pertsonaletik deduzitzen du. Ezin gara fidatu zentzumenetaz, hauek momenturen batean huts egin digutelako; orduan, haien bidez hautemandako guztia gezurtzat hartuko da. Hortaz, daukagun ezagutza ziur bakarra gure buruaren existentzia da. Ente pentsatzaile bat existitu behar da, eta hori Nia da (*res cogitans*). Inguruko guztia ezeztatzean geratzen den ezagutza ziur bakarra, hau da, gu geu existitzen garela.

Gorputza (Res Extensa)

Gorputza: atal honetan dualismoa ikus daiteke, baita antropologian ere. Hortaz, dualismo antropologiko kartesiarrak gorputza eta arimaren arteko banaketa azaltzen du. Deskartesek bi ente ezberdin bezala ulertzen ditu, modu independentean jokatzen dutenak,...

Jarraitu irakurtzen "Descartes: Filosofiaren Oinarriak" »

Ilustrazioa Kanten arabera: Arrazoia, Askatasuna eta Aurrerapena

Filosofia eta etika4,33 KB

Ilustrazioa Kanten arabera

Adingabetasuna

Gizateriaren egoera Ilustrazioaren aurrean. Arrazoiak bakarrik gida dezake gizakia bere betetasun eta nagusitasunera. Gizakia adin txikian dirau arrazoiaren erabilpen kritikoa eta autonomoa egiten ez duen artean. Adingabetasuna, besteren gidaritza gabe nor bere arrazoiaz baliatzeko ezintasuna da. Kanten ustetan, gizakia bera da egoera horren erruduna, koldarkeria eta alferkeria erasoan jausi baita, inoiz ez zaiolako eman aukera adin txikitik irteteko, eta bere eskuetan bakarrik dago konponbidea.

Arrazoia

Gizakion berezko dohain naturala den gaitasuna. Kanten arabera, arrazoimena bakarra izanik, bi erabilera edo funtzio ditu: ezagutza eta jokabide gidaritza. Erabilera teorikoa, zeinaren bidez gizakiak gauzak...

Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa Kanten arabera: Arrazoia, Askatasuna eta Aurrerapena" »

Platonen Filosofia: Bertuteak, Ezagutza eta Gizarte Ideala

Filosofia eta etika2,77 KB

Platonen Filosofia

Bertuteak

BERTUTEAK

Platon K.a 427.an jaio zen Atenasen. Filosofo dualistaren filosofiaren ardatza ideien teoria da, dualismo ontologikoa azaltzen duena. Dualismo antropologikoa ere azaltzen du Platonek, pertsona arima eta gorputzean banatuz. Azkenik, arima ere zatitzen du, horren arabera gizartea banatuz.

Suminezko arimak sendotasuna duenez bertutetzat, zaintzaileekin lotzen da; irritsezko arimak neurritasunaren bertutea duenez, eskulangileekin eta arrazoizko arima, zuhurtasunaren bertutea duenez, agintari edo filosofoekin lotzen da. Pertsona bakoitzaren izaeran dagoen arimaren zati nabarienaren arabera, gure ariman bertute bat nabariagoa da.

Banatze hori bakoitzaren gaitasunaren arabera egiten da. Gizarte klase bakoitzak bere...

Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia: Bertuteak, Ezagutza eta Gizarte Ideala" »

Kant, Arrazionalismoa eta Enpirismoa

Filosofia eta etika2,82 KB

Arrazionalismoa eta Enpirismoa

Arrazionalismoa XVII. mendeko filosofia-joera da, Frantzian sortu zen, eta Descartesen lanak ditu ezaugarri nagusi. Arrazionalismoak jarrera subjektibista hartzen du, gizakiak ezin duela errealitatea zuzenean ezagutu eta ezagutza-metodo ziur baten ikerketari lotzen zaiona.

Arrazionalismoaren ezaugarri orokorrak:

  • Ezagutza arrazionalean konfiantza absolutua, arrazionamenduaren bidez lortzen dena.
  • Ezagutza hautemangarria ez dela, zentzumenek engainatzen gaituztela eta unibertsala izatea ezinezkoa dela defendatzen da.
  • Adimenean jaiotzetiko ideien existentzia, ideiak esperientziarekiko independenteak direla.
  • Zientzia unibertsal eta beharrezkoa dela baieztatzea, matematika unibertsalak eta beharrezkoak diren bezala.
  • Metodo
...
Jarraitu irakurtzen "Kant, Arrazionalismoa eta Enpirismoa" »

Descartes: Arrazoia, Jainkoa eta Niaren Bilaketa

Filosofia eta etika4,26 KB

Descartesen Filosofiaren Gakoak

Jainkoa

Jainkoa goi-izaki bat da, nahitaez existitzen dena, gauza guztien sortzailea. Bere ezaugarriak dira, besteak beste: orojakilea, ahalguztiduna, mugagabea, perfektua, betierekoa... Gure adimenean jatorrizko ideiak Berak jarri zituen, eta horrela ondorioztatzen du Descartesek Jainkoa existitzen dela arrazoimenaren bidez. Egia ezagutzeko dugun ahalmena azaltzeko, Jainkoaren existentzia frogatuta, zalantzan jarri dugun guztia fidagarria bihurtzen da.

Arima

Arima gorputzetik desberdintzen du. Gorputza materiala da; arima, aldiz, immateriala. Gure pentsaerak ariman daude. Arima ezin dugu zentzumenen bidez ezagutu, baina bai arrazoimenaren bidez.

Sentimenak

Ezin gara zentzumenetan fidatu, askotan engainatu gaituztelako....

Jarraitu irakurtzen "Descartes: Arrazoia, Jainkoa eta Niaren Bilaketa" »

Descartesen Dedukzio Filosofikoak: Cogito, Res Cogitans, Res Infinita eta Res Extensa

Filosofia eta etika2,85 KB

Cogitotik - Res Cogitansera (Lehen Dedukzioa)

Cogitoak existentziaren ebidentzia dakar: banaiz. Baina, nor naiz? Pentsatzea da bakarrik ziurra. Pentsatzen duen gauza (substantzia) bat naiz (res cogitans). Pentsatzea: nahimena, afekzioa eta judizioa. Pentsatzen duen subjektua substantzia da, pentsatzeak subjektua behar duelako. Cogitoak subjektua behar du nahita nahiez.

Substantzia: beste substantzien beharrik ez duena. Pentsamendua da errealitate substantziala. Pentsamendua duen substantzia, arima da. Arimaren errealitatea cogitoan dago. Pentsatzearen erabateko independentziak arima existitzen dela eta hilezkorra dela frogatzen du.

Kanpoko gauzak: Dedukzio filosofikoa erabiliz ezin da ezer esan beste errealitate guztiei buruz, ni bakarrik existitu...

Jarraitu irakurtzen "Descartesen Dedukzio Filosofikoak: Cogito, Res Cogitans, Res Infinita eta Res Extensa" »