Descartesen zalantza metodikoa

Filosofia eta etika4,01 KB

Descartesek zalantza metodikoaren esker hiru hipotesi garatu zituen. Lehena, sentimenduetatik lortzen dugun ezagutza ez dela fidagarria. Bigarrena, ezin direla loaldi eta esna-aldiak bereizi eta azkenik agian engainatzen gaituen jeinu maltzur bat existitzen dela. Beste aldetik, Descartesek zioen bezala dudatzen badut mugak ditudala esan nahi du eta hortaz ezingo naiz perfektua izan. Horren ondorioz, perfektua den beste substantzia bat ageri beharko da perfekzioaren ideia sortzeko eta susbtantzia hori Jainkoa izango da.

Lehenik eta behin, Jainkoaren existentzia frogatzeko hiru froga erabiltzen ditu eta hiru frogetan arrazoimena erabiliko du. Hortaz, esan daiteke Jainkoaren existentzia frogatzeko arrazoimena beharrazkoa dela. Lehenengo frogan Aristotelesen ez kontrakotasun printzipioa erabiltzen du eta konturatzen da perfekzioaren ideia ezin dela ezerezetik sortua izan eta beste errealitate bati dagokiola. Bigarren froga, izaki perfektuaren ideiak kausa perfektu bat eskatzen du eta hortaz ni baino izaki perfektuago bat ezarri beharko du. Hirugarren frogak dio, jainkoari buruz denok dugun ideia perfekzio guztiak biltzen dituen izakiarena da eta perfekzio horren ezaugarri bat existitzen dela da, hortaz Jainkoa existitu behar da.

Beste aldetik, enpirismoa Ingalaterran XVII.mendean sortutako beste mugimendu bat izan zen. Arrazionalistek metodo deduktiboa garatu zuten eta enpiristek be metodo hori erabiliko zuten matematika eta logikan baina naturarekin erlazionatuta zegoen ezagutza lortzeko, jainkoaren existentzia ezagutzeko adibidez metodo induktiboa erabiltzen zuten. Metodo induktiboa Descartesek deskribitzen zuen bezala ezagutza ahalbidetzen duen instintoa da, hau da, ez da arrazoimenik erabiltzen. Enpiristek naturaren ezagutza lortzeko ez zuten arrazoimenik erabiltzen.

Laburbilduz, Jainkoaren ezagutza hainbat modutan lor daiteke. XVII.mendeko korronte filosofiko bat, enpirismoa, ez zuen arrazoimena erabiltzen baina beste korrontea, arrazionalismoa, bai erabiltzen zuen. Nire ustez, arrazoimena ezagutzaren abiapuntua denez arrazoimena erabili beharko da jainkoaren existentzia frogatzeko, hortaz, arrazionalismoen ideien alde nago. Beste aldetik, intuizioak ez direnez fidagarriak ez nuke enpiristen metodo induktiboa erabiliko.


Descartesek zalantza metodikoaren esker hiru hipotesi garatu zituen. Lehena, sentimenduetatik lortzen dugun ezagutza ez dela fidagarria. Bigarrena, ezin direla loaldi eta esna-aldiak bereizi eta azkenik engainatzen gaituen jeinu maltzur bat existitzen dela. Descartesek zioen bezala pentsatzen dugun guztietan geure burua engaina dezakegu, baina aldi berean pentsatzen eta dudatzen badugu, pentsatzen eta dudatzen ari naizela onartu beharko dugu. Pentsatzen dut beraz banaiz.

Lehenik eta behin, ziurtasunak zeozer egiazkotzat hartzeko ezinbestekoa da. Adibidez, Descartesek bere metodoaren lehenengo arauan esaten zuen gauza bat egiazkotzat hartuko da bakarrik nabaritasun osoz horrelakoa dela jakinez gero, hau da, gauza hori horrelako dela ziurtasunez badakigu egiazkotzat hartuko da. Zalantzarik badago ez da egiazkotzat hartuko. Ziurtasuna metodo deduktibo eta induktiboan ezagutza bat lortzeko erabiltzen da.

Beste aldetik, gure bizitzan ez da dana ziurtasunez jakiten. Adibidez, Descartesen zalantza metodikoaren hipotesi bat ezin direla loaldi eta esna-aldiak bereizi esaten du. Balitekelako “esnatuta” gauzenean bizitzen ari garen amets bat izatea eta “lo” gauzenean gure bizitza bizitzen ari garela. Descartesek zioen bezala ideiak bakarrik izango dira erreala gure adimenean daudenean eta ideia objetu baten irudikapena denean ez da erreala izango. Hortaz, objetuak gure adimenean bakarrik existitzen dira eta baliteke objetu horiek gure ametsen parte izatea.

Laburbilduz, ziurtasuna ezagutzea eta zeozer egiazkotzak hartzea garrantzitsua izan arren, gure bizitzan ziurtasunik ez daukaten ideiak daude. Nire ustez, ziurtasuna benetako ezagutza lortzeko ezinbestekoa da. Ziurtasunik gabeko mundu batean baliteke lortzen ditugun ezagutza horiek fidagarriak ez izatea.

Deskargatu

PDF Word HTML