Descartesen Dedukzio Filosofikoak: Cogito, Res Cogitans, Res Infinita eta Res Extensa

Filosofia eta etika2,85 KB

Cogitotik - Res Cogitansera (Lehen Dedukzioa)

Cogitoak existentziaren ebidentzia dakar: banaiz. Baina, nor naiz? Pentsatzea da bakarrik ziurra. Pentsatzen duen gauza (substantzia) bat naiz (res cogitans). Pentsatzea: nahimena, afekzioa eta judizioa. Pentsatzen duen subjektua substantzia da, pentsatzeak subjektua behar duelako. Cogitoak subjektua behar du nahita nahiez.

Substantzia: beste substantzien beharrik ez duena. Pentsamendua da errealitate substantziala. Pentsamendua duen substantzia, arima da. Arimaren errealitatea cogitoan dago. Pentsatzearen erabateko independentziak arima existitzen dela eta hilezkorra dela frogatzen du.

Kanpoko gauzak: Dedukzio filosofikoa erabiliz ezin da ezer esan beste errealitate guztiei buruz, ni bakarrik existitu naiteke: solipsismoa.

Res Cogitansetik Res Infinitara (Bigarren Dedukzioa)

Analisiaren arau metodikoari jarraituz, pentsatutako ideiak identifikatu eta sailkatu egin behar dira.

  • Ideia arrotzak: ez dakit kanpoko mundua eta nire gorputza egon badauden ere.
  • Eragindako ideiak: pentsamenduak aurreko beste ideia batzuetan oinarrituta sortutako ideiak (adibidez, itsaslamina).
  • Berezko ideiak: ez dira pentsamenduan sortu, oso sinpleak dira, ez datoz kanpoko mundu batetik, pentsamenduan jatorriz daude (adibidez, existentzia).

Perfekzioaren ideia

Gu izaki inperfektuak gara, baina perfekzioaren ideia dugu. Beraz, izaki infinitua dago, perfekzioaren ideia gure baitan ipini duena. Gu ez gara izaki infinituak, beraz ideia hori izaki infinito batetik etorri behar zaigu. Ni baino perfektuago den norbaitek ideia hori jarri behar izan du pentsamenduan.

Res Infinitatik Res Extensara (Hirugarren Dedukzioa)

Arrazoi filosofikoan arima eta Jainkoa badira. Kanpoko mundua, zentzumenetatik datorrenari zerbait balizkoa esateko, jenio maltzurraren hipotesia baztertu behar da. Jainkoagan jotzen du. Jainko perfektuak ezin diezaioke botere maltzur bati niri ziria sartzen utzi, ezin dezake inolaz ere asmo txarrez jokatu. Jainkoak bermatzen du nire ideia arrotzek korrespondentzia bat dutela kanpoko munduarekin.

Gizakia izakia

Gizakia arimaz eta gorputzez osaturiko izakia da.

  • Arima (substantzia pentsatzailea): substantzia pentsatzailea da, cogitoaren analisiaren lehen errealitatea da. Autonomoa da eta materiala den ezerk ez dio zuzenean eragiten.
  • Gorputza (substantzia hedatua): gorputza gizakiaren zatia da, bere funtzioa bigarren mailakoa da. Arimatik independentea da, mekanikoa da.

Munduan bizirik gauden bitartean, substantzia hedatua gehitzen zaio arimari (gorputza), baina independenteak dira, nahiz eta elkar eragin. Bi substantzien arteko lotura, glandula pineala da.

Deskargatu

PDF Word HTML