Descartes: Filosofiaren Oinarriak
Nia (Res Cogitans)
Nia: guztiaren existentzia bakoitzaren existentzia pertsonaletik deduzitzen du. Ezin gara fidatu zentzumenetaz, hauek momenturen batean huts egin digutelako; orduan, haien bidez hautemandako guztia gezurtzat hartuko da. Hortaz, daukagun ezagutza ziur bakarra gure buruaren existentzia da. Ente pentsatzaile bat existitu behar da, eta hori Nia da (*res cogitans*). Inguruko guztia ezeztatzean geratzen den ezagutza ziur bakarra, hau da, gu geu existitzen garela.
Gorputza (Res Extensa)
Gorputza: atal honetan dualismoa ikus daiteke, baita antropologian ere. Hortaz, dualismo antropologiko kartesiarrak gorputza eta arimaren arteko banaketa azaltzen du. Deskartesek bi ente ezberdin bezala ulertzen ditu, modu independentean jokatzen dutenak, baina bien arteko lotura ere badago, guruin pinealaren bidez. Gorputzari *substantzia hedatua* izena ematen dio (*res extensa*), bigarren mailako elementu bat bezala aurkitzen dena.
Zalantza Metodikoa
Zalantza: Descartes-en filosofiak garrantzia du zalantzan, baina ezin da zalantza eszeptikoarekin parekatu; zalantza kartesiarra bidea da. Zalantzaz baliatzen da ezagutza faltsuak bere arrazoimenetik kanporatzeko; soilik horrela lortuko da ezagutza osoa. Descartesek erabaki zuen momentu horretara arte ziurtzat hartutako guztia zalantzan jartzea, ez eszeptizismoa defendatzeagatik, sentimenduen iruzurretik aldentzeko baizik. Horretan datza *zalantza metodiko* kartesiarra.
Egia Absolutua
Egia: Egia da zalantzan jarri ezin dena, guztiz ziurra dena. Descartesek zalantza erabiltzen du egi absolutu kritikaezina eskuratzeko. Descartesentzat, zalantza ez da helburua, ezagutza eta egia gorena eskuratzeko bidea baizik. Zalantza metodikoaren prozesua jarraituz, lortutako informazioa guztiz ziurra izango da; hortaz, metodo honen bitartez eskuratutako egia absolutua onartu egiten du, eszeptizismoa gogor ukatuz.
Jainkoa (Res Infinita)
Jainkoa: Jainkoa ezinbestekoa da Descartesentzat; horri esker ondorioztatzen du inguratzen gaituen mundua (*res extensa*) erreala dela. Berarentzat, Jainkoa izaki gorena da, perfektua eta orojakintsua, eta horregatik *res infinita* da. Jainkoaren existentziaren frogak ukaezinak direla ondorioztatzen du. Descartesek ziurra den bakarra bere existentzia pertsonala eta Jainko deritzon izaki infinituaren existentzia direla ondorioztatzen du. Hauek kontuan hartuta, ulertzen du mundua existitu behar dela; Jainkoa erabat ona bada, ez diolako gezurren artean bizitzen utziko.
Sentimenduak eta Zentzumenak
Sentimenduak: Zentzumenen bidez hautematen direnak dira, eta Descartesek dio ez direla fidagarriak; behin huts egin badute, beti egin diezagukete huts. Haien bitartez ezin da ezagutza ziurrik lortu. Descartes-en helburua ezagutza gorena lortzea izan arren, guztiz baztertu behar ditu sentimenduak eta zentzumenak, bere jakinduria ezin delako faltsua den informazioan oinarritu. Amaieran, zalantzaren metodoa baliatuz ondorioztatzen du guztiz ona den Jainkoak ez lukeela onartuko bera engainatuta bizitzea.
Arima (Res Cogitans)
Arima: Une oro ikus daiteke dualismoa eta antropologia. Dualismo antropologiko kartesiarrak gorputza eta arimaren arteko banaketa azaltzen du. Bi ente ezberdin bezala hartzen dira, eta modu independentean jokatzen dutenak, baina bien arteko lotura ere badago, guruin pinealaren bidez. Arimak *substantzia pentsatzailea* izena du (*res cogitans*), ezinbesteko elementua gizaki orotan; arimarik eta pentsamendu arrazionalik gabe, eta pentsamendurik gabe, ez dago existitzerik.