San Agustin: Askatasuna, Gaitzaren Arazoa eta Platonen Eragina
Askatasuna eta Gaitzaren Arazoa San Agustinen
San Agustinen askatasunari buruzko pentsamendua teologikoa da. Jainkoak gizakia aukeratzeko gaitasunarekin sortu zuen, baina gizakiak bere askatasuna oker erabili zuen, eta horren ondorioz, bekatua sortu zen.
Bibliako jatorrizko bekatuaren ondorioz, gizakiok beti gaizki jokatzera kondenatuta gaude. Hau da, gaitza ez dator gaitzaren printzipio batetik, askatasunetik baizik (ongiaren falta). Jainkoaren grazia behar da ongia egiteko.
Bestalde, gizakia berez askea da; askatasunik gabe gizakia ezinezkoa baita. Gizakia gizakia da bere nahimena erabili dezakeelako; baina ongia egiteko kasuan, gizakiak Jainkoarenganako joera izan behar du. Azken finean, askatasuna ez dago aukeratzeko ahalmenarekin lotuta, baizik eta ongia egiteko gaitasunarekin.
Gizakia Jainkoa bereganatzen duenean zoriontsua da, Jainkoa maitatzen duelako eta ongirantz jotzen duelako. Jainkoa bereganatzen duena askea da, baina Jainkoa maitatzen ez badu, zorigaiztokoa izango da. Laburbilduz, Jainkoa bereganatzen duena askea da, eta Jainkotik urruntzen direnak, berriz, esklaboak dira.
Gizakiak, hasierako bekatuan galdutako askatasuna berreskuratu ahal izateko, Jainkoaren grazia behar du.
San Agustinek uste du gaitza ongiaren eta izatearen falta dela, eta gaitz horren barruan bi mota desberdin bereizten dira:
- Batetik, gaitz fisikoa, izakien ustelkortasuna da, baina ez da gauza txar bat. Azkenean, Jainkoak egindako zerbait denez, ezin da txarra izan; beraz, neurri batean ona da, baina erabilera okerra izan du.
- Bestetik, gaitz morala, gizakiak aukeramenaren erabilera okerra da.
Platonen Filosofiaren Eragina San Agustinengan
San Agustinen pentsamendu katolikoan mundu bakarra dago; filosofia platonikoan, berriz, bi daude: ideien mundua eta mundu sentikorra. Platonen eragina San Agustinengan hiru arlotan bereizten da:
1. Metafisika eta Ontologia
Alde batetik, bai metafisikan bai ontologian, bi mundu bereizten dira. Platonek ideien mundua (perfektua, betierekoa, benetako errealitatea) eta mundu sentikorra (faltsua, aldakorra eta ideien munduko kopia bat dena) bereizten zituen. Agustinek, berriz, bi errealitate bereizten ditu: Jainkoaren erreinua (aldatzen ez dena) eta etengabe aldatzen den mundua.
2. Epistemologia eta Ezagutza
Bestetik, biek ezagutza epistemologikoa defendatzen dute, hau da, bi ezagutza mota daudela diote: mundu sentikorrari buruzko ezagutza (aldatzen delako ez da baliagarria) eta ideien munduaren ezagutza (benetako errealitatea dena). Platonen kasuan, Dialektika ezagutza-metodo bat da; Agustinengan, berriz, barne-bilaketa bat da. Agustinen ustez, egia bakoitzaren barnean bilatu behar da, Jainkoaren argiztapenaren bitartez (ideia eredugarriak).
3. Arimaren Kontzeptua
Gainera, bi autoreentzat arima ezagutza-printzipioa da, bertan arrazoia, adimena eta egia aurkitzen baitira. Baina Platonen ustez, arima gure gorputzean egon aurretik ideien munduan aurrexistitzen da. Agustinek, berriz, Jainkoak guregan jarri duela defendatzen du.
Azken finean, bi autoreen arteko ezberdintasun nagusia beraien filosofiaren ardatza da: San Agustinen kasuan, Jainkoa da, unibertsoaren eta bizitzaren sortzailea.