Descartes: Arrazoia, Jainkoa eta Niaren Bilaketa
Descartesen Filosofiaren Gakoak
Jainkoa
Jainkoa goi-izaki bat da, nahitaez existitzen dena, gauza guztien sortzailea. Bere ezaugarriak dira, besteak beste: orojakilea, ahalguztiduna, mugagabea, perfektua, betierekoa... Gure adimenean jatorrizko ideiak Berak jarri zituen, eta horrela ondorioztatzen du Descartesek Jainkoa existitzen dela arrazoimenaren bidez. Egia ezagutzeko dugun ahalmena azaltzeko, Jainkoaren existentzia frogatuta, zalantzan jarri dugun guztia fidagarria bihurtzen da.
Arima
Arima gorputzetik desberdintzen du. Gorputza materiala da; arima, aldiz, immateriala. Gure pentsaerak ariman daude. Arima ezin dugu zentzumenen bidez ezagutu, baina bai arrazoimenaren bidez.
Sentimenak
Ezin gara zentzumenetan fidatu, askotan engainatu gaituztelako. Ondorioz, ezin gara mundu fisikoaz fidatu, esperientzia ez baita guztiz fidagarria. Horregatik, enpiristek proposatutako metodo induktibo-esperimentala albo batera utzi eta eredu matematikoa hartu zuen. Benetako egia ezin dugu esperientziaren edo zentzumenen bidez lortu; arrazoimenaren eta gogamenaren bidez soilik ezagutu dezakegu.
Ideia Motak
- Ideia arrotzak: Kanpoko errealitatetik datoz. Zentzumenen bidez atzematen ditugun gauza naturalak dira (adibidez, mendia, txakurra...).
- Ideia artifizialak (irudimenezkoak): Gure asmakuntza edo irudimenaren emaitza dira (adibidez, zentauroa, sirena...).
- Jaiotzatiko ideiak: Jaiotzatik dauzkagunak dira. Zentzumenetatik aparte, adimenean zenbait ideia ditugu: arimaren, Jainkoaren, materiaren ideia.
Jainkoaren Existentziaren Frogak
Froga kosmologikoa (kausalitatea)
Jainkoak bakarrik ezagutzen ditu perfekzioa eta amaigabetasuna, perfektua eta infinitua delako. Ondorioz, Berak transmititu ahal izan dizkigu ideia horiek.
Argudio ontologikoa (perfekzioa)
Jainkoa izaki perfektua bada, existitu egin behar da, existentziarik gabe ezin delako perfekzioa gertatu.
Hirugarren bide tomista (kontingentzia)
Ni izaki mugatua banaiz, ezin dut nire burua sortu; Jainkoak sortu behar izan nau. Jainkoa lehen kausa da.
Metodo Kartesiarraren Arauak
Metodoaren helburua errorea saihestea eta zientzian ezagutza ukaezina lortzea da.
- Ebidentziaren araua: Ez jotzea egiazkotzat argi eta garbi ez dakigun ezer. Presa eta aurreiritziak albo batera utzi, eta soilik arrazoimenari argi eta garbi aurkezten zaiona onartu.
- Analisiaren araua: Zailtasun bakoitza behar diren zati guztietan banatzea, hobeto konpondu ahal izateko. Ezagutzak egiazko ziurtasuna eskuratu nahi badu, soiletik hasi behar du.
- Sintesiaren araua: Ezagutzak errazenetatik konplexuenetara ordenatu behar ditugu.
- Enumerazio edo berrikuspenaren araua: Beti enumerazio osoak eta berrikuspen orokorrak egin behar ditugu, ezer ahaztu ez dugula ziurtatu arte.
Pasioak eta Askatasuna
Pasioak gogamenari eragiten dioten emozioak dira, kanpoko esperientziei esker sortuak. Askatasuna, bere ustez, nahimenak ezagutza argian oinarrituta aukeratzeko duen gaitasunean datza, emozioek kontrolatzea saihestuz eta erabaki kontzienteak hartuz.
Gorputza
Gorputza substantzia materiala da, arimaren kontrakoa. Esperientziarekin eta zentzumenekin lotzen du. Gorputzak ez du arrazoimenaren bidez ezagutzen. Gorputzak eskainitako ezagutza ez dela benetakoa ere zalantzan jarriko du.
Egia eta Nia
Filosofiaren helburua egia da. Benetako egia ziurra eta ukaezina izan behar da. Horretarako, orain arte egiazkotzat hartu duguna zalantzan jarri behar da. Lehenengo egia ziurra zalantza bera da: zalantza egiten dudala. Zalantza pentsamenduaren bidez egiten da, beraz, pentsatu egiten dudala ondorioztatzen du. Pentsatzen badut, banaiz (Cogito ergo sum). Ni substantzia pentsatzailea naiz, gorputzetik eta zentzumenetatik desberdina. Nia gure gogamenean aurkitzen da; pentsatuko ez banu, ez nintzateke existituko. Pentsatzearen prozesua adimenean gertatzen da.