Platonen Filosofia: Bertuteak, Ezagutza eta Gizarte Ideala

Filosofia eta etika2,77 KB

Platonen Filosofia

Bertuteak

BERTUTEAK

Platon K.a 427.an jaio zen Atenasen. Filosofo dualistaren filosofiaren ardatza ideien teoria da, dualismo ontologikoa azaltzen duena. Dualismo antropologikoa ere azaltzen du Platonek, pertsona arima eta gorputzean banatuz. Azkenik, arima ere zatitzen du, horren arabera gizartea banatuz.

Suminezko arimak sendotasuna duenez bertutetzat, zaintzaileekin lotzen da; irritsezko arimak neurritasunaren bertutea duenez, eskulangileekin eta arrazoizko arima, zuhurtasunaren bertutea duenez, agintari edo filosofoekin lotzen da. Pertsona bakoitzaren izaeran dagoen arimaren zati nabarienaren arabera, gure ariman bertute bat nabariagoa da.

Banatze hori bakoitzaren gaitasunaren arabera egiten da. Gizarte klase bakoitzak bere betebeharrak egiterakoan hiri zuzena lortzen dugu, oreka, armonia. Horrela sortzen da Platonentzat hiri ideala.

Herri idealaren beste ezaugarri bat Komunismo Platonikoa da, bi ezaugarri dituena: jabetza pribatua ez da existitu behar, jabetza guztia komuna da eta agintariek haien ardura eta denbora guztia gizarteari eskaini behar diete, familia izan gabe.

Herri ideala lortzea ezinezkoa zen, baina beste gizarte batzuk aztertuz, gobernu mota onak eta endekatuak ezberdindu zituen Platonek. Ontzat hartu zituen monarkia eta aristokrazia, adituak agintari baitzituzten, eta endekatutzat tirania, oligarkia, demokrazia, timokrazia.

Ezagutza

EZAGUTZA

Platon K.a. V. Mendeko filosofoa zen, Aristotelesen garaikoa. Filosofoak dualismo antropologiko eta ontologikoaz gain, dualismo epistemologikoa ere landu zuen, zentzumenen bidez eta arrazoimenaren bidez lotzen diren ezagutzak ezberdinduz.

Ezagutza mailak bereizi zituen Platonek Errepublikako Vll. Liburuan.

  • Zientzia (episteme), dialektikarekin eta goi mailako ideiarekin, ongiarekin, lotuz.
  • Pentsamendua, zientzia teorikoekin eta ideia matematiko eta geometrikoekin lotuz.
  • Sineskera, zientzia enpirikoekin eta izaki fisikoekin lotuz.
  • Irudimena, arte eta literaturarekin eta izaki fisikoen itxurekin lotuz.

Ezagutza maila horiek bitan banandu daitezke: iritzia (doxa), mundu sentigarrikoa, sineskera eta irudimena, eta adimena (noesis), ideien mundukoa, episteme eta pentsamendua.

Dialektikak, ongiaren ezagutzara garamatzan zientzia eta elkarrizketaren artea da. Hezieraren azken etapa da eta elkarrizketarako gaitasuna ematen du, ideien munduko ezagutza osoa dutenak soilik baitute gaitasun hau, ongira heldu direnak. Ideia matematikoak soilik ezagutuz, horien inguruko elkarrizketa soilik izan dezakezulako.

Dialektikoa izatean, ideiak bereizten, definitzen eta erlazionatzen, eta baita argudiatzen, kritikei aurre egiten, galdetzen eta erantzuten ere dakizu.

Deskargatu

PDF Word HTML