Aristotelesen kritika Platonen ideien doktrinari
Errealitatea (Ontologia)
Errealitatea azaltzeko orduan, Aristotelesen eta Platonen planteamenduak desberdinak dira. Platonek defendatu zuen mundu sentikorra ez dela benetako errealitatea. Aristotelesek, aldiz, errealitate substantziala eta errealitate akzidentala bereizi zituen.
Aristotelesek errealitate substantzialaren barnean sartzen ditu, alde batetik, inguratzen gaituen eta zentzumenez hautematen dugun errealitatea, lehen errealitatea edo lehen substantzia, eta bestetik, esentzia unibertsalak edo bigarren substantzia. Errealitate akzidentala da gauzaki zehatzetan bakarrik hauteman daitezkeen ezaugarriak: kantitatea, neurria, kolorea…
Izatez errealitatea den bakarra lehengo substantzia da, eta akzidenteak ez, ezen lehengo substantzian baino...