Kant eta Arrazionalismoaren Printzipioak

Filosofia eta etika11,14 KB

Descartes XVIII. mendeko arrazionalismoaren sortzailea izan zen. Berak, egia bilatzeko lehenengo egia fidagarri bat bilatu behar zela zioen, eta horretarako zalantza metodikoa erabili zuen, dena zalantzan jartzen zuen. Horrela, ondorio batera iritsi zen: zekien bakarra pentsatu egiten zuela zen, orduan bera existitzen zen: ''cogito ergo sum''. Gainera, Deskartesek hiru substantzia aurkitu zituen, autonomoak direnak: Lehenbizikoa res cogitans zen (pentsamendua dago), bigarrena res extensa (mundua materiala da), eta azkena res infinita (Jainkoaren existentziaren ideia). Lehenengo substantziatik abiatu zen berari buruzko ezagutzarekin hasteko, eta hortik beste biak deduzitu zituen.


Bestalde, Deskartesen arrazionalismoak arrazionalismoaren ezaugarri nagusiak ditu. Lehenik, giza adimenean erabateko konfiantza, egia lortzeko bide bakarra delarik. Fedeak gezurra esaten zuela eta gizakia nahasten duela zioen, eta ertaroan hainbesteko garrantzia eduki zuen fedearen eta arrazoiaren arteko oposizioan, arrazoiaren baloreak nagusitu ziren. Beste ezaugarrietako bat jatorrizko ideien existentzia izan zen. Arrazionalistek uste zuten adimenak jatorrizko ideia batzuk dituela (sinple eta ebidenteak direnak), egiaren egitura edo ideiak direnak. Jatorrizko ideia (axiorra) horiei metodo matematikoa aplikatuz, gauza batzuk deduzitu daitezke, eta hauetatik beste batzuk. Beraz, jakintzaren etxea garatuko da ezagutza guzti horiek biltzen direnean.


Horretaz gain, arrazionalistek izaera matematikoan oinarritutako egia defendatzen zuten, eta metodo axiomatiko-deduktiboa erabiliz, akatsak ekiditu eta zientzia guztiak eredu edo hizkuntza batetara eraman nahi zuten. Metafisika ere landu zuten hauek. Bestalde, gizakiaren ikuspegi dualista defendatzen zuten, hau da, gizakia bi substantzia autonomoz osatuta zegoela: gorputza edo res extensa (2. mailako papera du) eta arima edo res cogitans (benetako ni-a, pentsatze kontingentea).


Azkenik, arrazionalistek mekanizismoa defendatzen zuten, eta hau izan zen askoren paradigma zientifikoa. Mundua trena mekaniko bat bezala ulertzen zuten eta makina bat bezala funtzionatzen zuela, inolako helbururik gabe. Plubi, pribatu. Ilustrazio garaian, gizakiak adingabetasunean zituen oztopoak gainditu eta bakoitza bere kabuz pentsatzen eta erabakiak hartzen hasi behar zuen. Horregatik, beharrezkoa da askatasuna egotea, bestela gizakiak ezingo lukeelako arrazoia erabili.


Horrela, Kantek bi arrazoi mota desberdindu zituen: Arrazoiaren erabilera publikoa eta pribatua. Arrazoiaren erabilera publikoa (mugagabea eta ideala) pertsona batek jendearen aurrean egiten duena da, eta bertan pentsatzeko eta adierazteko askatasuna dauka. Pertsona bat ez badago ados legeren batekin, kritikatzeko eta aldatzen saiatzeko eskubidea dauka. Kanten esanetan, ilustrazioa eman zedin, derrigorrez erabilera publikoaren askatasuna egon behar zen.


Erabilera pribatua aldiz, pertsonak bere funtzionario lana egiten duenean egin beharreko arrazoiaren erabilera da. Erabilera honetan gizakiak ez du kritikatzeko eta adierazteko askatasunik, obeditu egin behar baitu. Kantek zioen, erabilera honek mugatua izan behar zuela, azken finean obeditu egin behar delako, legeak beti bete. Hauek aldatzen saiatu daiteke gizakia (betiere argudiatuz), baina ezingo du iraultzarik egin, obeditu beharra dauka.


''Caesar'' Kantek etika formala defendatu zuen. Etika honen arabera, ekintza garrantzitsua da baina are gehiago borondatea. Gizakiak betebehar batzuk ditu, eta hauek ez die sari edo ongilik ezarriko, baina derrigorrez bete behar dituzte. Horrela, gizakiak imperatibo kategorikoa edukiko du, hitsik eta a prioristikoa dena. Horrela formula moral hau eman zuen: ''Joka ezazu ekintzara eramaten zaituen printzipioa lege unibertsal bat balitz bezala''. Horrela, hori jarraituz, pertsona horiek ongi jokatuko dute moralaren ikuspegitik.


Horrela, Kantek moral autonomoa defendatzen zuen, esanez norberak hartu behar zituela bere erabakiak. Horregatik zioen: ''Caesar non est supra Gramaticos'', esanez Cesarrek erabaki politiko eta ekonomikoak inposatu ahal zituela, baina ez erlijioso edo moralak. Hauek norberak hartu beharreko erabakiak dira. Bestalde, moral kontuetan arrazoiaren erabilera praktikoa egin behar da, eta hau edo kontzientzia moralak denontzat berdinak direnez, moral unibertsala posible da. Gainera, lege eta moral artean talka egonez gero, legea kritikatu edo aldatzen saiatu daiteke gizakia, baina legea beti bete beharko du, eta lege juridikoa betetzen duten ekintzak moraltzat besterik ezingo dira hartu.


Azkenik, fede arrazionala defendatzen zuen, fedea arrazoiz ulertu behar dena zioen, eta sinistea moralaren printzipio hoberenak direlako. Fede arrazionaleko postulatuak Jainkoa, arima eta askatasuna dira. Ilustraziorako ideiak Arrazoiaren erabilerak gizartearen aurrerapena ekarri zuen. Arrazoi enpiriko eta analitikoa esperientziatik abiatzen den ezagutza zientifikoa da. Enpirismoaren kritikaren eta zientziaren garapenaren ondoren esperimentu eta gertakariak nagusitu ziren.


Arrazoi kritikoa, barne eta kanpo kritikan banatzen da. Barne kritikak arrazoimenaren mugak identifikatzen ditu, izan ere, Kantek beranduago azalduko zuen sentsibilitatea dela ezagutzeko muga. Kanpo kritika aldiz, arrazoia oztopatzen duen arrazoiz kanpoko gauzak kritikatzen ditu, hau da, tutoreak. Arrazoi autonomoa pentsatu eta adierazteko askatasuna da. Gizakiarentzako gidari bakarra eskuratzeko modua arrazoia baita, arlo publiko eta pribatuan ere, hortaz, SAPERE AUDE! Hausart hadi hik euk pentsatzera.


Arrazoia erabiliz aurrera joan dira zientzia eta teknikan, aurrerapen horrek natura menperatu eta ongi izate materiala ekarriko du. Gero eta askatasun gehiago, hurrunago egongo gara adingabetasuneetik (Baikortasuna). Hezkuntzaren bidez lortu behar da aurrerapen hori, izan ere, argien mendea zen, ilustratu hezkuntzaren bidez.


Arrazoiaren erabilera publikoa (pentsatzeko eta adierazteko askatasuna) errege eta gobernuek bultzatu behar dute, askatasunaren alde azalduz. Erlijioari erreparatuz, deismoa erlijiaren interpretazio arrazionala da, Jainkoari erreferentzia eginez. Ez dago frogatzerik existitzen dela, baina onartzen du, ez fedeagatik, gauzak azaldu ahal izateko baizik. Hauek postulatuak dira, egiak ezin direnak ezagutu edo demostratu. Fedeak ez du lekurik, baina arrazoimenaren araberakoa da. Proposamen morala (agindu kategoriko a prioristiko formala) ontzat eman eta baliagarria izateko arimaren existentzia onartu behar da.


Egoera naturalean gizakia etengabe gudan egongo zen, horregatik, guztien eskubideak babestu eta gehiengoaren nahia betetzeko kontratu soziala egin zuten.


Kontzientzia morala, arrazoimenaz.Kanten ustez, moralak egin beharko genukeenaz hitz egiten du; gauzak ondo edo gaizki dauden esaten digu, printzipio multzo bat da. Arrazoian oinarritua egon behar den inperatibo kategorikoa da morala. Begibistakoa da, denok ez daukagula moral berdina, baina morala guztiok daukagun gauza bat da eta Kantek moral unibertsal bat definitu nahi zuen, guztientzat baliagarria izango zena.


Morala aspaldiko erlijioan oinarritu da gehienetan, hark ematen dituen aginduak heteronomoak dira, hau da, kristautasunari erreparatuz, kristau guztientzat baliagarriak dira. Kantek argi azaldu zuen arrazoimena mundua ezagutzeko tresna bat zela, baina mugatua dago. Halaber, nola jokatu erabaki behar dugunean arrazoian oinarritutako printzipioak erabili behar dira, horrela bakoitzak bere kontzientzia morala eraikiko du. Gainera, arrazoia autonomoa da, inork inposatu ezin duen gauza bakarretakoa delako. Horrela izanda, moralaren aurka joatea inoiz zilegi izango ez zela zioen, zuk pentsatzen duzunaren aurka joango bazina, ilustrazioaren prozesuan atzera egingo zenuke, beste batek pentsatu edo agindu duena egiten hariko zinelako.


Filosofo guztiek ez zuten Kantek zioena pentsatzen. Adibide garbienak, filosofo kristauak dira. Esate baterako, Tomas Akinokoak fedea arrazoiaren gainetik zegoela zioen, hau da, lehenengo arrazoiari begiratu behar zitzaion eta gero fedeak lagunduko zion bide egokia aukeratzen. Fededunek ezin izango dute beraien moral propioa eraiki, beste baten “menpe” daudelako alegia, beraien morala ez da ez propioa ez autonomoa izango. Beren morala izaki absoluto batean oinarritzen dute, horrela arauak absoluto bihurtuz, inolako erlatibismo edo aukera ezberdinik uzten ez dutelarik.


Baina zein izan litzake bide egokia, zure kabuz pentsatu eta erreflexionatutako bidea edota dogma handi batek zuri eta beste milioika pertsonei agindutako bideari? Argi dago bakoitzak bere moral propioa eraiki beharko lukeela, inoren gidaritzapenik gabe, bestela besteen agindupean biziko gara adingabetasunean murgilduta. Norberaren morala eraikitzeko ezinbestekoa da arrazoimena erabiltzea, ezinbestekoa da askea izatea… Sapere Aude!


Printze ilustratuak arrazoiaren erabilera askea. Kant Prusian jaio zen filosofoa izan zen, XVIII. mendekoa. Berak, gauza askoren inguruko teoriak eman zituen, horien artean, arrazoiaren erabileraren ingurukoa. Honen inguruan, hau askea izan beharko litzatekeela esan zuen, horrela egunen batean garai ilustratura iristeko. Hori bultzatzeko, gobernanteek pentsatzeko eta adierazteko askatasuna eman beharko lukete.


Gizakiak autonomoa bilakatzeko bi oztopo nagusi zituen: nagikeria eta koldarkeria, eta tutoreak. Horrela, Printzearen eginkizuna hiritarrei beraien eskubide naturalak defendatzeko askatasuna ematea zen, hori bai, askatasuna ezin zen erabateko izan, gizartearen antolamendua apurtuko zelako. Gainera, askatasun hori emateak morala autonomoa izatera behartuko zuen Kantek defendatuko zuen zerbait izanik. Baina printzeak ezingo zien herritarrei moral eta erlijio kontuetan inposatu, horiek norberak hartu beharreko erabakiak direlako.


Federiko II.aren gobernuan oinarrituz, berak honakoa bultzatzen zuen: ''Pentsatu nahi duzuna, baina obeditu''.


Filosofo guztiek, berriz, ez zuten berdina pentsatu izan historian zehar. Adibidez, ertaroko filosofoek uste zuten Jainkoak eman zizkiola boterea eta eskubideak erregeari eta soilik Jainkoak berak alda zezakeela hori. Horrela, herria printzearen zerbitzuetara zegoen, eta beraien iritziz herritarrek ezin zuten iritzirik eman. Kanten teoria ezberdina eduki zuen beste filosofo bat Agustin Hiponakoa izan zen, honek egia soilik fedearen bitartez lor zitekeela uste zuelako, eta beraz, berarentzat Printzeak arrazoiaren erabilera bultzatzea pentsaezina zen.

Deskargatu

PDF Word HTML