Sofistak, Sokrates eta Platonen ideiak

Filosofia eta etika5,08 KB

Sofistak

Atenasen demokraziaren ezarpenarekin lotu dezakegu. Demokraziak hiritarren parte-hartzea bultzatzen du. FORMAKUNTZA, honen arduradunak maisu sofistak izango ditugu. Sofista izatea aditasuna eta trebetasuna izatea da. Horrela, sofista izateak jakintsuaren sinonimoa zen; aurrerantzean, sasi-jakintsua izatearen zentzua izango du.

Zergatiak:

  1. Sofistek arlo askotan jarrera eszeptikoak eta erlatibistak dituzte. Atenaseko tradizioen, erakunde politikoen eta legeen aurkakoa ikusten zen.
  2. Herria hezitzea eta gobernatzea ulergaitza zen.
  3. Emandako formakuntzarekin esandako lanpostuak ospe txarra zabalduko du.
  4. Sofisten garaiko filosofo nagusiek eureganako ezezko iritzi publikoa azaleratuko dute.

Sofisten ideiak

Eszeptizismoa eta erlatibismoa

Eszeptikoa (ezinezkoa da ezagutza arlo batean egia objektibo edo unibertsalik lortzea) eta erlatibista (gai batean subjektiboa da, norberaren ikuspuntuaren arabera):

  1. Gizakiak baditu ezagutzarako ahalmenak.
  2. Ezagutu dezakegu errealitatearen alde fisikoa, baina ezinezkoa da osotasunean ezagutzea; gizakiaren beste baldintza batzuek ezagutzan ere eragina dute. Beraz, egia unibertsal eta objektiboa lortzea ez da posible izango.
  3. Era berean eszeptizismoarekin loturik, erlatibismoa aldarrikatuko dute (dena erlatiboa).

Pragmatismo sofista

Sofistek aztergai kosmologikoak (natura aztertzea) eta teologikoak (erlijiosoak) baztertuko dituzte. Gai antropologiko ezberdinak aztertuko dituzte. Aztergai politiko eta etikoak jorratuko dira, baina helburu praktiko batekin (norberen helburua lortzeko).

Physis eta Nomos

Physis kontzeptua (naturala, berezkoa dena) eta nomos kontzeptua (arau, akordio baten ondorioa): Berez edo naturalez errealitate bat izatea ulertzen zen. Arau etikoak, legeak eta erakunde politikoak akordio baten ondorioz lortuko ditugu.

Hitzaren garrantzia

Hitzari emandako garrantzia (ez dago arma baliotsuagorik hitza baino): Hitzaren erabilera trebea ardatzezkoa da formakuntza arloan eta oinarrizko tresna helburuak lortzeko. Pragmatiko: Onartzen ditugun konozimenduak gure helburua lortzeko egiten ditugu.

Sokrates

Sokrates Platonen maisua zen eta eragina filosofia platoniarrean nabarmena da.

Egia unibertsalaren lorpena

Egia unibertsalaren eta objektiboaren lorpena maieutikaren bitartez: Egiaren bilakaera dialektikan oinarrituko da eta arrazonamendu induktiboaren bitartez lortuko du. Ondorengo faseak daude:

  1. Lehenengo fasea edo ezezko fasea: Ziurtasunak hutsak direla izango da. Errefutazio fase honetan, ironia sokratikora helduko da eta ezjakintasuna bilatzen du.
  2. Bigarren fasea edo maieutika (Oinarritzen da aldarrizketa edo dialektikan egia bilatzen).

Metodo dialektikoa

Metodo dialektikoa, induktiboa (konozimendu zehatzetik orokorrera igarotzea) eta inmanentea (arimaren barruan dagoen konozimendua): Helburu nagusia, egia unibertsal eta objektiboa lortzea da.

Ezagutzaren dimentsio innatoa

Ezagutzaren dimentsio innatoa pentsamendu sokratikoan nagusituko da: Maisu Sokrates dio bere zeregina ezer barririk irakastea ez dela, zeren ikasleak, aldez aurretik konozimenduaren edukiak baititu era inkontzientean. Ariman izandako apriorizko konozimendua kanporatzea metodo dialektikoaren bitartez. Ezagutza platoniarra ostera, aprioristikoa da baina transzendentala (EGIA=ZUZENA=ZORIONA)

Sokratesen proposamen etikoa

Sokratesen proposamen etikoa (intelektualismo morala): Etika honen helburua gizakia hezitzea da eta ongia bilatzean datza bertutea. Zuzentasuna zer den ez jakiteak zuzen ez den jokaerara daroa gaitu eta hor dago gaitzaren iturria. Ezagutzan gauzatzen da ongia eta zuzentasuna. Konozimendu maila izatea eta zuzen jokatzea loturik doaz, beraz jakintsuak zuzen jokatuko dute.

Platon

Parmenides eta Heraklito

Parmenidesek izatea (mugimendu eza) errealitatearen ezaugarri esentziala lez. Heraklitok ostera ez izatea (etengabeko mugimendua), aldakortasuna azpimarratzen du. Ontologia platoniarrean mundo sentsibleak Heraklitoren errealitatearen ezaugarri nagusia, aldakortasuna adierazten du eta Platonen ideen munduak Parmenidesen errealitatearen ezaugarri nagusia: aldakortasun eza.

Pitagorasen eragina

Ideiak eta formak errealitate materialak baino garrantzitsuagoak dira. Arimak baiezko ezaugarriak izango ditu eta Platonentzat arimaren purifikazio beharra (errenkarnazioa) izan daiteke eta Pitagorasek arimaren hilezintasuna eta aurresistentzia azpimarratzen du.

Sokratesen eragina

Sokratesen eraginez egia aurkitzeko nahia eta metodoa (maieutika) ezagutuko du eta moralean jarrera intelektualista, ongiaren ezagutza.

Deskargatu

PDF Word HTML