Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Wittgenstein: Filosofia Analitikoaren Gakoak

Filosofia eta etika3,85 KB

1. FILOSOFIA ANALITIKOAREN EZAUGARRI NAGUSIAK: Filosofiaren eginkizuna: Aztertzen duguna zatitu, osotasun baten deskonposizioa.

2. TRACTATUSA

Zein hizkuntza mota aztertzen du? Hizkuntza zientifikoa. Nolako ezaugarriak ditu? Aldaezina, a priori. Zergatik pentsa eta hitz egin dezakegu munduaz? Ikuspegi oso bat eskaintzen digu hizkuntzaren, pentsamenduaren eta errealitatearen arteko erlazioari buruz, eta erlazio horren arabera, muga berberak dituztela erakusten digu pentsalari austriarrak. Zeri esaten diogu harreman isomorfikoa? Objektu bati hura izendatzen duen izena dagokio, gertakari bati hura margotzen edo irudikatzen duen proposizioa dagokion modu berean.

3. TRACTATUSA

Noiz dauka proposizio baten zentzua = esanahia?: Natur zientzietako proposizioak...

Jarraitu irakurtzen "Wittgenstein: Filosofia Analitikoaren Gakoak" »

Heidegger, Izatea eta Zientzia

Filosofia eta etika7,01 KB

Pentsamenduaren Abiarazlea: Harridura

Pentsamenduaren abiarazlea: harridura. Zientzia izaki zehatzen batek harritzen du. Filosofia, berriz, Izateak berak. Horregatik galdetzen du “zergatik dago zerbait eta ez ezer ez?”. Filosofiaren pentsaerak ekarri du zientzia.

Identitate eta kontraesan hastapenak: gizaki bat gizaki bat da eta ezin da aldi berean tigre bat izan; a a da eta ezin da aldi berean b izan. Identitate eta kontraesan printzipio filosofikoek, Aristotelesek adieraziak, filosofia magiatik bereizi eta zientzia oinarritu dute, berriki arte bai, bederen.

Heidegger: Izatea eta Izakiak

Heideggerrek Izatea eta izakiak bereizten ditu: Izakia baden edozer da: mahaia, prozesu kimikoa, oroitzapena, internet, asintota, Big-Bang-a... Badira, izan;...

Jarraitu irakurtzen "Heidegger, Izatea eta Zientzia" »

Nietzscheren Moralak: Jaunak, Morroiak eta Botere-Nahia

Filosofia eta etika2,77 KB

Jaunen eta Morroien Moralak Nietzscheren Arabera

Hala eta guztiz ere, historian zehar, jaunen morala irauli eta alderantzikatzea lortu dute mendekoek, erlijioaren laguntzarekin (kristautasuna), eta morroien morala ezarri dute.

Nietzscheren iritziz, morroien morala jaunen aurkako amorrazioak sortutako jokabidea da.

Morroien Morala: Mendekoen Balioak

Morroien morala ekitea debekatua dutenen ezintasunetik sortzen da. Alde horretatik, ona izatea paziente eta bakezalea izatearekin lotzen da.

Morroien moralak berdintasuna bilatzen du eta zorrotz kritikatzen du ohiz kanpokoa. Gizon-emakumeen bizimodua jasangarriago egiten duten balioak goraipatzen ditu, besteak beste: gizakien arteko elkartasuna eta maitasuna.

Jaunen Morala: Indartsuen Balioak

Nietzschek...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Moralak: Jaunak, Morroiak eta Botere-Nahia" »

Nietzscheren Filosofia: Botere-Nahia eta Etengabeko Bilakaera

Filosofia eta etika2,87 KB

Aurrerago esan denez, Nietzscheren arabera, mundua etengabe aldatzen ari den zerbait da. Munduan ez dago ordenarik; ez dago gauzen etengabeko fluxua edo aldaketa mugatzen, aratzen edo kontrolatzen duen neurri edo arrazoirik. Izateen fluxu amaigabea baino ez da errealitatea, eta gizakia ere fluxu horren zati da; gizakia ere etengabe aldatzen ari da. Azken finean, errealitatea, bizia, botere-nahia baino ez da. Hau da, izatearen funtsa botere-nahia da, eta botere nahia etengabeko bilakaera da, etengabeko sorkuntza eta suntsipena.

Munduaren Izaera Aldakorra

Nolabait esatearren, mundua etengabeko norgehiagokan dauden indarren borrokalekua da, beste indar guztiak gainditzen edo menperatzen saiatzen diren indarren borrokaleku. Beraz, munduak ez du xede...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Filosofia: Botere-Nahia eta Etengabeko Bilakaera" »

XX. Mendeko Filosofia: Analitikoa, Kontinentala eta Krisia

Filosofia eta etika2,31 KB

Filosofia Analitikoa eta Kontinentala

Filosofo batzuek zientziari dioten mirespena hain da handia, ezen zientziaren metodoak analisi filosofikoari aplikatzen saiatzen baitira. Horrela sortzen da Filosofia Analitikoa, aurre egingo diona Filosofia Kontinentala deritzonari. Azken horrek ez du onartuko metodo zientifikoaren nagusitasunik arazo filosofikoak ebazteko, baina hizkuntzaren biraketa onartu behar du, eta filosofiak hizkuntzaren arazoari arreta berezia ematea nagusituko da.

Filosofia Analitikoa hizkuntza idealaren bilaketaz arduratzen da, eta Filosofia Kontinentalak Nietzschek irekitako zaurian sakontzen jarraitzen du. Hasieran Heidegger-engan eta, geroago, diferentziaren filosofoengan eta postmodernismoaren defendatzaileen artean nabaria...

Jarraitu irakurtzen "XX. Mendeko Filosofia: Analitikoa, Kontinentala eta Krisia" »

Neurritasuna, Jainkoa eta Arrazoimenaren Erabilera

Filosofia eta etika2,33 KB

Neurritasuna

Neurritasuna gizakiak behar duen bertute bat da. Harekin gorputzaren eskakizunak (grinak) eta arrazoimenaren beharrak orekatzen ditu. Liberum arbitriuma orekatzen laguntzen du, borondatea sendotzen du. Arima gorputzaren menpekotasunetik askatzen du. Jainkorako bidean, zorionerako bidean laguntzen du.

Jainkoa

Izaki gorena, ongi gorena, goi neurria, munduaren kreatzailea (maitasunezko eta borondatezko ekintzaz), betierekoa, mugagaitza. Beharrezkoa da. Bere kabuz existitzen den izaki bakarra da. Bakuna, beregan esentziak eta existentziak bat egiten dute. Orojakile, ahalguztidun, betiereko, perfektu justua... Ongi gorena denez, gizakiaren eginkizuna eta joera bizitzan zehar beregana itzultzea da.


Arrazoimenaren Erabilera Publikoa eta Pribatua

Kant...

Jarraitu irakurtzen "Neurritasuna, Jainkoa eta Arrazoimenaren Erabilera" »

Enpirismoa: Locke, Hume eta Ezagutzaren Mugak

Filosofia eta etika2,09 KB

1.3. Enpirismoa Locke-rengandik Hume-renganaino: Ezaugarri Nagusiak

1. Ezagutza guztiak esperientzian hasten dira

Zuzeneko behaketan ezagututakoari deitu zioten esperientzia: nahiz kanpoko objektu sentikorretakoa (kanpoko esperientzia edo sentipena) izan, nahiz psikearen barruko operazioak (barne-esperientzia edo hausnarketa). Esperientzia, beraz, pertzepzioa da.

Lehenengo tesi hori onartzeak jatorrizko ideien existentzia ukatzera behartzen du, eta Humek erabat ukatu egin zituen. Haren ustez, adimenean dauden ideia guzti-guztiek pertzepzioetan dute jatorria eta «adimena ez da bere kabuz ideia originalik sortzeko gai».

2. Gizakiaren ezagutza ez da mugagabea, esperientziak ere mugak baititu

Bigarren tesi hori ere Arrazionalismoaren kontrakoa da:...

Jarraitu irakurtzen "Enpirismoa: Locke, Hume eta Ezagutzaren Mugak" »

Arrazoimen Autonomoa Filosofian: Agustin eta Kant

Filosofia eta etika2,56 KB

Termino filosofikoetan, arrazoimen autonomoa izatea norberak erabakitzeko duen ahalmena eta subjektua izateko gaitasuna da. Historian zehar hainbat filosofok arrazoimenaren inguruan dihardute, hainbat galdera planteatuz: arrazoimena autonomoa izan behar da? Izan al da benetan arrazoimena autonomoa?

Agustinen Askatasuna eta Heteronomia

Agustinentzat, gizakia askea da erabaki ahal duelako. Horrela, gizakiak, Jainkoak sortuak izanik, Harenganako joera izan behar du. Hau da benetako askatasuna Agustinentzat. Gizakiak ongirako joera izan behar du, eta gizakiarentzat ongi hori Jainkoa da. Jainkoa zerbitzatzen duenean aske izango da, eta zoriontasuna lortuko du.

Agustinen jarrera aztertzen badugu, ikusten dugu nola Jainkoarenganako joera izateak ziurtasuna...

Jarraitu irakurtzen "Arrazoimen Autonomoa Filosofian: Agustin eta Kant" »

Haitzuloaren Mitoa eta Matrix Pelikula

Filosofia eta etika2,58 KB

Haitzuloaren Mitoa Platonek Errepublikako VII. liburuan gauzatutako azalpen alegoriko bat da, gizakia ezagutzarekiko duen egoerarena. Platonek bi munduen izatearen bere teoria azaltzen du:


→ Mundu sentikorra (zentzumenen bidez ezagutzen duguna). Bertan objektu fisikoak eta irudiak daude, hauek ez-perfektuak, iraungikorrak, aldakorrak eta anitzak dira.


→ Ideien mundua (arrazoimenaren bitartez lortzen dena) bertan ideiak eta zenbakiak daude, hauek perfektuak, hilezkorrak, aldaezinak eta bakarrak dira. Platonek bere mitoan, haitzulo bat deskribatzen du, bertan jaiotzez katez preso dauden gizaki batzuk daude. Gatibu, ihes egin ezinik horma bati begira bizi dira. Hauen atzean korridore bat dago, bertan su bat eta azkenean, haitzuloaren irteera,...

Jarraitu irakurtzen "Haitzuloaren Mitoa eta Matrix Pelikula" »

Fedea eta Arrazoimena Akino-ren Filosofian

Filosofia eta etika2,42 KB

Aristoteles berrezagutzeak garrantzi handia eduki zuen Erdi Aroan. Ordura arteko arrazoiaren eta sinesmenaren arteko arazoari buruzko iritzia aldatu egin zen: gertakari hori aristotelismoari esker posible izan zen. Tomas Akinokoa filosofiaren arrazionaltasuna eta sinesmenaren fedea elkartu beharra zegoela ohartu zen. Filosofia horrek teologiari laguntzen dio, haren morroi bihurtu gabe. Berritze hori, batez ere, Santo Tomasek egin zuen.

Aristotelismoaren Eragina

Aristotelismoan ezagutza esperientziatik hasi behar da ezagutzen, giza adimena materiari loturik baitago eta arrazoi-bideak zentzumenekin harremanetan baitaude. Behetik gora ibili behar da, bada, behe-ezagutzatik beste goragoko ezagutza mailetara iritsi nahi bada. Bide horretatik joan...

Jarraitu irakurtzen "Fedea eta Arrazoimena Akino-ren Filosofian" »