Ezagutza: Iturriak, Motak eta Zientziaren Bilakaera
Zer da jakitea? Zentzu zabalean, jakitea errealitatearekin harremanetan jartzea da, hura bereizi eta ulertzeko. Hau da, labur esanda, jakitea errealitatea aztertzea da.
Jakintza iturriak. Bi jakintza iturri daude: sentikortasuna eta arrazoimena. Sentikortasunak gauzei buruzko oinarrizko esperientzia ematen du, eta esperientzia eta arrazoimena nahasian gertatzen dira beti. Hainbat esperientzia mota desberdin bereizten ditugu. Indukzioa zerbait orokortzea da, eta dedukzioa, berriz, premisa batzuetatik ondorioak ateratzea (adibidez, gizakiok hilkorrak gara).
Jakintza motak:
- Arrunta edo ohikoa: eguneroko esperientzian oinarritua, ez du sistematikoa izan nahi eta aurreiritziez josita dago.
- Zientifikoa: ezagutza sistematikoki antolatuta, zergatia azalduz,