Platonen Arima eta Dualismo Ontologikoa

Filosofia eta etika2,45 KB

Platon (Gorputza eta Arima)

Platonen iritzian, gizakiak bi osagai ditu: arima eta gorputza. Arima jainkozkoa, betierekoa eta hilezina da. Platonen arabera, arimak hiru zati ditu, bakoitzak bere zeregina betetzen duena:

Arimaren Hiru Zatiak

  • Zati arrazionala: Gizakiaren goi-mailako gaitasuna da. Buruan kokatzen da eta gurdigidariak ordezkatzen du. Gogamenaren funtzioak betetzen ditu, pentsamendua eta nahimena.
  • Zati oldarkorra: Sentimenduetatik sortzen den gogoa bideratzen du, gaitzespena, mendekua, ausardia edo koldarkeria adibidez. Bihotzean datza eta zaldi zuria ordezkatzen du.
  • Zati irritsua: Bizirik irauteko sena, otorduen plazera, mina eta bestelako nahierak ditu sentimendu. Soinean edo sabelean kokatzen da eta zaldi beltza da haren ordezkaria.

Hiru arima-zati hauetan nagusia zati arrazionala da, gainerakoei nagusitu behar baitzaie, mendean hartuz. Arrazoizko zati hau hiltzen ez den bakarra da. Zati oldarkorrak eta irritsuak gizakiaren alderdi sentikorra eskaintzen dute.

Dualismo Ontologikoa

Platonek uste zuen balio absolutuak (ausardia, maitasuna, zuzentasuna eta edertasuna) existitzen direla. Hori justifikatzeko, benetako errealitatea dela azaldu behar da. Bere ustez, zentzumenen bidez hautematen dugun mundu fisiko-materiala etengabe mugitzen eta aldatzen ari da. Mundu sentikorretako gauza guztiak materiagabeak dira, horregatik bizidunak hiltzean sorrarazten duten ideia betikoa eta aldaezina da. Zerbait definitzean soilik komunak diren ezaugarriak hartzen dira. Honen ideiak ez dira asmazioak, eredu aldaezinak eta perfektuak baizik, benetako errealitatea. Mundu fisikoko gauza guztiak ideien munduan hartzen dute parte, benetako munduaren formen kopiak baitira. Demiurgok, mundua sortu zuena, alde batean materia zeukan eta bestean materiari forma emateko idei multzoa. Moralgintza eta estetikaren ideia unibertsala ikertzeko grina azaldu zuen. Zenbait mailatako idei multzoak daudela adierazten du, hierarkia osatzen dutenak. Ideiak betikoak, bakarrak eta aldaezinak dira.

Ideien Ezaugarriak

  1. Arrazoiaren ezagugaiak dira. Filosofia arte utzi behar da zentzumenetatik benetako ideiak ulertzeko.
  2. Zentsumenez jasotzen ditugun gauzei zerbait iritzeko erreferentzia-puntuak ditugu ideiak.
  3. Ideiak objektu naturalaren zergatiak dira.

Laburbilduz, teoria honek bi mundu daudela dio: mundu fisikoa eta ideien mundua.

Deskargatu

PDF Word HTML