San Agustin: Dualismoa, Bekatua, Askatasuna eta Bi Hiriak

Filosofia eta etika3,55 KB

Dualismo Antropologikoa

San Agustinek, Platonek bezala, gizakia arima hilezkor eta gorputz hilkorrez egina dagoela uste zuen. Arima gorputzaz baliatzen da eta bizitza ematen dio gorputzari. Gorputzak ezin dio gain hartu arimari. Arima bizitza-printzipioa da eta ezin daiteke hil.

Arimaren Sorrera: Bi Teoria

Arimaren sorrerari buruz bi teoria defendatu zituen Agustinek, baina ez zituen argi:

  • Tradukzionismoa: Hasieran defendatu zuen. Honen arabera, arima pertsona bakoitzaren gurasoek sorturikoa da. Horrela, bekatua transmititu egiten da.
  • Krezionismoa: Geroago defendatu zuen. Jainkoak banan-banan eta zuzenean gorputz bakoitzerako sortzen dituela arimak alegia.

Bekatua eta Salbazioa

Agustinentzat gizakia bekataria da eta bekaturako joera du, aukeramenaren edo Liberum Arbitrium-en ondorioz. Sokratesek oker jokatzearen zergatia ezjakintasuna zela zioen eta oker ez jokatzeko eskola edo heziera erabili behar zela. San Agustinen ustez, bekatua bekatariak garelako egiten dugu. Gorputzak arima menpean duenez (arima preso dago), bekaturako joera dago.

Hori dela eta, gizakia ezin da bere indar hutsez salbatu, nahimena gorputzak menderatzen duelako. Salbaziorako Jainkoaren graziaren beharra dugu (Salus extra ecclesiam non est, ez dago salbaziorik Elizatik kanpo). Eliza katolikoan sakramentuak egin beharra dago.

Honen aurka Pelagianismoa dago, aukeramenak gaizki aukeratu badezake ondo ere aukeratu dezakeela uste duelako. San Agustinentzat, ordea, beti aukeratuko dugu gaizki gure kabuz.

Askatasuna

Gizakiak zuzen jokatzeko, Jainkoaren grazia behar duela dio San Agustinek. Gizakia askea izan dadin, borondatez onartu beharra dago Jainkoaren nahimena. «Libre izango zara Jainkoaren zerbitzari baldin bazara».

Jainkoa zerbitzatzen duena askea izango da, ongia ezagutu nahi duelako (ongia Jainkoa da). Jainkoarengandik urruntzen dena esklaboa izango da (Servus Dei, Jainkoaren zerbitzari).

«Ona izango bazina zure borondatea askea litzateke, askea izango zara zerbitzari bazara, bekatutik aske, justiziaren zerbitzari».

Estatua eta Eliza

Zeruko Hiria eta Lurreko Hiria

Zeruko Hiria (Amor Dei) eta Lurreko Hiria (Amor Sui) hiri mistikoak dira; ezin dira Eliza edo Estatuarekin identifikatu. Estatuaren helburua Pax Temporalis lortzea da, eta Elizaren helburua Pax Aeterna lortzea.

  • Pax Temporalis (Estatuaren zeregina): Ongizateaz arduratu behar da. Gizarteko ongia, ordena, lege justuak, etab. lortzea.
  • Pax Aeterna (Elizaren zeregina): Eliza arima eta espirituez arduratu behar da.

Ondasunen Erabilera

San Agustinentzat ondasunak beharrezkoak dira eta ez zaie uko egin behar. Ondasun hauek neurriz erabili behar dira, eta ezin da ondasun eta desio gabe bizi. Beharrezkoak dira, baina ez dira absolutizatu behar. Ondorioz, absolutua ez dena ez da absolutizatu behar.

Zeruko Hiriko hiritarrak munduko hiritarrak dira, Munduan daude. Ondorioz, munduko ondasunei ez zaie uko egin behar, neurriz erabili behar dira absolutizatu gabe, ondasunek bakarrik ez dutelako zoriontasuna ematen. Ondasunak bitartekotzat erabili behar dira, Zeruko Hiriko hiritarrek egiten duten bezala.

Deskargatu

PDF Word HTML