Descartes eta Arrazionalismoa: Oinarrizko Kontzeptuak
Arrazionalismoaren Ezaugarri Orokorrak
Filosofoak bi korrontetan banatzen ziren: arrazionalistak eta enpiristak. Descartes arrazionalismoaren aita da.
Ezaugarriak:
- Arrazoimena gizakion ahalmen ezagutzaile nagusia da: arrazoimenak errealitateari buruzko ezagutza baliozkoa eta egiazkoa ematen digu.
- Egiaren irizpidea: arrazoimenaren jarduera ezin du inolako instantziak mugatu. Jainkoaren ordez, arrazoimena da egiari buruz epaitu behar duena.
- Zentzumenen ezagutza gutxietsi: zentzumenek okerrera eramaten gaituzte. Haien ezagutza oso mugatua da, eta ezinezkoa da horietan oinarritutako ezagutza unibertsala izatea.
- Munduaren arrazionaltasuna aldarrikatu: gertatzen den orok arrazoimenak aurkitu dezakeen azalpena du.
- Gizakiok jatorrizko ideiak dauzkagu: hauek