Askatasuna Kant-en arabera: Erabilera Publikoa eta Pribatua
Kant: Askatasuna Erabilera Publikoan eta Pribatuan
Kantek dio, erabilera publikoan askeak izan gaitezkeela, edozein desadostasun izanez gero, publikoaren aurrean desadostasun hori arrazoitu ahal dugula. Aldiz, erabilera pribatuan, guztiz alderantzizkoa da. Gizakia ezin da askea izan, gauzak mugatuak ditu, hau da, goitik datozkion arauak bete egin behar ditu bai edo bai, bete ezean, ondorioak izango dituela badakielako.
Adibideak eta Aplikazioak
Apaiz batek, adibidez, elizak esaten duena bete behar du, eta berak badaki eliza batean neska eta mutil bat bakarrik ezkon daitezkeela, sexu desberdineko bi pertsona, elizak hori esaten duelako. Baina publikoan, apaiza horrekin desados badago, sexu bereko bi pertsona elizatik ezkontzeko aukera izateko proposamena egin dezake.
Guztiok dakigu lege bat bete behar dugula, gure ofizioan edo beste edonon goitik datorren legea bete egin behar dela. Irakaskuntzaren kasuan adibidez, LOMCE-ren kontra egon gaitezke, ez zaigulako irakasteko modu hori gustatzen baina badakigu gustatu ez arren Madrileko gobernutik heltzen den gauza bat denez, obeditu egin behar dugula. Aldiz, publikoan gure desadostasunak aurkeztu ditzakegu, honen kasuan LOMCE-ren kontrako manifestazioak eginez.
Arrisku Potentzialak
Beste aldetik, Kantek planteatzen duen hau, arriskutsua ere izan daiteke. Izan ere, Eichmann funtzionario naziak bere beharra bete ez ezean (bere kasuan trenak antolatzea juduak, homosexualak… kontzentrazio esparruetara eroateko) hil egingo zutela bazekien, horregatik nahiz eta desados egon Hitlerrek edo beste goi kargu batekoak esandakoa bete behar zuen. Askotan edo gehienetan, ondorioak jaso baino nahiago dugulako esaten digutena bete.
Iritzia eta Gogoeta
Nire iritziz, beharrezkoa da legea betetzea eta goitik datorrena egitea, baina ez beti. Lanaren kasuan, adibidez, beldur garelako ezetz esan ezkero lanik gabe geratzea eta beste lanik ez aurkitzea horregatik denari bai esaten diogu eta listo. Baina nik uste dut gauza askotan gure iritzia eman beharko genukeela, eta guk benetan uste duguna egin. Ni Eichmann izango banintz eta benetan juduak hil nahi izango ez banituzke, niri hiltzea nahiagoko nuke, azken finean sufritu besterik ez duzulako egiten jakinda judu horiek hil egingo direla eta zu horrekin desados egon.