Platonen filosofia eta bere ideien inguruko hausnarketa

Filosofia eta etika2,73 KB

K.a. V. mendean jaiotako filosofo honek, izatearen teoriari garrantzi handia eman zion. Horretarako, benetako errealitatea eta zentzumenetatik jasotakoa alderatu eta azaldu zituen.

Teoriaren oinarriak

Teoria hori benetako ideiak (esentziak) atzeman eta ulertzean oinarritzen da. Horretarako, ideiak hierarkizatzen ditu, Ongia mailakatze horren punturik gorenean jarriz.

Gobernu filosofikoa

Platonen iritziz, ezagutza gorena lortzen duenak soilik gobernatu dezake hiri bat. Beraz, gobernari filosofoak hiritarren artetik egokiena izan behar du, botere-gose (handikeria) izan gabe.

Platonen ikuspegia emakume eta demokraziari buruz

Gainera, Platonek emakumeen alde egiten du, agintaritza politikoa eskuratu dezaketela esanez. Hala ere, bere sistema politikoan adimen-gaitasun handiko pertsonak soilik goberna dezaketenez, ez dator bat demokraziarekin. Hiritarrei gobernatze-aukera deuseztatzen die.

Gizarte-klase altuenak eta estatuaren rola

Ez du pribilegio hori soilik deuseztatzen; goi-mailako gizarte-sailek ez dutela ondasunik behar (bizitzeko beharrezkoak soilik) eta familia-bizimoduari uko egin behar diotela dio, traba besterik ez delako. Horrela, estatuak erabakitzen du nolako bikoteak sortu eta haien semeak nola hezi.

Alde batetik, ados nago Platonekin agintaria prestatuena izan behar denaren ideian, estatua zuzen goberna dezan. Nahiz eta uste dudan gaur egungo agintari gehienek ez dutela hori betetzen, eta interes propioak lortzeko baino ez dutela gobernua nahi.

Baina bestalde, uste dut estatuak ez zela familiarteko kontuetan sartu behar, gizakiok ere geure askatasuna eta eskubideak izan behar ditugun aldetik.

Demokraziaren egungo egoera

Oraingo politikarekin jarraituz, pentsatzen dut herritarrek beraien agintaria aukeratzeko eskubidea izan behar dutela, demokraziaren oinarrietako bat delako. Baina jadanik ez nago ziur oraingo demokrazia benetakoa ala gezurrezkoa den.

  • Agintariak aukeratzeko eskubidea badaukagu, baina aukeratu ondoren ezin dugu parte hartu hartzen dituzten erabaki askotan.
  • Erabakiak soilik beraien onurarako hartzen dituzte, hiritarrekin pentsatu gabe.
  • Alderdi-politikoek demagogia erabiltzen dute botoak eskuratzeko: hiritarrek entzun nahi dutena esaten dute, beraien nahiak beteko dituztela agintzen dute, hartuko dituzten erabakiak plazaratzen dituzte, baina azkenean, boterera iristean, ez dute ezer betetzen.

Egia esatea baino garrantzitsuagoa bihurtu da entzuleek nahi dutena esatea. Nire ustetan, bide honetatik segituz, demokrazia gero eta gehiago usteltzen joango da, azkenean tirania antzekoa bilakatuz.

Deskargatu

PDF Word HTML