Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Marx eta Nietzsche: Alienazioa eta Kristautasunaren Kritika

Filosofia eta etika2,83 KB

1. Marxen alienazio ekonomikoa: Oinarria eta ezaugarriak

Marxen ustez, munduko historiari begiratuta, gizakiok beti ekonomikoki alienatuak egon gara: esklaboa, serboa eta, bere garaian, langilea. Honek esan nahi du langileak ez direla bere buruen jabe, ez dira haien izaeraren nagusi. Alienazio mota asko zeuden, baina Marxentzat nagusiena lanarena (ekonomikoa) zen. Egoera ekonomiko kapitalistan (filosofoaren garaia), langilea gauza bihurtu da, izaera eta askatasuna galdu egin du. Kapitalismoaren garaian, kapitalistak gutxi batzuk dira, baina oso aberatsak, eta gainontzeko gizartea, hauen negozioetako langileak izango direnak, kontrolatzen dituzte. Esan genezake ia euren arimen jabe direla. Hauek ez dute beste erremediorik izango eta kapitalisten...

Jarraitu irakurtzen "Marx eta Nietzsche: Alienazioa eta Kristautasunaren Kritika" »

Darwin, Marx eta Nietzsche: Pentsamendu Modernoaren Eragile Nagusiak

Filosofia eta etika2,84 KB

Charles Darwin eta Hautespen Naturalaren Teoria

Charles Darwinek eboluzioaren teoria formulatu zuen, “Espezieen jatorria hautespen naturalaren bidez” liburuan. Kopernikoren ondoren, Darwinek esandakoak jaso zuen gizarteak kolperik handiena: Jainkoak ez gaitu sortu, gizakia aurreko espezieen eboluzioaren emaitza da.

Darwinen teoriak aldaketak ekarri zituen eta hainbat ideiaren aurka zegoen:

  • Ez du naturatik kanpo dagoen eta bere buruaz kontziente izatera heldu behar den Jainko bat behar mundua azaltzeko.
  • Aristotelesen aldakortasunaren aurka, espezieak banan-banan sortzen direla eta aldaezin eta perfektu direla dioen ideiaren aurka zegoen.

Gizakiaren historia errealista bat proposatu zuen lehenengoa izan zen. Gizakiak eguneroko biziraupenerako...

Jarraitu irakurtzen "Darwin, Marx eta Nietzsche: Pentsamendu Modernoaren Eragile Nagusiak" »

Berpizkundea, Zientzia Iraultza eta Ilustrazioa: Gizarte Eraldaketa

Filosofia eta etika2,28 KB

Berpizkundea eta Zientzia Iraultza: Ezaugarri Orokorrak

Gizartearen Eraldaketa, Antropozentrismoa eta Zientzia Iraultza

Berpizkundea Erdi Aroko pentsamoldearen aurkako kultura mugimendua da. Berpizkundearen ideiak azkar zabaldu ziren inprenta asmatu zelako. Berpizkundeak gizakiaren aldeko aldarria egin zuen. Gizakiari buruzko eztabaida piztu zuten Amerikan topatutako kultura berriek. Berpizkundeak pentsamendu klasiko greziar-erromatarra eta jatorrizko kristautasuna berreskuratu nahi izan zituen.

Zientzia Modernoaren Sorrera

Garai horretan iraultza zientifikoa abiatu zen: zientzia modernoaren sorrera. Koperniko, Kepler eta Galileok hasi zuten, gero Newtonek heldutasunera eraman zuen zientzia. Zientzia berriak geozentrismoa alde batera utzi zuen,...

Jarraitu irakurtzen "Berpizkundea, Zientzia Iraultza eta Ilustrazioa: Gizarte Eraldaketa" »

Berpizkundea, Zientzia Iraultza eta Descartesen Arrazionalismoa

Filosofia eta etika3,29 KB

Berpizkundea eta Zientzia Iraultza

Ezaugarri Orokorrak: Gizartea, Antropozentrismoa eta Zientzia

Errenazimentuak bizikidetza politikoari ikuspegi berri bat eman zion, erlijioa eta zientziarekin batera, eta hori Aro Modernoaren oinarria izan zen. Europako mugimendu kulturala, XV. eta XVI. mendeetan, gertakari eta aldaketa garrantzitsuek markatu zuten.

Erdi Aroan zentzu erlijiosoa galdu egin zen, aldaketa politiko, sozial eta ekonomiko handiak sortuz. Feudalismotik hasierako kapitalismorainoko sistemak agertu ziren, boterea diruaren menpe zegoelako. Eliza Katolikoaren haustura gertatu zen, Luteroren Erreformaren ondorioz. Horrek Elizaren Kontrarreforma eta Inkisizioaren agerpena ekarri zituen. Baina, boterea mantentzeko saiakera egin bazuten ere,...

Jarraitu irakurtzen "Berpizkundea, Zientzia Iraultza eta Descartesen Arrazionalismoa" »

Gizakia: Izaki Arrazionala eta Soziala?

Filosofia eta etika2,33 KB

Izaki Arrazionala?

"Gizakia logosa duen animalia da". Logosa "arrazoimen" gisa itzultzen da, baina "hitza" eta "hizkuntza" ere esan nahi du. Logosa izateak goi-mailako egiten du, edozein animaliaren gainetik.
Arrazoimena gizakiak duen gaitasun bat da, berez. Gaitasun arrazionalak dituen animalia bat existitzeak duen garrantzia hutsala da unibertsoaren handitasunaren testuinguruan.
Nietzschek uste du gizakia "animalia fantastikoa" dela; hots, gizakiaren oinarrizko bulkada irudimena da, fantasia. Bulkada horren indarra hain handia izanik, fikzioak asmatzera garamatza, gero errealitateak eta egiak balira bezala sinesten ditugunak.
Benetan da gizakia, soilik edo batez ere, arrazoimena? Aldakortasun horren aurrean, azpimarratu behar da:
  • Humeren arabera,
...
Jarraitu irakurtzen "Gizakia: Izaki Arrazionala eta Soziala?" »

Ilustrazioa: Ezaugarriak, Arrazoia, Aurrerapena eta Askatasuna

Filosofia eta etika2,44 KB

Ilustrazioa

Ilustrazioa:

  • Ilustrazioaren Aroa Ingalaterrako iraultzarekin hasi (1688) eta Frantziako Iraultzarekin amaitzen da (1789).
  • Ilustratuek:
    • Konfiantza eta fedea dute zientzia berrietan.
    • Autoritateari eta naturaz gaindikoari eraso egiten diete.
    • Arrazoi autonomoaren alde egiten dute.
    • Gizadiaren aurrerapena zientziarengandik etorriko dela uste dute.

Argien Mendea

  • “Argia” kontzeptua erabiltzen da askapenaren sinbolo modura: Erdi Aroa atzean gelditu da eta aro berria aldarrikatzen dute Ilustratuek.
  • Adimenari eta arrazoiari esker, gizakia ilundegitik argitara aterako da.

Ilustrazioaren ezaugarri nagusiak

Arrazoi eredu berria

  1. Esperimentuak eta gertakariak nagusitzen dira.
  2. Arrazoimenaren azterketa gainditzen ez duena ez da onartzen (tradizioa, autoritatea,
...
Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa: Ezaugarriak, Arrazoia, Aurrerapena eta Askatasuna" »

Tomas Aquinokoa: Fedea, Arrazoimena eta Jainkoaren Existentzia

Filosofia eta etika11,52 KB

Tomas Aquinokoa

Fedea eta Arrazoimena

Erdi Aroan Aristoteles berrezagutzeak garrantzia handia zuela zioen Tomas Aquinokoak, izan ere, ordura arteko arrazoiaren eta sinesmenaren arteko arazoa konpondu zen aristotelismoari esker. Tomasek zioenez, filosofiaren arrazionaltasuna eta sinesmenaren fedea elkartu egin behar ziren, eta honek teologiari laguntzen dio, haren morroi bihurtu gabe. Aristotelismoan, ezagutza esperientziatik hasi behar da eraikitzen, izan ere, giza adimena materiari lotuta dago, eta arrazoi bideak zentzumenekin harremanetan daude. Beste modu batera esanda, behetik gora ibili behar da; behe ezagutzatik, goragoko ezagutzara. Jainkoaz zerbait jakin nahi badugu, bide hau jarraitu behar da, izan ere, sinesmena goi argiz eratutako...

Jarraitu irakurtzen "Tomas Aquinokoa: Fedea, Arrazoimena eta Jainkoaren Existentzia" »

Descartesen Sistema Metafisikoa: Cogito, Jainkoa eta Mundua

Filosofia eta etika3,38 KB

Descartesen Sistema Metafisikoa

Pentsamenduak ideiak pentsatzen ditu, ez gauzak. Ideiak gauzen irudipenak dira, baina gauzak ez daude inola ere pentsamenduan. Pentsamendutik kanpoko errealitatera ez gara iristen, eta norberaz bakarrik egon gaitezke ziur. Ideiek ezin dute gezurretako deus eduki beren baitan. Akatsa judizioak egitean bakarrik sor daiteke. Gure zentzumenek adimenetik kanpoko errealitaterik jaso dezaketela uste izatea oso zaila da eragozten. Munduari buruzko ideietan ez dago berez gezurrik, baina huts egingo dugu ideia horiei pentsamendutik kanpoko errealitate bat dagozkiela badiogu. Idealismo filosofikoaren hasieran, pentsamenduak ideiak pentsatzen ditu; pentsamendutik kanpoko errealitatea ez dugu ezagutzen.

Cogitoaren Ebidentziatik

...
Jarraitu irakurtzen "Descartesen Sistema Metafisikoa: Cogito, Jainkoa eta Mundua" »

Platon: Biografia, Filosofia eta Gizarte Ikuspegia

Filosofia eta etika5,48 KB

Datu Biografikoak eta Testuinguru Historikoa

Platon Atenasen jaio zen K.a. 427an, bertako familia noble batean. Garai haietan, hainbat gerra zeuden, Atenas beherakada sakon batean zegoen, eta demokratizazio prozesuan murgilduta zegoen. Amak Periktione zuen izena, eta aita, berriz, Ariston. Bi anai zituen: Glauko eta Adimanto. Platonek, Perikles agintariarekin, arteak eta letrak ikasi zituen. Geroago, Sokratesekin benetako jakinduriaren bidea ikasi zuen. Platon familia aberatsekoa zenez, Platoni goi mailako familien heziketa eman zitzaion, eta karrera militarraren oinarrizko hezkuntza jaso zuen. Peloponesoko gudan borrokatu zuen. Platonek Sokratesen jakinduria bereganatu zuen, baina, geroago, maisuari heriotza zigorra ezarri zitzaion atzerriko...

Jarraitu irakurtzen "Platon: Biografia, Filosofia eta Gizarte Ikuspegia" »

Errealitatearen Kontzeptua Filosofian

Filosofia eta etika2,78 KB

Errealitate Substantziala

Errealitatea muin-muinean zer den jakitea, horixe da ikuskera honen helburua. Zerbait itxura hutsetatik haratago, hura zertan datzan esplikatzea da helburua. Horrek eraman zituen lehenbiziko filosofoak errealitatea naturarekin identifikatzera. Munduko gauza guztien sorburua da natura, eta aldaketak gorabehera, bere horretan beti berdin irauten duela uste zuten.

Parmenidesen Ikuskera

Errealitatea zer den jakin-minak bultzatuta, Parmenidesek adierazi zuen izatea bera dela irauten duena. Filosofo honen iritziz, gauza guztiak izatean egiten dute bat. Horregatik, gogora dakargun edozer gauzak izatea duenez, gizakiok ez gara ez-izatea pentsatzeko gai.

Platonen Ideien Teoria

Platonek esan zuen garrantzi ontologiko handieneko errealitateak...

Jarraitu irakurtzen "Errealitatearen Kontzeptua Filosofian" »