Ilustrazioa: Ezaugarriak, Arrazoia, Aurrerapena eta Askatasuna

Filosofia eta etika2,44 KB

Ilustrazioa

Ilustrazioa:

  • Ilustrazioaren Aroa Ingalaterrako iraultzarekin hasi (1688) eta Frantziako Iraultzarekin amaitzen da (1789).
  • Ilustratuek:
    • Konfiantza eta fedea dute zientzia berrietan.
    • Autoritateari eta naturaz gaindikoari eraso egiten diete.
    • Arrazoi autonomoaren alde egiten dute.
    • Gizadiaren aurrerapena zientziarengandik etorriko dela uste dute.

Argien Mendea

  • “Argia” kontzeptua erabiltzen da askapenaren sinbolo modura: Erdi Aroa atzean gelditu da eta aro berria aldarrikatzen dute Ilustratuek.
  • Adimenari eta arrazoiari esker, gizakia ilundegitik argitara aterako da.

Ilustrazioaren ezaugarri nagusiak

Arrazoi eredu berria

  1. Esperimentuak eta gertakariak nagusitzen dira.
  2. Arrazoimenaren azterketa gainditzen ez duena ez da onartzen (tradizioa, autoritatea, aurreiritzia, superstizioa) eta arrazoiaren autokritika egiten da.
  3. Arrazoia da gizakiaren gidari bakarra, ez ezagutza arloan soilik baizik eta beste arlo guztietan, publikoan eta pribatuan.

Aurrerapena

  • Aurrerapen zientifiko-teknikoek munduari buruzko ikuskera baikorra ematen diete ilustratuei. Hori dela eta, uste dute:
    • Historia gizakien perfekziorantz daraman bidea dela.
    • Arrazoiaren bidez, natura menderatu eta gizadiaren ongizate materiala eta zoriontasuna lor daitekeela.

Erlijio arrazoiduna (deismoa)

  • Erlijioaren interpretazio arrazionala egiten dute: gizakiak ezin du Jainkoa ezagutu eta Jainkoa berbera da erlijio guztietan.
  • Ez dute errebelazioa onartzen, ezta mirariak ere, antinaturalak eta irrazionalak direlako.

Askatasuna

  • Pentsamendu askea eta adierazpen-askatasuna.
  • Askatasunaren bidez, gizakiek burujabetasuna lortzen dute.
  • Kantentzat erlijio-inposizioa da kaltegarriena. Bere ustez, erregeak herritarren erabakiak errespetatu behar ditu erlijio-kontuetan.

Kanten pentsaera

  • Historiari eta giza ekintzei buruz: Historiaren bilakaera kontraesankorra edo zentzugabea badirudi ere, naturak badu plan ezkutu bat, xedea eta ordena ematen dizkiena historiari eta gizakien ekintza libreei.
  • Gizakiaren naturari buruz: Alde batetik, gizakiak taldea behar du eta kidetasuna agertzen du. Bestetik, berekoikeria eta botere-nahia aseezina agertzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML