Descartesen Sistema Metafisikoa: Cogito, Jainkoa eta Mundua

Filosofia eta etika3,38 KB

Descartesen Sistema Metafisikoa

Pentsamenduak ideiak pentsatzen ditu, ez gauzak. Ideiak gauzen irudipenak dira, baina gauzak ez daude inola ere pentsamenduan. Pentsamendutik kanpoko errealitatera ez gara iristen, eta norberaz bakarrik egon gaitezke ziur. Ideiek ezin dute gezurretako deus eduki beren baitan. Akatsa judizioak egitean bakarrik sor daiteke. Gure zentzumenek adimenetik kanpoko errealitaterik jaso dezaketela uste izatea oso zaila da eragozten. Munduari buruzko ideietan ez dago berez gezurrik, baina huts egingo dugu ideia horiei pentsamendutik kanpoko errealitate bat dagozkiela badiogu. Idealismo filosofikoaren hasieran, pentsamenduak ideiak pentsatzen ditu; pentsamendutik kanpoko errealitatea ez dugu ezagutzen.

Cogitoaren Ebidentziatik Res Cogitansera

Cogitoaren ebidentziak ez du inolako ziurtasunik ematen gorputzaren ezertaz, pentsatzea bakarrik da ziurra. Azkenean, zera esan zuen: Gu substantzia pentsatzailea garela, eta hau, bere izatean pentsatzen duena dela, ezeren beharrik ez duena. Descartesek arima eta gorputzaren arteko desberdintasuna egin zuen. Hark zioen substantziaren esentzia osoa pentsatzean bakarrik zetzala. Eta arima gorputza baino errazago ezagut dezakegu. Hark cogitora itzuli behar izan zuen solipsismotik atera ahal izateko. Argitasunari eta bereizkuntzari esker da cogitoa ebidentzia. Ezagutza intelektuala zen ezagutza iturri bakarra.

Res Cogitansetik Res Infinitara

Analisiaren arau metodikoari jarraituz, pentsatutako ideiak identifikatu eta sailkatu egin behar dira. Sailkapena:

  • Ideia arrotzak: nire gorputzeko ustezko zentzumenen bidez pentsamendutik kanpoko mundu batetik datozela ematen dutenak.
  • Nik eragindako ideiak: nire pentsamenduak aurreko beste ideia batzuetan oinarritzen diren ideiak.
  • Berezko ideiak: ezin daitezke munduan edukitako ustezko esperientzia batetik etorri.

Perfekzioaren ideia izango ez banu, ez nuke inperfektua naizela uste izango. Uki daitekeen zerbaiten ideiak errealitate objektibo handiagoa du ideia gisa akzidentalarenak baino; era berean, perfekzio infinituaren ideiak, aldiz, errealitate objektibo infinitua du. Horrela, jenio maltzurraren kontra joateko, Jainkoa frogatzen du. Ni pentsamendua besterik ez denez, pentsatzen duenean bakarrik egon daiteke izateaz ziur. Hark, azkenik, San Anselmoren argudiora joko du. Horrela, Jainkoaren existentziaren ideiara iristen da. Jainkoa existentziaren jabe da; hala ez balitz, ez litzateke perfektua existituko. Hala, Jainkoa ebidentea da, ziurra.

Res Infinitatik Res Extensara

Zentzumenen bidez iristen zaidan munduaren existentziaz, ezin dezaket funtsezko ezer esan; jenio maltzurraren hipotesia baztertu arte. Jainkoa perfekzio infinitua denez, ezin dezake inola ere asmo txarrez jokatu. Hori dela eta, ezin izan nau sortu nire ideia argi eta bereizietan huts egin dezadan moduan. Gorputzak hedatuak izateko duten ezaugarriari esker bakarrik ezagutzen ditugu, itxura eta egoera alda baitezakete. Mundu fisikoa ez digute zentzumenek ezagutarazten, intuizio intelektualak baizik. Descartesek ezin ditu benetakotzat hartu mundu fisikoko beste ideia nahasi eta definitu gabeko batzuk; horiek bere afekziotzat hartzen ditu. Galileok horiei gorputzen nolakotasun sekundarioak deitu zien. Nolakutasun primarioak matematikoki jakin daitezke. Haiek besterik ez daude mundu errealean.

Deskargatu

PDF Word HTML