Tomas Aquinokoa: Fedea, Arrazoimena eta Jainkoaren Existentzia
Tomas Aquinokoa
Fedea eta Arrazoimena
Erdi Aroan Aristoteles berrezagutzeak garrantzia handia zuela zioen Tomas Aquinokoak, izan ere, ordura arteko arrazoiaren eta sinesmenaren arteko arazoa konpondu zen aristotelismoari esker. Tomasek zioenez, filosofiaren arrazionaltasuna eta sinesmenaren fedea elkartu egin behar ziren, eta honek teologiari laguntzen dio, haren morroi bihurtu gabe. Aristotelismoan, ezagutza esperientziatik hasi behar da eraikitzen, izan ere, giza adimena materiari lotuta dago, eta arrazoi bideak zentzumenekin harremanetan daude. Beste modu batera esanda, behetik gora ibili behar da; behe ezagutzatik, goragoko ezagutzara. Jainkoaz zerbait jakin nahi badugu, bide hau jarraitu behar da, izan ere, sinesmena goi argiz eratutako jakinduria iturria da, goitik beherako bidea ibili duena, eta horrela, aristotelismoaren bidez, posible izango da azaltzea bi jakinduria horiek ezingo direla ezagutza maila berdinetara iritsi, izan ere, esan bezala, arrazoimena zentzumenekin lotuta dagoenez, bidearen beheko aldean dago, eta sinesmena ordea, bidearen goiko aldean. Honetaz gain, Santo Tomasentzat arrazoiaren bideak, filosofiak, eragozpen asko ditu, eta horregatik, mundu honetako errealitatera bakarrik mugatzen da. Ondorioz, goragoko ezagutzetara igo nahi denean, arrazoimena itsuaren antzera ibiltzen da; erortzeko arriskuarekin. Hala ere, berez espirituzkoa denez, espirituzko izaki gorenak ezagutzeko gaitasuna du. Sinesmena, ordea, gainetik dago, izan ere, jakite ziurra da; jakitate horretan ezagutzak ez du neurri ez mugarik.
Jainkoaren existentzia
Tomas Aquinokoaren ustez, Jainkoa badagoela egia da, eta arrazoimenaren bidez ere froga daiteke: Jainkoaren berri izateko, mundu naturalaz dugun ezagutzatik edo esperientzia pertsonaletatik abiatzen gara. Hala ere, Jainkoa ez da materiazko mundukoa, beraz ezin dugu esperientziatik bakarrik bere berri izan; esperientziatik hasi, eta arrazonamendu prozesu baten ondoren, Jainkoaren berri izango dugu. Hauek dira Santo Tomasek mundu naturala behatzetik eta hausnarketatik ateratako Jainkoaren existentziaren bost frogak:
- Lehen bidea izakiaren higidura edo aldaketa da. Higidura guztietan, higitzen dena eta higiarazten duena bereizten dira, izan ere, ezer ez da aldatzen bakarrik. Eragile eta eraginen katean ezin gara infinituraino joan, eta horregatik, higiduraren lehen higiarazlea, Jainkoa da.
- Bigarren bidea kausa eragilearen ordenean oinarritzen da. Existitzen den orok kausa bat du, eta horrela berriro ere infiniturantz jo ordez, onartu beharra dago kausa eragile guztien jatorrian kausarik gabeko lehen Kausa dagoela; Jainkoa.
- Hirugarren bidea izaki naturalen izaera kontingentea da. Esperientziak erakusten du mundu naturala bilakaeraren eta heriotzaren menpe dagoela, hau da, izaera kontingentea duela. Izaki guztiek izaera hau izango balute, ordea, ez litzateke ezer existituko, dena sortu gabe edo jada hilda egongo litzateke. Horregatik, izaera kontingentea ez duen izaki bat dagoela ikus dezakegu, beharrezkoa eta kausarik gabekoa den izakia; Jainkoa.
- Laugarren bidea izakietan dauden perfekzio mailak dira. Guk gauzak konparatzen ditugu, zerbait beste zerbait baina hobeagoa edo txarragoa dela esanez. Konparazio hauek egitean, kualitate jakin batzuk hartzen ditugu kontutan, baina kualitate hauek guztiak era perfektu batean dituen izakiaren irudia egitera jotzen dugu; irudi hau Jainkoa da.
- Bosgarren bidea helburuzko kausa kontzeptu aristotelikoa da. Izaki naturalen mundua ez da kaotikoa, ordenatuta dago, eta bakoitzak bere helburua du. Ordena hau eta helburuak izate hau ez da zoriz gertatu, eta bakoitzari helburua eman dion eta helburua lortzen bideratzen duen norbait dago, hau da, Jainkoa.
Zer eskola filosofiko…: Estoizismoa Zer izen ematen…: Hipostasiak Baieztapen hauetako…: Aurretik ere… Zein dira Agustin…: Zentzumenezko… Agustinek…: Pelagianismoa Zein da gaizkiaren…: Gaizki fisikoak ez du… Lau baieztapen…: Gizakiak aukeramena du, baina ezin du… Zer bi pertsona…: Jainkoaren hirikoak eta lurreko hirikoak
Zein dira hiri horretako... | Zer motako maitasunak... | Zer ezaugarri ditu... | |
Jainkoaren hiria | Egoistarik gabekoak | Jainkoaren maitasunak | Apolak |
Lurreko hiria | Interes pertsonal eta egoistak | Interes pertsonal eta egoistak | Harroak |
PATRISTIKA | ESKOLASTIKA | |
Zein garaitan garatu zen? | II - VIII | XI - XVII |
Zein gai jorratu... | Kristautasunaren apologia | Fedea - Arrazoimena |
Zein izan ziren mugimendu... | Agustin Hiponakoa | Tomas |
Zer pentsamendu... | Neoplatonismoa | Aristotelismoa |
Zertan oinarritzen... | Zer proposatzen... | Bide horren arabera... | |
1.BIDEA | Mugimenduan | Mugitzen den guztia beste batek mugitzen du, baina ezin da motor-kate infinitua egon | Motor ibilgea |
2.BIDEA | Kausalidadea | Kausa lehena: Jainkoa | Lehen kausa |
3.BIDEA | Kontingentzia | Kontigentea ez dena | Beharrezkoa da izakia |
4.BIDEA | Perzekzioa | Perzekzio guztien jatorria: Jainkoa | Perfekzio guztiak biltzen dituena |
5.BIDEA | Telealogia | Mundu honen ordenaren egilea: Jainkoa | Kosmosaren ordenaren arrazoia da |