Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Ortega: Perspektibismoa eta Arraziobitalismoa

Filosofia eta etika2,1 KB

J. Ortega y Gasset-en pentsamenduaren bigarren aroa, “Aro perspektibista” izenez ezagututa, Meditaciones del Quijote izeneko idazlanarekin hasten da. Obra horretan Ortegaren filosofia laburbiltzen duen esaldi ospetsua agertzen da: «Yo soy yo y mi circunstancia, y si no la salvo a ella no me salvo yo».

Gizaki bakoitzak zirkunstantzia edo egoera jakin batean murgildurik dago beti, eta arrazoi horrexegatik errealitateari so egiten dion horrek bere ikuspuntutik egiten du, halabeharrez. Norberaren ikuspuntu edo perspektiba errealitatearen beharrezko osagaia da eta ezin esan daiteke ikuspuntu bat besteen gainetik dagoenik. Perspektibismoaren teoriak, hortaz, errealitatearen gaineko ikuspuntuen aniztasuna aldarrikatzen du. Hala eta guztiz ere,...

Jarraitu irakurtzen "Ortega: Perspektibismoa eta Arraziobitalismoa" »

Frankfurteko Eskola eta XX. Mendeko Filosofia

Filosofia eta etika2,53 KB

Frankfurteko Eskola

Jurgen Habermas: Biografia eta Pentsamendua

Jurgen Habermas alemaniar filosofo eta soziologoa Duesseldorfen jaio zen 1929an. T. W. Adornoren laguntzaile izan zen irakasle lanetan 1956-59 bitartean. 1961etik 1964ra Heidelbergeko Unibertsitateko irakaslea izan zen; eta 1964-70 bitartean, Frankfurteko Unibertsitateko filosofia eta soziologia irakaslea. 1971. urtetik aurrera Starnbergeko Max Planck Institutuko zuzendaria da.

Habermas Frankfurteko Eskola deritzonaren jarraitzaile nagusietako bat da. Bere iritziz, positibismoa eta ikerkuntza zein zientzia modernoa ez dira inondik ere objektiboak. Habermasek dioenez, gizartearen teknologizatzeak eta burokraziaren hazkundeak betikotu egin dituzte estatuaren erakundeak, eta herritarrak...

Jarraitu irakurtzen "Frankfurteko Eskola eta XX. Mendeko Filosofia" »

Nietzscheren Filosofia: Bitalismoa eta Apolino-Dioniso

Filosofia eta etika2,95 KB

Sarrera: Nietzsche eta bere filosofia

Nietzsche XIX. mendeko alemaniar filosofoa izan zen. Filosofo bitalista izan zen, eta bere filosofia kitzikagarria izan zen, izan ere, aurretik indarrean egondako filosofiaren kritika gogorra egin zuen. Kritika hori mendebaldeko filosofiari eta bitalismoari lotuta dago.

Mendebaldeko Filosofiaren eta Gizartearen Kritika

Kritika gogor horren barruan, mendebaldeko filosofia eta gizartea kritikatu zituen, bere ustez, gizakiaren kalterako zirelako indarrean zeuden ideiak.

Arrazoimenaren Nagusitasunaren Aurka

Alde batetik, arrazoimenaren nagusitasunaren kontra egin zuen. Arrazoimena soilik erabiliz ezin da egia lortu. Gizakiak, errealitatea eta egia ezagutzeko, zentzumena ere beharrezkoa du.

Metafisikaren Aurka

Bestetik,...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Filosofia: Bitalismoa eta Apolino-Dioniso" »

Filosofia Modernotik Garaikidera

Filosofia eta etika2,92 KB

Aro Modernoa

XVI. eta XVII. mendeetan bi korronte garatu ziren: Arrazionalismoak jaiotzetiko ideiak hobesten ditu, eta Enpirismoak, aldiz, zentzumenetatik jasotzen direla dio. Lehenengo korrontearen ordezkari nagusiena Descartes izan zen, eta bigarrenarena Hume.

Descartes-en helburua zientzia berriaren oinarri teorikoa topatzea izan zen. Bere garaian zientzia iraultza garatu zen, eta Mendebaldeko kulturaren oinarriak kolokan jarri ziren. Bere proiektu filosofikoa zalantzarik gabeko egi bat lortzean datza. Eszeptizismo metodikoa jarraitzen du: dena jartzen du zalantzan, zalantzarik gabeko egia topatu arte.

Zalantzan nagoen bitartean, badago gauza bakar bat zalantzarik gabea dena: zalantzak planteatzen dituen pentsamendua badagoela. Bere ekarpen...

Jarraitu irakurtzen "Filosofia Modernotik Garaikidera" »

Humeren Emotibismo Morala: Arrazionalismoaren Kritika eta Sentimenduaren Garrantzia

Filosofia eta etika2,16 KB

Humeren Emotibismo Morala

2. GAIA: HUMEREN EMOTIBISMOA. Humek giza natura ikertzerakoan printzipio enpiristak aplikatu zituen. Horregatik, giza ezagutzaren muga esperientzia zela zioen, inpresiorik gabeko ideietan oinarritzen den ezagutza ez dela benetako zientzia. Humek giza naturaren gaineko zientzia garatu nahi zuen, eta hori etikan aplikatzen saiatu zen. Humeren etika inpresioetan oinarritzen da, eta aurreko autoreen tradizio arrazionalistarekin erabat ezberdina zen ikuskera planteatu zuen.

Arrazionalismo Etikoaren Kritika

Humek arrazionalismoa kritikatu zuen. Arrazoia moraltasunaren oinarria balitz, balorazio moralek (lapurtzea gaizki dagoela, adibidez…) arrazoiaren objektu, ideien arteko erlazio edo egitatezko arazoa litzateke, eta hori...

Jarraitu irakurtzen "Humeren Emotibismo Morala: Arrazionalismoaren Kritika eta Sentimenduaren Garrantzia" »

Ontologia: Jainkoaren existentziaren frogak

Filosofia eta etika2,65 KB

Ontologia

Agustinek bi eratako izakiak bereizten ditu: alde batetik, Izaki Absolutua edo Jainkoa, eta bestetik, hark sortutako izaki kontingenteak.

Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak

Jainkoa, Izaki Absolutua, Betierekoa, Perfektua, guztiz Ona, guztiz Justua eta Aldagaitza da. Jainkoa arima fededunean frogatua agertzen da; arima gai da Egia, Beharrezkoa eta Aldagaitza den Jainkoa ezagutzeko, baina ezagutza hori ezinezkoa izango litzateke Haren (Jainkoaren) existentziarik gabe.

Jainkoaren existentzia: Tomas Akinokoren bost ibilbideak

Tomasek, Jainkoaren existentzia frogatzeko, laburrak eta argiak izanik klasikoak bihurtu diren bost ibilbide adierazten ditu:

  • Mugimenduarena: Lehen froga honek Aristotelesen eragina du, eta munduan dagoen mugimenduaren
...
Jarraitu irakurtzen "Ontologia: Jainkoaren existentziaren frogak" »

Filosofiaren Bidaia: Sistemak, Mitoak eta Adimenak

Filosofia eta etika2,91 KB

Platon eta Aristoteles: Sistema Filosofiko Handiak

K.a. V. eta IV. mendeetan, Platonek eta Aristotelesek garatutako filosofia-sistemek filosofiaren aukerak zeharo zabaldu zituzten. Aspaldiko filosofoek ez bezala, sistema teoriko handiak gauzatu zituzten, eta hainbat diziplina eta arlo jorratu zituzten:

  • Metafisika: Errealitateari buruzko hausnarketa sakona.
  • Gnoseologia: Ezagutzari buruzko teoria.
  • Epistemologia: Ezagutzari edo zientziari buruzko teoria.
  • Politika: Gizartearen antolaketari buruzko hausnarketa.
  • Etika: Moralari buruzko hausnarketa teorikoa.
  • Antropologia: Gizakiari buruzko hausnarketa.
  • Logika: Pentsamendua eta arrazoibideei buruzko hausnarketa.

Bi filosofo hauen filosofiak eragin izugarria izan zuen, ez bakarrik filosofiaren historian, baita...

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Bidaia: Sistemak, Mitoak eta Adimenak" »

Descartes: Zalantzatik Egiara, Pentsamendutik Jainkoari

Filosofia eta etika2,78 KB

Lehen ziurtasuna (zalantzari esker topatua)

Zalantzatik lehen ziurtasunera

“Pentsatzen dut… (zalantzan egon naizelako)

Lehen egiaren zentzua (honen kontra ezin argudiatu)

Pentsamendua eta existentzia

“…beraz banaiz” (pentsatzen duelako)


Formulazioak latinez

“Cogito ergo sum” edo “Ego cogito ego sum”

Ego=Ni

Lortutako egia subjektiboa, berea

Ziurtasun subjektiboa (“NIA”)

subjektibitatearen garrantzia

Ez du kanpoko laguntzarik izan, eta egia bat lortu du  Ez da jainkoaren laguntza behar

Bera NIA/subjektibitatea demostratzerakoan pentsamenduaren benetako existentzia demostratu  Munduan existitzen den lehen gauza

Descartesen ontologia: hiru substantzia

“RES COGNITAS” (gauza pentsatzailea edo arima)

Pentsamendua existitzen dela esan

...

Jarraitu irakurtzen "Descartes: Zalantzatik Egiara, Pentsamendutik Jainkoari" »

Berpizkundea eta Zientzia Iraultza: Giza Pentsamenduaren Eraldaketa

Filosofia eta etika4,01 KB

Berpizkundea: Giza Pentsamenduaren Berpiztea

Berpizkundeak antzinako greziar-erromatar balioetara itzultzea proposatu zuen. Italian sortu zen, eta Europa osora hedatu zen.

Sorrera eta arrazoiak

  • Italiako egoera politiko eta sozialak merkataritzaren garapena eragin zuen, burgesia kultu eta dinamikoa sortuz.
  • Konstantinoplatik, greziar-erromatar kulturan maisu ziren jakintsu askok Italiara ihes egin zuten.
  • Jakintzaren hedakuntza unibertsitate eta akademien bidez bultzatu zen.

Ezaugarri orokorrak

  • Helburua greziar-erromatar arte klasikoaren mailara iristea.
  • Gizakiaren neurrira itzultzen ahalegindu ziren: gizakia unibertsoaren erdigune bihurtu zen.
  • Ikuspegi unitarioa nagusitu zen.
  • Guztia arrazoitu zitekeen, mundua arrazonagarria zelako.
  • Mundu-ikuskera berri
...
Jarraitu irakurtzen "Berpizkundea eta Zientzia Iraultza: Giza Pentsamenduaren Eraldaketa" »

Natura eta Kultura: Physis, Nomos eta Antropologia Kulturala

Filosofia eta etika2,81 KB

Natura eta Kulturaren Eztabaida Historikoa

Physis eta Nomos: Kontzeptu Klasikoak

K.a. V. mendean, filosofo greziarrek gizakiak zer garen arrazionalki azaldu nahi izan zutenean, honako bi kontzeptu hauek erabili zituzten: Physis eta Nomos.

  • Physis: “natura”. Batetik, gizakia naturaren parte dela adierazten du. Bestetik, izaki naturalek mugimenduaren eta atsedenaren printzipio bat dutela ondorioztatu zuten. Hots, dinamika propioa dute, beren izateko era.
  • Nomos: “gizarte-araua” edo “lege juridikoa”. Kulturaz, hain zuzen; gizatalde bati dagozkion arau-, lege-, ohitura-, erritu- eta portaera-multzoaz. Antzinako greziarrak ohartu ziren Nomosa hitzarmenezkoa dela, herri bakoitzak bere kultura propioa duelako.

K.a. V. mendeko eztabaida filosofikoa...

Jarraitu irakurtzen "Natura eta Kultura: Physis, Nomos eta Antropologia Kulturala" »