Marx eta Nietzsche: Alienazioa eta Kristautasunaren Kritika

Filosofia eta etika2,83 KB

1. Marxen alienazio ekonomikoa: Oinarria eta ezaugarriak

Marxen ustez, munduko historiari begiratuta, gizakiok beti ekonomikoki alienatuak egon gara: esklaboa, serboa eta, bere garaian, langilea. Honek esan nahi du langileak ez direla bere buruen jabe, ez dira haien izaeraren nagusi. Alienazio mota asko zeuden, baina Marxentzat nagusiena lanarena (ekonomikoa) zen. Egoera ekonomiko kapitalistan (filosofoaren garaia), langilea gauza bihurtu da, izaera eta askatasuna galdu egin du. Kapitalismoaren garaian, kapitalistak gutxi batzuk dira, baina oso aberatsak, eta gainontzeko gizartea, hauen negozioetako langileak izango direnak, kontrolatzen dituzte. Esan genezake ia euren arimen jabe direla. Hauek ez dute beste erremediorik izango eta kapitalisten soldata eskasekin konformatuko dira, eta gainera lan mekaniko aspergarria izango da. Kapitalistak, bestalde, langileak ahalik eta gehien zanpatuko dituzte. Langileari berak ekoiztutakoa kendu egiten zaio. Gizakiak egoera horretaz ateratzeko egin behar duen lehena jasaten ari den zapalkuntzaz ohartzea da. Marxismoak gogor kritikatu zuen alienazioa. Marxen ustez, bere aurreko filosofia guztiak ideologia faltsua dute, bakarrik mundua interpretatzera dedikatu egin baitira. Marxen ikuspuntutik, langileak bildu eta aktuatu egin behar dute, “praxia” erabiliz egoera aldatzeko.

2. Nietzscheren kristautasunari egindako kritika

Nietzschek kristautasunari kritika oso gogorra egiten dio, izan ere, bere ustez erlijioa da gizakioi aurreratzen uzten ez diguna. Kristautasunak gizakiengan bi moral sortu ditu: morroien morala (berdintasuna, elkartasuna eta esanekotasuna oinarri dituena) eta jaunen morala (askatasuna eta bizitzaren jatorrizko bertuteetan oinarritua). Nietzschek dioenez, erlijioak morroien morala hedatu du gizakiengan, eta filosofoak jaunen morala aldarrikatzen du, morroien abortatzailea baita. Honela, erlijioa inposaketa bat dela dio, ezintasunaren adierazle, beldurra, gezurra, ezintasuna… zabaldu dituelako, eta instintuak eta gorputzaren plazerak ekiditen dituelako. Gainera, erlijioak bekatuaren kontzeptua zabaltzen du, eta guzti hau dela eta, Jainkoa hil behar da; Jainkoa hilda, gizakiak askatasuna izango du bere desioak betetzeko, eta bizitzan aurrera egingo du. Honela, Jainkoa hiltzeko Nietzschek super gizakiaren kontzeptua sortzen du, horretarako, eraldakuntza hau gertatzen da gizakiarekin, metaforikoki:

  • Lehenik, gizakia gamelua da; erlijioaren aginduak zintzotasunez betetzen ditu.
  • Gero, gizakia lehoia da; erlijioaren kontra iraultzen da, iraultzailea da.
  • Eta azkenik, gizakia haurra da; Jainkoaren heriotzaren ondoren, gizaki berria da, berriro jaio da, eta nahi duena egiteko askatasuna izango du.

Honela, super gizaki hau mugiaraziko duen botere nahia izango da.

Deskargatu

PDF Word HTML