Darwin, Marx eta Nietzsche: Pentsamendu Modernoaren Eragile Nagusiak

Filosofia eta etika2,84 KB

Charles Darwin eta Hautespen Naturalaren Teoria

Charles Darwinek eboluzioaren teoria formulatu zuen, “Espezieen jatorria hautespen naturalaren bidez” liburuan. Kopernikoren ondoren, Darwinek esandakoak jaso zuen gizarteak kolperik handiena: Jainkoak ez gaitu sortu, gizakia aurreko espezieen eboluzioaren emaitza da.

Darwinen teoriak aldaketak ekarri zituen eta hainbat ideiaren aurka zegoen:

  • Ez du naturatik kanpo dagoen eta bere buruaz kontziente izatera heldu behar den Jainko bat behar mundua azaltzeko.
  • Aristotelesen aldakortasunaren aurka, espezieak banan-banan sortzen direla eta aldaezin eta perfektu direla dioen ideiaren aurka zegoen.

Gizakiaren historia errealista bat proposatu zuen lehenengoa izan zen. Gizakiak eguneroko biziraupenerako lege bat du: hautespen naturala. Ingurugirora egokituta gaudenez aurrera jarraitzen dugu.

Karl Marx eta Materialismo Historikoa

Karl Marxen arabera, ez dago ideien unibertsorik, errealitatearen unibertsoa baizik. Errealitatearen funtsa indar ekonomikoek osatzen duten historia da. Ideologiek ez diote gizakiari egia ikusten uzten; alienatuta bizi dira, esplotazio sistema ekonomiko baten barnean.

Ez dago giza esentzia finkorik, horregatik materialismo historikoa proposatzen du materialismo naturalistaren ordez. Ekonomia historiaren funtsezko eragilea denez, gizakiak ekonomiaren legeei jarraitzen die.

Gizarte klaseak sortzen ditu eta klaseak apurtzeko eta lana alienaturik ez egoteko, komunismoa bide bakarra da.

Friedrich Nietzsche eta Bizitzaren Filosofia

Nietzscheren arabera, ezin dugu bizitza ezagutu arrazoiarekin. Aurretik pentsatzen zenaren kontrakoa zenez, krisi sakona eragin zuen. Bilakaeraren kontzeptuarekin bat dator eta filosofiaren bilakaera okertzat hartzen du.

Filosofiak dualismo ontologikoa ezarri zuen, Jainkoa gailurrean. Mundu hori eraikitzean, mundu naturaletik ihes egitea da, eta jarrera hori bizitzari uko egiten dion gizakiak hartzen du.

Metafisikaren aurka borrokatu zuen eta gizakia azaltzeko ez dira beharrezkoak izaki transzendentalak. Gizakiak euren kabuz eraikiko dute kultura, indarrean dagoen morala gaindituz.

Sigmund Freud eta Psikoanalisia

Freudek mendebaldeko kontzientzia kritikatu zuen teoria psikoanalitikoarekin. Freuden arrastoa pentsalariengan eta gizarte-jarrera ugarietan antzeman daiteke. Kontzientzia aztertu zuen:

  • Zera (Id): Inkontzientearen mundua, plazeraren printzipioak zuzendua gure ekintzak.
  • Supernia (Superego): Arautegia, zer den ondo eta txarto. Gizarteko balio moral eta sozialak barneratzean sortzen da.
  • Nia (Ego): Zeren gosea eta superniaren arautegia orekatu.

Deskargatu

PDF Word HTML