Berpizkundea, Zientzia Iraultza eta Ilustrazioa: Gizarte Eraldaketa
Berpizkundea eta Zientzia Iraultza: Ezaugarri Orokorrak
Gizartearen Eraldaketa, Antropozentrismoa eta Zientzia Iraultza
Berpizkundea Erdi Aroko pentsamoldearen aurkako kultura mugimendua da. Berpizkundearen ideiak azkar zabaldu ziren inprenta asmatu zelako. Berpizkundeak gizakiaren aldeko aldarria egin zuen. Gizakiari buruzko eztabaida piztu zuten Amerikan topatutako kultura berriek. Berpizkundeak pentsamendu klasiko greziar-erromatarra eta jatorrizko kristautasuna berreskuratu nahi izan zituen.
Zientzia Modernoaren Sorrera
Garai horretan iraultza zientifikoa abiatu zen: zientzia modernoaren sorrera. Koperniko, Kepler eta Galileok hasi zuten, gero Newtonek heldutasunera eraman zuen zientzia. Zientzia berriak geozentrismoa alde batera utzi zuen, matematika behaketa zorrotz aplikatu zituen metodo berrian, eta natura lege orokor batzuen arabera funtzionatzen duen makina gisa ikusi zuen.
Metodo berria teoria baten egia irizpide bihurtu zen eliza bezalako beste edozein autoritateren gainetik. Teoria berri horiek naturako fenomenoak azaldu eta iragarri nahi zituzten. Ez zuten nahi ordea, munduaren azken kausa eta helburua azaldu nahi.
Kant eta Ilustrazioa: Sapere Aude
Kanten ustez bere garaia deituriko prozesu baten baitan kokatzen da: prozesu horren amaieran gizakiek adimena beren kabuz erabiliko dute eta ez dute, orain arte bezala, pentsatzea beste batzuen esku utziko.
Gizakiek pentsamendua beste batzuen esku utzi dute alferkeria eta koldarkeriagatik. Horregatik Kantek zera aldarrikatzen du: Sapere Aude!
Ilustrazioaren Oztopoak eta Aitzindariak
Ilustrazio prozesuak bi oztopo topatzen ditu: jendearen gehiengoak oraindik ez du bere kabuz pentsatzen eta, gainera, nork bere kabuz pentsatzea gaizki ikusten du. Tutore batzuk egoera horrek ekartzen dien pribilejioa baliatu eta jendea beldurtzen dute beren kabuz pentsa ez dezaten.
Hori dela eta, Kantek prozesuak aitzindari edo lider batzuek dituela uste du: beren kabuz pentsatzera ausartzen diren gutxi batzuek: ilustratuak. Gainera, naturak gizaki guztioi eman digu pentsatzeko gaitasuna eta joera. Horrek prozesua garatu egingo dela bermatzen du.
Arrazoiaren erabilera publikoan askatasuna uzteak ilustratuen lana errazago egin eta prozesua azeleratuko du.