Gizakia: Izaki Arrazionala eta Soziala?
Izaki Arrazionala?
"Gizakia logosa duen animalia da". Logosa "arrazoimen" gisa itzultzen da, baina "hitza" eta "hizkuntza" ere esan nahi du. Logosa izateak goi-mailako egiten du, edozein animaliaren gainetik.
Arrazoimena gizakiak duen gaitasun bat da, berez. Gaitasun arrazionalak dituen animalia bat existitzeak duen garrantzia hutsala da unibertsoaren handitasunaren testuinguruan.
Nietzschek uste du gizakia "animalia fantastikoa" dela; hots, gizakiaren oinarrizko bulkada irudimena da, fantasia. Bulkada horren indarra hain handia izanik, fikzioak asmatzera garamatza, gero errealitateak eta egiak balira bezala sinesten ditugunak.
Benetan da gizakia, soilik edo batez ere, arrazoimena? Aldakortasun horren aurrean, azpimarratu behar da:
- Humeren arabera, arrazoimena "irriken esklaboa" dela.
- Zubiriren arabera, "adimen sentilaria" dugula; errealitatea hautemateko arrazoimenaren eta zentzumenen batasuna.
- Morinen arabera, gizakietan badirela, arrazoimenaz gain, beste hauek ere: irrika, bizitza, sormena, arriskua, drama, beldurra eta eromena ere.
Izaki Gizatekoia
Lelo egin den gizakiaren beste definizioetako bat da gizakia "animalia soziala" dela dioena, "animalia politiko" gisa ere [ulertu behar dugu]. Aristotelesek adierazi nahi izan zuen gizakiak garela gizartea egiten dugun animalia bakarrak; hots, hirietan bizi garen bakarrak.
Izatez gara sozialak. Izatez bizi gara beste batzuekin, eta gure harremanak arau moralen eta lege juridikoen bidez arautzen ditugu; horiek guztiek gure elkarbizitza egituratzen dute, eta zer den ona eta zer den txarra, zer zuzena eta zer okerra, zer legez baimendua eta zer debekatua esaten digute.
Baina aurki dezakegu ikuskera horren kontrako ideiarik ere. Adibidez, Hobbesek defendatzen duena: gizakiak oldakorrak, lehiakorrak eta berekoiak gara; gure izatea ez da soziala, baizik eta asoziala. Hobbesen arabera, gizakiok gerra-egoeran geundeke etengabe, gizarterik gabe.
Aipatutako egoera hori gerta ez dadin, elkarrekin bizitzea adostu dugu, bata bestearekin otsoen eran ez aritzeko. Hobbesen ikuskera horri itun sozialaren teoria esaten zaio. Gizakiek bi arrisku ditugu: beste batzuk erasotzeko arriskua eta beste batzuen erasoa jasateko [arriskua]. Beraz, botere absolutu baten beharra dugu.