Ezagueraren Teoria: Zientzia eta Iritzia. Dualismo Antropologikoa: Gorputza eta Arima
Ezagueraren Teoria: Zientzia eta Iritzia
Filosofiaren helburu nagusiena ezagutza lortzea da. Ideiak ezagutzea; hau da, ongia ezagutzea. Ezagutzak giza portaera baldintzatzen du, eta jokaera okerra ez-jakituriari dagokio. Platonek, haitzuloaren mitoa erabiliz bi mundo bereizten ditu; mundo fisikoa (mitoren kobazuloa) eta ideien mundua (kobazulotik kanpo dagoena). Horrela, bi ezagutza maila bereizten ditu; iritzia eta zientzia. Iritzia, mundu sentigarrikoa da, bigarren mailako ezagutza da, jaio eta hil egiten denari ezartzen zaion jakintzari esaten zaio. Honen barruan bi maila bereizten dira; suposizioa (zentzumenez antzemandako objektuari lotzen zaion ezagutza) eta ilusioa (objektu sentigarrien itxureidagokien ezagutza). Bestee aldetik, zientziari dagokienez, ideien mundua ezagutzen denez, lehen mailako mundua dela esaten da; izaki iraunkorrei dagokiena,, goi mailako ezagutza eta absolutua dena. Hemen, propedeutika, arrazonamenduz eagutza lortzea, eta dialektika, ongia aztertzea, bereizten dira. Platonek pentsatzen zuen gobernariek dialektika ezagutu behar dela ondo gobernatu ahal izateko.
Dualismo Antropologikoa: Gorputza eta Arima
Platonek dualismoa aldarrikatzen du, hau ulertzeko arimaren teoria kontuan izan behar dugu. Platonen ustez, gizakiak bi osagaiez osatuta gaude (arima eta gorputza); arima, gizaiaren zati hilezina da, eta gorputza, gizakien zati hilkorra, arimaren kartzela dela esaten da. Arimaren teoria dioenez, Platonek arimak 3 zatitan aldarrikatzen du; arrazionala, aldakorra eta zati irritsua. Zati arraionala, gizakiaren goi-mailako gaitasuna da, buruan kokatzen da eta gobernariei nagusitzen zaie. Zati aldakorra, mendeku, ausardia edo koldarkeria bezalako sentimenduak bizitzen ditu (bihotzean dago eta soldaduei nagusitzen zaie). Azkenik irritsezko arima, hau bizirik irauteko zen, plazerra, mina eta bestelakoak sentitzen ditu. 3 arima hauen artean garrantsitzuena arrazoi arima da, arima honen helburua gorputzetik irtetea da, hórrela ideien mundura itzultzea lortuko du. Platonek gurdiaren metáfora erabiltzen du arimaren teoria azaltzeko; Arima arrazionala (gidaria), arima aldakorra (zaldi zuri) eta iritsezko arima (zaldi beltza).