Filosofiaren Funtzioa eta Etika Wittgensteinen Pentsamenduan
Filosofiaren Funtzioa Tractatus eta Ikerketa Filosofikoetan
Proposizio filosofikoak, zentzugabeak direnez, hizkuntzaren ulermen ezak sortzen ditu. Horren aurrean, filosofiak hizkuntzaren mugak argitu behar ditu. Beraz, filosofiaren helburua proposizio zientifikoen zentzu logikoa argitzea da.
Etikaren, estetikaren eta metafisikaren (alderdi mistikoa) proposizioek ez dute esanahirik, hizkuntzaren mugez haraindi daudelako. Alderdi mistikoari ezin diogu hizkuntzaren analisi logikoa aplikatu (ezin dira egiazkoak edo faltsuak izan), izan ere, ez dira errealitatearen margolana. Wittgensteinen ustez, errealitate esanezin hori, errealitaterik garrantzitsuena da.
Ondorioak
Zientziaren hizkuntza da zentzua duen eta mintza daitekeen bakarra, eta eredutzat hartzen dugu. Ez ditugu ukitzen hizkuntzaren esparrutik kanpo dauden bizitzako hainbat arazo, horien aurrean proposizio linguistiko bakar batek ez duelako balio.
Horrela, badago isilpeko arlo mistiko bat, baina hau hizkuntzaren mugetatik kanpo dago. Hor aurkitzen dira gizakiaren benetako arazoak.
Azkenik, tartean filosofia dago. Wittgensteinek ez ditu baztertzen hizkuntza logikotik harago dauden errealitateak. Hizkuntzaren mugetatik kanpo egonda ere, eta esanezina bada ere, hori da benetako errealitatea.
Zerbait esanezina izateak zentzurik ez duela esan nahi du. Zein da beraz, filosofiaren zeregina? Aurretik aipatu dugun bezala, helburua proposizioak argitzea da, hizkuntzaren erabilera okerrak saihesteko. Ondorioz filosofiaren funtzioa bikoitza da:
- Funtzio deskriptiboa: gertakariak ulertu eta deskribatzea.
- Funtzio terapeutikoa: Hizkuntzaren erabilera okerra identifikatzea.
Filosofiaren bidez ez dugu ezkutuan dagoena aurkituko, aurrean dagoena era argian ikusten lagunduko digu.
Etika Wittgensteinen Pentsamenduan
Hitzaldi bat etikaz
Wittgensteinek 1930ean Cambridgeko unibertsitatean emandako hitzaldian hau azaldu zuen: Arazo etiko edo erlijiosoak, hizkuntzaren haraindi aurkitzen dira; guk esperimentatzen ditugun bizipenak dira.
Etikaren esanahia
Tractatus liburuak, helburu etikoa dauka; zentzuaren eremua finkatu nahi du, hau da, esan ahal denaren helburua.
Wittgensteinek etika, baloreak eta bizitzaren zentzua edozein lengoaia logikoaren haraindi kokatzen du. Etika, ongiari buruzko ikerketa da, edo hobeto esanda, bizitzaren esanahiari buruzkoa. Ezin dira egon etikazko proposizioak, izan ere, ezin daiteke adierazi mundutik haraindi dagoelako. Hau da, etika, mistikoa da eta erabiltzen dituen proposizio guztiak pseudoproposizioak edo sasiproposizioak dira.
Terminoen (ongia, baliagarria,..) erabilera, bi zentzutan erabili ohi dugu:
Zentzu arrunta edo erlatiboa
Zentzu honen arabera, zerbait ona edo garrantzitsua da helburu edo asmo bat lortzeko baliabidea bada. Termino hauek mundu honetan gertatzen diren gertakizunak adierazteko erabiltzen ditugu gure proposizioetan, baina proposizio horiek ez dira etikoak (la mera descripción de los hechos no encierra ninguna proposición ética).
Zentzu absolutua edo etikoa
Zentzu honetan “ongi” edo “baliogarri” terminoak edozein egoeratan “izan beharko zen” zerbait adierazteko erabiltzen ditugu baina zerbait hori adieraezina da. Gure hizkuntzaren bidez gertaerak adieraz daitezke, baina etika edo erlijioa, printzipioz “natuaz gaindikoari” dagokio.