Filosofia Analitikoa: Korronteak eta Pentsalariak
Filosofia Analitikoa
Filosofia analitikoa XIX. mendearen amaieran Ingalaterran sortu zen korronte filosofikoa da. Pentsalari multzo handi bat hartzen du bere baitan. Hona hemen filosofia analitikoaren ezaugarri komun batzuk:
- Enpirismoa eta positibismoa: Esperientzia ezinbestekoa da ezagutzarako. Metafisika arbuiatzen da, esperientziaz haraindi joan nahi duelako.
- Hizkuntzaren analisia: Filosofiaren zeregina ideiak eta pentsamenduak nola sortzen diren edo nola konbinatzen diren aztertzea da. Filosofo analitikoek ezagutzaren azterketa alde batera uzten dute eta azterketa linguistikoa egiten dute (hizkuntzaren proposizioak edo esakuneak). Filosofo hauen asmoa benetako proposizioak eta sasi-proposizioak bereiztea da.
- Filosofia jarduera gisa: Filosofia jarduera bat da, hizkuntza aztertzen duelako. Arazo gehienak hizkuntza gaizki erabiltzeagatik sortzen dira. Ez daude arazo filosofikoak, hizkuntza-arazoak baizik.
- Metafisikaren gaitzespena: Gaitzespen hau ez dator hizkuntzaren mugetatik haraindi joan nahi izatetik. Gauzak esperientziaren bidez egiaztatu behar dira.
Korronteak
- Atomismo logikoa: Hizkuntza ideala eta bururatua bilatzen dute.
- Vienako Zirkulua: Filosofo eta zientzialari multzo bat urtero Vienan biltzen zen.
- Oxford eta Cambridgeko Eskolak: II. Wittgensteinen ideiak jasotzen dituzte. Hizkuntzaren erabilera ugari dago: munduaz hitz egiteko, galderak egiteko...
Wittgenstein
Wittgenstein I / Tractatus
Hizkuntza idealaren bila dabil. Bi kezka nagusi ditu: logika eta etika. Tractatus Logico-Philosophicus liburuan, benetako hizkuntza ideala sortzeko nahia agertzen da. Etikazko arazoak edozein hizkuntzaren bidez adierazteko ezintasuna du. Hizkuntzaren bidez munduaz hitz egin dezakegu, baina kezka moralak ezin dira era zientifikoan adierazi. "Zentzuzko egiaztapenaren" jarrera du: esperientziaren bidez egiazta daitekeena besterik ez dauka zentzurik. Vienako Zirkuluan eragina izan zuen.
Wittgenstein II / Ikerketa filosofikoak
Hizkuntzari buruzko teoria berria eratzen du: hizkuntza-jokoak. Hizkuntza bat baino gehiago dago, eta bakoitzak bere arauak ditu. Arauak desberdinak dira, eta hizkuntzaren araberakoak. Ez dago hizkuntza idealik. Bere kezka nagusia hizkuntzari mugak jartzea zen. Bere nahia logika eta etika edo mistikoa bereiztea zen: non amaitzen den logika edo zientzia eta non hasten den etika. Etikaz ezin da hitz egin, baina gizakientzat etikazko arazoak dira nagusienak.
Hizkuntzaren mugak
Wittgensteinen ustez, etika hizkuntzaren mugak gainditzeko ahalegin bat da. Ondorioz, esan daiteke hizkuntza tokiz kanpo erabili dugula, eta ez gaizki. Wittgensteinek te-kikaren metafora erabiltzen du hau hobeto azaltzeko: kikarak edukiera jakin bat du, ezin dugu gehiago bete, ahaleginak egin arren. Horrela, proposizioek ere edukiera bat dute, eta alferrikakoa da haietan jaso dezaketena baino gehiago sartzen ahalegintzea.
Etika
Etikak ekintza zuzena edo okerra zer den aztertzen du. Wittgensteinen ustez, etika ongiari buruzko ikerketa da, edo baliagarriari buruzkoa, edo, hobeto esanda, bizitzaren esanahiari buruzkoa, bizitza bizi izatea merezi eginarazi duenari buruzkoa, hain zuzen ere. Termino zentzu absolutuan sartzen ditu etikako proposizioak. Hauek "izan beharko zen" zerbait adierazteko erabiltzen dira, baina zerbait hori ezin da hizkuntzaren bitartez adierazi.