Arrazoimena eta Jakintza: Filosofiaren Oinarriak
Arrazoimena eta Ezagutza Iturriak
Arrazoimena: Bi alderdi dituen gizakion berezko ahalmena da.
- Arrazoimen teorikoa: Errealitatea ezagutzeko aukera ematen digu.
- Arrazoimen praktikoa: Gure jokabidea bideratzeko aukera ematen digu.
Ezagutza Iturriak
Bi ezagutza iturri erabiltzen ditugu:
- Zentzumenen bidezko ezagutza: Zentzumenen bidez eskuratzen da. Berehalako informazioa ematen du errealitateari buruz. Informazio hori aldakorra eta askotarikoa da.
- Arrazoimena: Zentzumenen bidez jasotako informazioa ulertzen ahalegintzen da, iraunkorra dena edo esentzia bilatzeko; horretarako kontzeptuak erabiltzen ditugu.
Jakintza Filosofikoaren Ezaugarriak
Jakintza filosofikoak hainbat ezaugarri ditu:
- Arrazionala: Fenomenoen kausak bilatzen ditu arrazoian oinarrituz. Filosofoentzat, kosmosa osotasun ordenatua da, zenbait printzipio eta legeen menpekoa; printzipio eta lege erregular eta beharrezkoak, gizakiak bere arrazoimenarekin ezagut ditzakeenak.
- Errealista: Printzipio eta lege horiek hizkuntzaren bidez adieraz daitezkeelako, kontakizun mitiko eta erlijiosoetara jo gabe.
- Argudioetan oinarritua: Azalpen arrazionala emateko, ez da jo behar tradiziora, autoritatera edo naturaz gaindikora, baizik eta arrazoi edo argudioetara.
- Indibiduala: Azalpen mitikoak: anonimoak. Filosofia: egile baten azalpena.
- Kritikoa: Lortutako ondorio guztiak kritikatu daitezke. Baztertu egiten ditu dogmatismoak, baita gizartetik onartutako sinesmenak edo “egiak” ere. Teoria zientifikoen mugak eta teknologiak gizakiarengan sortzen dituen desorekak erakutsi nahi ditu. Baita botereak gizartea mendean hartzeko edo kontrolatzeko duen gehiegizko grina ere. Eta filosofiaren beraren akatsak eta gabeziak ere bai.
- Praktikoa: Munduaren ikuspegi teorikoaz gain, nola bizi behar dugun ere hausnartzen du. Gizarteak eta gizakiek askatasuna, justizia eta zoriona lortzeko zer ezaugarri izan behar dituzten hausnartzen du (etika eta politika).
- Gogoetatsua: Gogoeta egiten duelako arrazoiaren laguntzaz.
- Irekia: Bere proposamenak irekiak dira, ez behin-betiko egiak.
- Sistematikoa: Ordenatua.
- Arauemailea: Proposamenak egiten ditu kritikaren bitartez, errealitatearen eraldaketa indibidual edo kolektiboa bideratzeko. Helburua bizikidetza eta demokrazia dira.
- Historikoa: Leku bakoitzeko faktore soziokulturalek eragiten diote. Bere buruaren etengabeko berrikuspen kritikoa egiten du.
- Unibertsala: Gizaki guztiak irits daitezke arrazoimen hutsez filosofia ulertzera.
Jakintza Motak
- Jakintza filosofikoa: Errealitatearen azken kausak edo lehen printzipioak aztertu nahi ditu. Helburua: Errealitateari buruz sakon pentsatzea eta existentzia iraunkorra (sustantzia) aztertzea dira.
- Jakintza arrunta edo sen ona: Gauzak nola agertzen zaizkigun erakusten digu, adibidez, suak erre egiten duela. Gizaki denok dugu jakintza hau, arrazoimena naturalki erabiltzen dugulako. Jakintza mota honetan aurreiritziak daude; konformista da, eta akritikoa ere bai; baina kulturen alde esanguratsuak ulertzeko aukera ematen du. Jakintza garrantzitsua da, baina ez behin-betikoa.
- Jakintza zientifikoa: Gure behaketa- eta esperimentazio-eremuan dauden gauzen berehalako kausak zein diren ikertzen eta erakusten du. Jakintza sakonagoa da; esaterako, ur molekula bat bi hidrogeno atomoz eta oxigeno atomo batez osatuta dagoela esaten du. Zientzia jakintza deskribatzailea da, gauzak nolakoak diren esaten baitigu. Adibidez, gorputz-osasunaz arduratzen dena medikuntza da; lurraren egituraz diharduena, geologia; eta izaki bizidunez eta ingurumenaz, biologia. Azken batean, jakintza mota partziala da, errealitatearen arloak ezagutzeaz arduratzen delako (aurrera eginez eta informazioa emanez); esperimentala da, subjektuartekoa, kritikoa eta giza garapenerako baliagarria.
Zientzia al da Filosofia?
Ez, zientziatzat hartzen diren azalpenak esperientzian (enpirikoki) frogagarriak (kontrastagarriak) izan behar direlako, behaketaren edota esperimentazioaren bitartez. Horrek ez du esan nahi filosofia jakintza arrazional eta zehatza ez denik.