Komunikazioa eta Hizkuntza: Zeinuak, Sailkapena eta Zientzia
Komunikazioa eta hizkuntza:
komunikazioa, pertsona edo animalia bati nahiz gehiagori zerbait aditzera haiengan eragiteko egiten den informazio igaropena da. Hizkuntza entitate generikoa da.
Komunikazioa eta giza hizkuntza:
animalia espezie asko hainbat modutara komunikatzen dira elkarrekin, keinuen bidez eta soinuaren bidez, komunikazio sistemak. Gizakiak, kode konbentzionalak asmatzeko gaitasuna, mezu kopuru mugatu bat transmititzeko eta mezu desberdinen kopuru mugagabea adierazteko. Gaitasun hori hizkuntza da.
Zeinuak zer diren eta nola sailkatzen diren:
A. Zeinuaren definizioa: norbaitentzat nolabait beste zerbait adierazten duen oro. Erreferentzia egiten dion horri adierazitakoa, eta jasotzaileari, interpretatzaileak. B. Zeinuaren elementuak: adierazlea (zeinutzat erabiltzen dena), adierazia (zeinuak esan nahi duena), interpretatzailea (zeinua zeinutzat hartzen duena). C. Zeinuen sailkapena: interpretatzailearen arabera (gizakia ala ez), gertatzen diren eremuaren arabera (naturalak edo kulturalak), egituraren arabera (zeinuak hitzezkoak edo hitz gabeak), zeinuaren eta adierazitakoaren arteko erlazioaren arabera (arrastoak, irudiak, sinboloak).
Zeinu linguistikoen zientzia:
zeinu linguistikoak aztertzen duen zientziari semiotika. Sintaxia (zeinuen arteko loturak aztertzen ditu), semantika (zeinuen eta zeinuek adirazten dutenaren arteko erlazioa), gramatika (hizkuntza bateko elementuen eta darabilten subjektuen arteko erlazioa)
Logika informala. Argudiatzea, erregelak eta baliabideak. Argudioak frogatzea:
ondorio bat sostengatzeko arrazoi edo frogen multzo bat eskaintzea da. Enuntziatu bibalenteak biltzeaz gain igorlearen erreferentziak eta ekintzak ere biltzen ditu.
Argudio laburrak eratzea eta frogatzea:
argudiatzea zenbait arrazoi amatea. A. Erregela praktikoak: erregela erabilgarrienak: ondorioaren premisak argi bereizi, ideiak orden naturalean aurkeztu, premisa sendoetatik abiatu, hizkuntza zehatza espezifikoa eta definitiboa erabili, hizkuntza emotiborik ez erabiltzen saiatu, hitz sendoak erabili, hitz bakoitzerako adiera bakarra erabili.
Argudio laburren ereduak:
ikerketa-argudioak (ekintza bat nork egin duen ikertzeko egiten dira), adibideetan oinarritutako argudioak (egiazko adibidetan oinarritua), analogia bidezko argudioak (kasu espezifiko batetik antzeko kasu batera igarotzen da), autoritate argudioak (beste batzuengana jotzen dugu), kausalitatean oinarritutako argudioak (kausa efektu erlazioan oinarritzen da), argudio deduktiboak (premisen egiak ondorioen egia bermatzen du. -modus ponens -modus tollens -silogismo hipotetikoa -silogismo disjuntiboa -dilema konstruktiboa)