Justizia, Kontzientzia Morala eta Animalien Etika: Kohlbergen Etapak eta Gogoetak
Justiziaren Arazoibide Moralak
Kohlbergen Etapak
Kohlbergen arabera, arrazoibide moralaren garapena hiru etapatan banatzen da: prekonbentzionala, konbentzionala eta postkonbentzionala. Herautasun morala prozesu bat da, non hasieran heteronomia nagusi den eta gailurra autonomia morala den.
Maila Prekonbentzionala
Maila honetako pertsonentzat, beren interesak asetzen dituena da justua, eta ondorioen arabera ona (saria) edo txarra (zigorra) da. Indibiduo hauek heteronomoak dira, ulkada berekoietan oinarritzen direlako (menpe).
Maila Konbentzionala
Maila honetakoek justutzat jotzen dute beren gizarteko ohiturekin bat datorrena. Maila prekonbentzionalekoak baino autonomoagoak dira, baina oraindik heteronomoak, beren gizarteko ohituretara moldatzen direlako....