Ezagutza: Iturriak, Motak eta Zientziaren Bilakaera
Zer da jakitea? Zentzu zabalean, jakitea errealitatearekin harremanetan jartzea da, hura bereizi eta ulertzeko. Hau da, labur esanda, jakitea errealitatea aztertzea da.
Jakintza iturriak. Bi jakintza iturri daude: sentikortasuna eta arrazoimena. Sentikortasunak gauzei buruzko oinarrizko esperientzia ematen du, eta esperientzia eta arrazoimena nahasian gertatzen dira beti. Hainbat esperientzia mota desberdin bereizten ditugu. Indukzioa zerbait orokortzea da, eta dedukzioa, berriz, premisa batzuetatik ondorioak ateratzea (adibidez, gizakiok hilkorrak gara).
Jakintza motak:
- Arrunta edo ohikoa: eguneroko esperientzian oinarritua, ez du sistematikoa izan nahi eta aurreiritziez josita dago.
- Zientifikoa: ezagutza sistematikoki antolatuta, zergatia azalduz, zehatza eta kritikoa izateak ez du jakintza filosofikotik bereizten.
- Teknikoa: zenbait jarduera egitea, erronkak zientziari jarriz, aurkikuntza berriak egitera bultzatuz; zientzia ez zen bideragarria izango teknikarik gabe.
- Filosofikoa: galdera filosofiko bat egitean datza.
- Artistikoa: errealitatea hautemateko moduak dira, edertasunaren esperientzia.
- Erlijiosoa: sakratua edo jainkozkoari buruzkoa da. Fedean barne bizipenak dira biak, bizi izan dituztenek adierazita eta erlijio-esperientzia deritze.
Zientzia terminoaren eboluzioa: Greziar munduan zientzia episteme zen: ezagutza mota gorena, landuena. Iritzia munduari buruzko ezagutza zen. Aristotelesek zioen ezagutza unibertsala eta beharrezkoa zena, printzipioetatik dedukzioz sortutakoa; hori dela eta, ezagutza sentsorial, mugatu eta kontingentearen akatsek ez zioten eragiten. Beraz, bai zientziak eta bai filosofiak unibertsalak, beharrezkoak, aldaezinak eta betierekoak izan nahi zuten. Zientziaren nozio modernoa Errenazimentuan garatu zen, iraultza zientifiko izenekoarekin batera. Une horretan bereizi ziren zientzia eta filosofia. Esperimentuak behar bezala antolatutako eta matematikako formuletan oinarritutako ekintzak dira, gauzen jokabideak aztertzea izaten dute helburu. Ezagutza zientifikoaren xedea ez da gauzak zer diren zehaztea, esperientziak eraiki eta kontrolatu egin behar dira, ezagutu nahi ditugun alderdiak agerian gera daitezen.
Zientzia formalen metodoa: Zientzia formalek ez dituzte esperientziaren gertaerak kontuan hartzen, arrazoiketen formak baizik. Barne koherentzian oinarritzen dira. Matematikako hizkuntzan formulatutako esperimentuak erabat baliozkoak dira mundu erreala azaltzeko. Zientzia egiaztapenak egiteko dedukzioa (zientzia formaletan) eta indukzioa daukagu.
- Sistema axiomatikoa: axiomak sistemen funtsezko printzipio frogaezinak dira.
- Antolaketa eta eraldaketa arauak.
- Teoremak: beste axioma batzuetatik dedukzio bidez lortutako enuntziatuei esaten zaie.
Natur zientzia: Indukzio bidezko egiaztapenak egiten dituzte. Natur zientzien metodo hipotetiko-deduktiboa deritzo.
Indukziozko egiaztapenak: Indukzio bidezko arrazoiketan, esperientziaz ezagututako kasu partikularretatik abiatuta ateratzen da ondorio orokorra. Bi mota daude:
- Aztergai diren eremu guztiak.
- Ez-osoan: ez du bere osotasunez hartzen eremu jakin bat.
Egiaztapen indibidualetan oinarritzen da eta gertaerak ez dira egiazkoak izaten.
Metodo hipotetiko-deduktiboa:
- Protokolozko enuntziatuak: enpirikoki egiaztatutako metodoak.
- Legeak: enuntziatu unibertsalak dira, eta fenomeno batzuen portaera edo erlazio erregularrak eta iraunkorrak izaten dituzte.
- Teoriak.