Ortega y Gasset: Sinesteak, Ideiak eta Zalantzaren Funtzioa
Ortega y Gasset: Ideiak eta Sinesteak
Ortegaren iritziz, gizaki bat ulertu nahi badugu, dela oraingoa, dela iraganeko aldi batekoa, hark dituen ideiak aztertu behar ditugu.
Ideia hitzak esanahi ugari ditu erabiltzen den testuinguruaren arabera (filosofian, zientzia-terminologian, eguneroko bizitzan, ...). Hori dela eta, Ortegak bi ideia mota bereizten ditu:
1. Sineskera-ideiak edo Sinesteak
- Gure ondoan berez aurkitzen ditugun usteak dira, aldameneko errealitatearen nahitaezko osatzaile legez agertzen zaizkigunak. Gure burua munduan kokatzeko modua automatikoki luzatzen digutenak.
Ez dugu haien alde egiteko beharrik sentitzen, gure baitan barneratuta ditugulako. Ez dugu haietaz pentsatu beharrik; arnasten dugun airea bezalakoak dira.
Sineskerak gu...