Jainkoaren Kontzeptua Filosofian: Tomas Akinokoa eta Marx
Jainkoaren Kontzeptua Filosofian
Filosofiaren historian zehar, oso landua izan den gaietako bat, Jainkoaren existentziarena da, eta hortik abiatuz, Jainkoak giza bizitzan duen eragina aztertu da.
Santo Tomas Akinokoaren Ikuspegia
Santo Tomas Akinokoaren helburua ez da sinesgabeak konbentzitzea, baizik eta teologia arrazionala dela frogatzea. San Anselmok Jainkoaren existentzia frogatzeko erabili zuen argumentua gaitzetsi zuen, a priori zelakoa. Izan ere, berak a posteriorizkoaren frogapenaren alde egin zuen, esperientziatik abiatuta.
Jainkoaren existentzia frogatzeko bost bideak
Mugimenduaren froga
Mugimendua badela ikus dezakegu, hori zerbaitek eragindakoa izan behar da, eta eragile horrek beste eragin bat izan behar du. Horrela, kausa kate batean