Jainkoaren Kontzeptua Filosofian: Tomas Akinokoa eta Marx

Filosofia eta etika3,19 KB

Jainkoaren Kontzeptua Filosofian

Filosofiaren historian zehar, oso landua izan den gaietako bat, Jainkoaren existentziarena da, eta hortik abiatuz, Jainkoak giza bizitzan duen eragina aztertu da.

Santo Tomas Akinokoaren Ikuspegia

Santo Tomas Akinokoaren helburua ez da sinesgabeak konbentzitzea, baizik eta teologia arrazionala dela frogatzea. San Anselmok Jainkoaren existentzia frogatzeko erabili zuen argumentua gaitzetsi zuen, a priori zelakoa. Izan ere, berak a posteriorizkoaren frogapenaren alde egin zuen, esperientziatik abiatuta.

Jainkoaren existentzia frogatzeko bost bideak

  • Mugimenduaren froga

    Mugimendua badela ikus dezakegu, hori zerbaitek eragindakoa izan behar da, eta eragile horrek beste eragin bat izan behar du. Horrela, kausa kate batean sartzen gara eta beharrezkoa den azken motor mugiezin Jainkoa da.

  • Kausa eragileen froga

    Naturan ondorioak ikusten ditugu, eta kausa bat izatea beharrezkoa da. Lehen kausa bat izatea beharrezkoa da, izaki hori Jainkoa delarik.

  • Kontingentziaren froga

    Izakiak badira, baina kontingenteak direnez gerta daiteke ez izatea, eta posiblea da inoiz ere ezer ez izatea. Beharrezkoa da izaki batek izaki kontingenteak existitzera ekartzea ezinbestekoa da, izaki beharrezko hori Jainkoa da, sortzaile eta iraunarazle gisa.

  • Perfekzio mailen froga

    Izakien perfekzio maila ezberdinak dituztela ikusten dugu. Adibidez, zerbait ederra izateak edertasunaren ideiatik parte hartzea esan nahi du. Kalitate positibo guztiek maila goren bat eduki behar dute, eta Jainkoa da hauen iturria eta bere baitan hartzen ditu.

  • Munduaren ordenaren froga

    Naturan badira helburu baten arabera jokatzen duten izakiak, baina helburu hori zein den jakin gabe. Izaki ez adimendunengan helburuak finkatzen dituen kanpo eragile bat beharrezkoa da, eta hori Jainkoa da, berak gidatzen duelako natura.

Ondorioz, Jainkoa ezinbestean existitzen dela frogatu zuen.

Karl Marxen Ikuspegia

XIX. mendean, Marx materialismoaren eta positibismoaren alde agertu zen. Garai hori industrializazioaren eta sistema kapitalistaren finkatzearen garaia izan zen, eta gizartea klase sozialetan zegoen banatua. Ondorioz, langileria zapaldua eta baldintza tamalgarrietan bizi zenez, kontsolamendu gisa, Jainkoaren ideia sortu zuen, harengan proiektatzeko lurrean gauzatu ezin zituzten ezaugarriak.

Baina Jainkoak ez du gizabanakoa sortu, gizabanakoak sortzen ditu ideiak, horien artean, Jainkoa (Feuerbach). Beraz, gizakiak bere esentzia berreskuratzeko, Jainkoa ukatu behar du. Bestalde, alienazio erlijiosoa gainditzeko, hau salatzeaz gain, klase sozialak ere aldatu behar dira.

Era berean, bizitza eramangarriagoa egiteko, beste munduaren ilusioa sortzen dute, bertan ordaina jasoko dutelako itxaropenarekin. Baina mundu honetan, gizakia autoalienaturik dago, berak sortutako Jainko hori bere aurka altxatuko delako, zapalduta mantenduz. Hortaz, ideia hori deuseztatu behar da gizakiaren askatasuna lortzeko.

Ondorioa

Laburbilduz, Marxen ustez, gizakiak mundu hobe baten ilusioa deuseztatu eta unea bizitzen ikasi behar du, alienazio erlijiosoa gaindituz.

Deskargatu

PDF Word HTML