Aquinoko Tomas: Etika, Politika eta Filosofia Praktikoa
Filosofia Praktikoa: Etika eta Politika
Filosofiaren historian, filosofia teorikoa eta filosofia praktikoa bereizi ditugu:
- Filosofia teorikoak izatea zer den eta nola ezagutu jorratzen du, adar hauetan: ontologia, epistemologia eta antropologia. Lengoaia deskribatzailea da.
- Filosofia praktikoak gizakiaren eginbeharra du gai (nola jokatu behar duen gizakiak). Lengoaia baloratzailea da.
Teorikotik praktikora igarotzen gara: izaten denetik izan behar duenera.
Etika eta Politikaren arteko harremana
Etika banako jokaera moralari dagokio; politika, aldiz, gizartean eta gizataldean moral kolektiboari buruzko hausnarketa da. Logikoa denez, biak lotuta daude.
Aquinoko Tomasen Filosofia Praktikoa
Tomasen filosofia praktikoa koherentea da bere filosofia osoarekin: Aristoteles eta fedea, egia filosofiko eta errebelatua uztartzen ditu.
Egia motak eta bateragarritasuna
Metafisikan bezala, bi egia motak (arrazionala eta errebelatua) bateragarriak dira, ezin dira kontraesankorrak izan. Hala ere, ez dira parekoak, Sortzailea eta sorkariak ontologikoki erabat ezberdinak baitira. Beraz, kontraesana agertzen bada, Izaki Gorenaren errebelazioa hutsezina da. Dualismo Epistemologiko Hierarkizatua dugu.
Aquinoko Tomasek filosofia eta fedearen arteko sintesi bikaina burutzen du, eta XIII. mendeaz geroztik tomismoa Eliza Katolikoaren filosofia ofiziala bihurtzen da.
Etika, Zoriona eta Dimentsio Transzendentea
Tomasen etikak giza izaera eta zoriona ditu oinarri, baina dimentsio transzendentea (naturaz gainekoa) gaineratzen du: benetako zoriona ez dago bizitza honetan, salbazioan baizik, Jainkoaren presentzian. Horretarako, errebelazioa beharrezkoa da. (Aquinoko Tomasen filosofia teorikoan, teologia naturala eta errebelatua ditugu).
Lege Naturalaren Kontzeptua
Tomasek lege naturalaren kontzeptua proposatzen du.
Politika eta Finalismoa Tomasengan
Aquinoko Tomasentzat, Estatua Elizaren menpe egon behar da, eta Estatua ere salbazioaren zerbitzuan dago.
Hemen Aristotelesen finalismoa dugu oinarri: Izaki guztiak helburu baten arabera antolatuta daude, eta helburu hori beren ongia da. Aristotelesen Jainkoa Lehen Motorra eta azken xedea da. Gizakiaren ongia jakiteko, gizakia ezagutu behar dugu, beraz, zein den bere berezko izaera.