Kanten Idealismo Transzendentala: Ezagutzaren Sintesia
Arrazionalismoa eta Enpirismoa Kanten
Kantek ezagutza guztien abiapuntua esperientzian ezartzen zuen, enpirismoa onartuz. Ezagutzak esperientziatik hasten dira, baina ez datoz esperientziatik. Arrazionalismoarekin bat eginez, adimenean eduki unibertsalak, esperientziaren aurrekoak, daudela dio, esperientzian aplikatzeko.
Hortaz, Kantek bi errealitate mota bereizi zituen: noumenoa (gure baitako objektua, ezagutezina) eta fenomenoa (ezagutzaren objektua, subjektuak hautematen duena).
Kantek Idealismo Transzendentala sortu zuen, arrazionalismoaren eta enpirismoaren ideiak uztartuz. Ezagutza sintesi bat dela dio. Ezagutza, unibertsala eta beharrezkoa izan behar duena, lortzeko esperientziatik abiatu behar da, gure baitako ideiak aplikatuz.
Adibidez, Newtonen fisika: Newtonek ideiak bere baitan zituen, baina natura eta esperientziaren beharra zuen haiek aplikatzeko. Hortaz, fenomenoa bakarrik ezagutu dezakegu, subjektuak ipinitakoa (adibidez, objektua URDINA da).
Ezagutzaren hiru fakultateak (Sintesia)
Kantek 3 ezagutza fakultate bereizten ditu sintesia lortzeko:
Sentsibilitatea
Sentitzeko fakultatea da, zentzumenen bidezkoa. Honen barruan bi elementu bereizten dira:
- Espazio-denbora: Subjektuak jarritako baldintzak (elementu formala).
- Datuak: Elementu materiala.
Adimena
Errealitatea ordenatzean datza, proposizioak eratuz. Bi zati ditu:
- Fenomenoak: Datuak, espazio-denbora eta elementu materiala.
- 12 kontzeptu huts edo kategoriak: Honen arabera pentsatzen dugu. 12 modu dira esperientzia antolatzeko (elementu formala).
Arrazoia / Arrazoimena
Adimenaren objektuetatik abiatuta proposizio orokorragoak egiten dira. Bi zati bereizten dira:
- Ideiak: Arima, Mundua, Jainkoa (elementu formala).
- Elementu materiala: Elementu materiala ez dago. A priorizko elementua (formala) badagoen arren, elementu materiala (a posteriozkoa) falta da. Hortaz, ezin daiteke sintesia egin. Honen arabera, metafisikak ezin du ezagutza lortu.
Hiru fakultateek sintesia lortu nahi dute, elementu subjektiboak (formalak edo a priorizkoak) eta elementu objektiboak (materialak edo a posteriozkoak) uztartuz.
Gora Son Goku.