Wittgenstein: Etika, Hizkuntza eta Giza Sentimenduak

Filosofia eta etika2,79 KB

sfgfgsfg

szfgsafgdsfgdsf

sadfbdgdafdf

fhgfadsfDFGSFGAZ

Wittgenstein: Etika, Hizkuntza eta Giza Sentimenduak

Hizkuntzaren Mugak eta Objektibitatea

Wittgensteinek dio etikaz eta erlijioari buruz idaztea ez dagoela ondo, hizkuntzaren mugen aurka baitoa. Honekin, zientziaren hizkuntzari eusten dio, eta ez bakarrik zientziarenari, eta horren atzean objektibitatea aurkitu dezakegu. Edozein sistema etikok bere nahia inposatu nahi du, eta ikusi besterik ez da egin behar zenbat erlijio eta teoria etiko dauden. Guztiek onak, zuzenak eta antzekoak diren adjektiboak erabiltzen dituzte, baina beti ez modu berean. Hortaz, nori egin kasu? Nor dabil egia esaten? Horretarako Wittgensteinek proposamen bat egiten du, guztiz logikoa dena: munduari erakutsi behar diogu hizkuntzaren bidez guztion artean ulertzeko eta komunikatzeko bideak bilatu behar ditugula, hau da, gauzak modu objektibo batean azaldu behar ditugu. Kasu honetan kasurik onena zientzia da, balio absolutuaz aske dagoelako.

Giza Sentimenduak eta Etikaren Balioa

Beste alde batetik, ezin da ahaztu gizakiak sentimenduak dituela eta etika, Wittgensteinen ustez, giza espirituaren joera sakoneko agiri baliotsua da. Hau ikusita, ikusi dezakegu gizakiarengan badagoela etikoki jokatzeko joera bat, eta hor kokatu behar ditugu gizakiaren benetako arazoak. Beraz, zer egingo dugu ezin badugu etikari buruz tratatu eta gure barneko sentimenduei buruz hitz egin? Wittgensteinek testu honetan esaten duena jarraitzen badugu, gizakiaren berezko ezaugarri bat galduko dugu. Gizakiarentzat ezinezkoa da gertatzen zaion guztia zientziaren hizkuntzaren bidez adieraztea, zerbait galduko lukeelako. Ezinbestekoa da gure barneko mundua, gure niaren inguruan dagoen guztia, kanpora ateratzea, eta horretarako hizkuntza ere badago, akastuna eta ez-zehatza.

Ondorioa: Bide Bateratua

Amaitzeko, esan dezakegu bien artean bide bat sortu beharko dugula. Hizkuntzaren bidez ia guztia adieraz dezakegu, baina kontuz ibili behar dugu; hau da, esaten dugun guztia ez da zertan zientzia izan behar, hau da, ezin dugu etika ukatu, gizarte guztietan dagoelako, gure portaera zuzentzen duelako eta hori dela eta gizartekide sentitzen gara. Hala ere, ezin dezakegu esan teoria etiko bakarra dagoela, ezin da teoria hori zientzia bihurtu eta horrekin batera gainerako teoria etikoak baztertu. Gizarte bakoitzak etika desberdina du bere portaera zuzentzeko, baina denak dira baliagarriak. Beraz, Wittgensteinek testuaren amaieran esaten duenarekin geratu gaitezke: “Giza gogoaren joera baten agiri bat da, nik neuk ezinbestean begiramen osoa diodan eta nire bizitzan trufa egingo ez niokeen agiria”.

Deskargatu

PDF Word HTML