Arrazionalismoa eta Descartes: Zalantza Metodikoa eta Cogitoa

Filosofia eta etika4,11 KB

Arrazionalismoa eta Descartes (XVII. mendea)

Arrazionalismo modernoa XVII. mendearen lehen erdian Europan sortutako korronte filosofikoa da, René Descartesen eskutik. Descartesek protestantismoaren aurkako ikastetxe batean ikasi zuen, eta haren lan nagusiak honako hauek dira:

  • Metodoaren diskurtsoa
  • Meditazio metafisikoak
  • Filosofia printzipioak

Arrazionalismoaren Ezaugarri Nagusiak

Arrazionalismoaren ezaugarriak honakoak dira:

  • Konfiantza arrazoian: Jatorrizko ideiak ez daude esperientzian oinarrituak (ideia sortzetikoak).
  • Ezagutza sentikorraren mugak: Ezagutza sentikorra ezin da unibertsala izan, zentzumenek huts egitera bultzatzen gaituztelako eta ezin direlako multzo bereko kasu guztiak esperimentatu.
  • Zientzia unibertsala eta beharrezkotasuna: Kosmosak ordena logiko bat dauka, eta, beraz, zientzia unibertsala eta beharrezkoa da.
  • Munduaren arrazionaltasuna: Gertaera orok justifikazio bat dauka.

Descartesen Helburua eta Metodoa

Descartesek filosofia aldatzeko nahia zuen, eta urteetan zehar filosofoen artean egondako eztabaida amaigabeei amaiera eman nahi zien. Horretarako, arrazionalismoan oinarritu zen, eta hau hartu zuen egi absolutu eta unibertsaltzat.

Egia horiek aurkitzeko, zientzia zehatzen eremura joko du, matematikara eta geometriara hain zuzen. Baina ez da esperimentuetan oinarrituko, dedukzio metodoan baizik. Haren estrategia nagusia zalantza metodikoa zen.

Zalantza Metodikoa: Lehen Egiaren Bilaketa

Metodo honen lehen urratsa lehen egia aurkitzea da. Lehen egia horiek ezin dira esperientziatik etorri, arrazoi hutsetik baizik. Arrazoiaren bilaketa honek metodo bat jarraitzen du:

  1. Duda funtsezko irizpidea da: Ebidentea ez den oro zalantzan jarri eta txikitu egingo da. Denaren inguruan zalantzak izan behar ditugu.
  2. Duda kritikoa, ez eszeptikoa: Dudak ahalmen kritikoa adierazten du, ez eszeptikoa, duda era bat arrazionala baita.
  3. Ebidentziaren bilaketa: Denetaz dudatzen dugu, dena ebidentzian jartzen dugu, eta prozesu honetan zalantza ezina den zerbait aurkitzen badugu, hauxe izango da funtsezko egia.

Cogito, Ergo Sum (Pentsatzen dut, beraz, existitzen naiz)

Dudak funtzionatu ahal izateko, lehen ebidentzia hori ezinbestekoa da. Nola lortuko dugu hau? Intuizioaren bitartez (egia eta zalantza ezina den egi bat).

Denaz dudatzen badut (nik, cogito, substantzia pentsatzailea), baita dudaz ere, ezin dut dudatan nagoela zalantzan jarri. Hortaz, lehenbiziko eta funtsezko egia honakoa da:

«Pentsatzen dut, beraz, existitzen naiz»

Egia hau nire baitan aurkitu dut, eta ez kanpoan. Egia logikoa eta ebidentea da. Egiak egiakotzat hartu ahal izateko, arrazoiaren baldintza bete behar du.

Hiru Substantziak: Jainkoa eta Mundua

Pentsamenduaren ebidentzia frogatuta dagoela, pentsamendutik haratago joateko heltzen dion lehenbiziko errealitatea Jainkoa da (Res Infinita).

Jainkoa substantzia infinitua eta perfektua da. Perfektua delako existitzen da (argudio ontologikoa), ni substantzia finitua izanda ezin dudalako substantzia infinitu horren kausa izan.

Descartesek ez dio eguneroko esperientziari kasu egiten, eta bere argudio logikoa deduktibo hutsa da, ideia batetik bestera pasatuz. Jainkoak munduaren existentzian sinestera bultzatzen gaitu, eta mundua existitzen da, Jainkoa perfektua denez ez baikaitu engainatuko.

Descartesek hiru substantzia bereizten ditu:

  • Res Cogitans: Arima edo errealitate psikikoa (pentsamendua).
  • Res Extensa: Mundua, errealitate materiala edo fisikoa. Mekanizismoarekin lege naturalak aztertzen ditugu.
  • Res Infinita: Jainkoa.

Metodo honekin, filosofia arrazionalizatzea lortzen du, eta egiak zientzia balira moduan deduzitu. Filosofia sistema deduktibo bezala eraikiko du.

Deskargatu

PDF Word HTML