Wittgenstein eta Tractatus: Proposizio Egiazkoak eta Zentzugabeak

Filosofia eta etika3,26 KB

Wittgenstein: Tractatus, Proposizio Egiazkoak eta Zentzugabeak

Wittgensteinen ustez, eta Tractatus Logico-Philosophicus liburuan adierazi zuen bezala, hizkuntzak errealitatea irudikatzen du. Horrek esan nahi du (teoria piktorikoa) mintzaira proposizioek osatzen dutela, eta proposizioak pentsamenduen adierazpide hautemangarriak direla; pentsamenduak, aldiz, gertaeren irudi logikoak.

Proposizio Egiazkoak eta Zentzudunak

Proposizio batek forma logiko bera izan behar du gertakari atomiko bat adierazteko, eta forma logikoa zentzua da. Proposizio guztiek, proposizioak diren aldetik, zentzua (esanahia) eduki behar dute.

Zein da proposizio baten esanahia? Islatzen duen gertakaria edo gauzen egoera (egia-irizpidea). Beraz, proposizio batek zer esan nahi duen jakiteko, islatzen duen gertakarira jo beharko dugu. Irudikatzen duena errealitatean gertatzen bada, orduan proposizioa egiazkoa izango da. Irudikatzen duenari ez badagokio munduko gertakaririk, orduan proposizioa faltsua da.

Logikoki perfektua den hizkuntza batean, bi proposizio mota horiek bakarrik egongo lirateke, forma gramatikala eta forma logikoa batera doazelako. Guztiz gardena, anbiguotasunik gabekoa izango litzatekeelako halako hizkuntza bat. Baina...

Hizkuntza Naturalaren Anbiguotasuna eta Pseudoproposizioak

Baina normalean maneiatzen ditugun hizkuntzak anbiguotasunez josirik daude. Hitz berberak esanahi ezberdinak ditu; gramatikak forma logikoa estaltzen du; eta proposizio atomikoak guztiz galduta daude molekularren barruan. Halako hizkuntzetan hirugarren motako "proposizioak" egon badaude: hauek zerbait irudikatzen dutela ematen du, baina ez da horrela.

Proposizio zentzudunen (faltsuak zein egiazkoak) antzekoak dira gramatikalki. Baina benetan, ez dute ezer irudikatzen, ez dute munduko gauzen egoerarik deskribatzen; ez badute ezer islatzen (nahiz eta islatzen dutena egiatan ez egon), orduan proposizio horiek ez dute esanahirik, ez dute zentzurik, sasi-proposizioak dira. Zentzugabeak dira, edo Wittgensteinen arabera: sinnlos.

Filosofiaren Zeregina

Filosofia ez da jakintza bat, beraz. Zer da, orduan? Filosofia, zerbait izatekotan, ekintza bat bihurtzen da: perpausen argitze logikoa, hain zuzen ere. Eguneroko hizkuntzak sortu dituen nahasteak argitzen ditu analisi logikoaren bidez.

Etika eta Erlijioa: Zentzugabeko Proposizioak

Berdin gertatzen zaie etikako, erlijioko, eta abarreko proposizioei: ez direla benetako proposizioak, ezer islatzen ez dutelako. Gure testuan (Etikari buruzko hitzaldia) hori azalduko du W-k. (Mistikoa)

Benetan zentzudunak diren esaldiak mundua deskribatzen dutenak dira. Neopositibistek egin zuten interpretazioan behintzat, Zientziarenak litezke esakune zentzudun bakarrak.

Oharrak

  • Gure mailan, hitz guzti horiek sinonimotzat har ditzakegu.
  • Eta hau ere zehaztu beharko genuke: egia "formala" interesatzen zaio. Egia materiala zientziaren kontua da.
  • Predikatuen logikan, beranduago garatuko zena, proposizioak "barrutik" aztertzen dira. Baina osagaiak ez dira jadanik proposizioak.
  • Egia-balioa: egiatasuna edo faltsutasuna.
  • ADI! Faltsua bai, baina zentzuduna, esanahiduna.
  • Ez, ordea, logikoki.

Deskargatu

PDF Word HTML